Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
4175

190/1997 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordea sortzeari buruzko Dekretua bigarrenengoz aldatzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordea abenduaren 5eko 268/1983 Dekretuz sortu zen. Gerora, orduko Lurralde Antolaketa, Garraio eta Turismo Saila berregituratu egin zela-eta, aldatu egin zen urriaren 23ko 335/1984 Dekretuaren bidez. Dekretu honetan ezartzen zenez, Garraio eta Herrilan sailburuordea izango zen Batzordeko lehendakari.

Arrazoi teknikoen ondorioz egokitzat jotzen da hainbat eskumen Garraio zuzendariaren esku uztea, horretarako bidea ematen baita Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 3. atalean; izan ere, administrazioaren jardunak izan behar duen eskumen-banaketaren irizpidea gauzatzen da lege horretan.

Ondorioz, kontrolaren eta legezkotasunaren aldezko txostena emanda, Herrizaingo sailburuaren, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eta Garraio eta Herrilan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko uztailaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Atal bakarra.– Urriaren 23ko 335/1984 Dekretuz aldatutako abenduaren 5eko 268/1983 Dekretuaren bosgarren ataleko bigarren lerroaldea aldatu egiten da, honela geldituko dela aurrerantzean:

«Lehendakaria, Garraio zuzendaria. Betetzeke egotea, ez egotea, gaixorik egotea edo legearen araberako beste arrazoiren bat egongo balitz, lehendakariordeak jardungo du bere ordez.»

<FONT FACE="Garamond 3"

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">EuskaL Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Garraio eta Herrilan sailburua,

JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.


Azterketa dokumentala