Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 1997ko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
4118

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 21ekoa, Osasun sailburuordearena, Esther Ederra Irurzun andrearen farmazia-bulegoaren funtzionamendu-baimena emateko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Vitoria-Gasteizko 1.1.10 osasun-erremuan kokatuta dagoen, hain zuzen Koldo Mitxelena kalearen 3.eko behealdean dagoen Esther Ederra Irurzun andrearen farmazia-bulegorako funtzionamendu-baimenari buruzko eskaria aztertu delarik.

<FONT FACE="Garamond 3" JAZOERAK:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengoa.– Sailordetza honen 1997ko apirilaren 15eko Erabakiaren bitartez, hau da, urteko bereko maiatzaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen erabaki horren bitartez, Vitoria-Gasteizko 1.1.10 osasun-eremuan kokatuta dagoen, hain zuzen Koldo Mitxelena kalearen 3.eko behealdean dagoen farmazia-bulego bat sortzeko baimena eman zitzaion Esther Ederra Irurzun andreari, beti ere funtzionamendu-baimena lortzeko baldintzarekin.

Bigarrena.– Lizartzako (Gipuzkoa) Kale Nagusiaren 10.ean dagoen farmazia-bulegoaren jabea da egun Esther Ederra Irurzun andrea.

Hirugarrena.– Ederra andrearen idazki bat jaso da sail honetan 1997ko uztailaren 1ean, hain zuzen, alde batetik gaur egun bere duen farmazia-bulegoa behin betiko ixteko baimena eskatuaz, eta, bestalde, jazoerei buruzko lehen lerroaldean aipatu farmazia-bulegoaren funtzionamendu-baimena eskatuaz baita ere.

Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako Legearen 40. atalean jasotzen den bateraezintasun-kausarik batek ere ez duela hartzen deklaratu zuen Ederra andreak, eta deklarazio hori (zinpekoa) espedientean erasota dago.

Laugarrena.– Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak, egun berean, farmazia-bulego bat ixteko behin betiko baimena eman zion Esther Ederra Irurzun andreari, hau da, Lizartzan (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 10.ean dagoena ixteko.

Bosgarrena.– Koldo Mitxelena kaleko 3.aren behealdean dagoen lokalera, 1997ko uztailaren 15ean, berori ikuskatzeko bisita egin zelarik, egindako aktan ondoko hau erasota dago: «lokalaren kokapena, barrukaldeko espazioen distribuzioa egokitu egiten da farmazia-bulegoa sortzeko eskarian agerturiko dokumentaziora; era berean bide publikotik sarrera librea, zuzenena eta gautegunekoa da.

<FONT FACE="Garamond 3" ZUZENBIDEZKO OINARRIAK:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengoa.– Esther Ederra Irurzun andreak eskari berean bi gauza eskatzen ditu, alde batetik, gaur egun zabalik duen farmazia-bulegoa behin betiko itxi ahal izateko eskabidea, eta bestalde, farmazia-bulego berri baten funtzionatzen jarri ahal izateko eskabidea. Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat eginez eman da, Farmazia-bulego berri horretarako baimena.

Eskabide bakoitza dagokion arauari erreparatuz ebatziko da; eta hau, beti ere, eskudun den organoak egingo du. Beraz, kontu egitekoa da, eskariak ez direla ebatzi behar batera, ezpabere eze banazean.

Bigarrena.– Ekainaren 17ko 11/1994 Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Famazeutikorako Legearen hirugarren xedapen gehiagarriak aipatu egiten du farmazia-bulegoak irekitzeko prozedura, eta ekainaren 13ko 301/1995 dekretuaren 13. atalak ezartzen du prozedura hori; bada, guzti hori kontutan izanda Osasun sailburuordari dagokio eskabide hau ebaztea.

Hirugarrena.– Ederra andrearen farmazia-bulegoaren sortze-baimena emateko oinarrizko izan ziren betekizunak eta baldintzak ezeze, 301/995 Dekretuaren 13. ataleko preskripzioak ere konplitzen direlakoa egiaztua dago.

Horrela bada, aipatu aginduak eta oro har aplikagarri direnak azterturik, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengo.– Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena kaleko 3.aren behealdean dagoen farmazia-bulegorako funtzionamendu-baimena ematea. Farmazia-bulego horren jabea eta titularra Esther Ederra Irurzun andrea da.

Bigarrena.– Erabaki hau jakinarazi eta harako 10 eguneko epearen barruan ireki beharko da, publikoarentzako, aipatu farmazia-bulego hori. Eta irekitzeko, beharrezko baliabide tekniko eta materialen dotazioa eduki beharko du.

Ederra andreak bere farmazia-bulegoa noiz irekiko duen jakinarazai beharko dio bai Sail honi eta bai Arabako Sendagaigileen Elkarteari ere, jakinarazi ere irekiera eguna baino lehen.

Hirugarrena.– Erabaki hau jakinarazi bekie interesatuei, ondoko hauek zehazten zaizkielarik: erabaki honek bide administratiboa ez duela agortzen, eta berorren aurka Osasun sailburuari errekurtso arrunta aurkeztu ahal zaiola, beti ere jakinarazpena egunetik harako hilabeteko epearen barruan; bestalde, egoki deritzoten edozein errekurtso aurkez dezakete.

Era berean, jakinarazi bekio Arabako Sendagaigileen Elkarteari, ekainaren 13ko 301/1997 Dekretuko 13. ataleko 4. puntuan horixe xedatzen baita.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 21a.

<FONT FACE="Garamond 3" Osasun sailburuordea,

<FONT FACE="Garamond 3" JAVIER SAENZ DE BURUAGA RENOBALES.


Azterketa dokumentala