150. zk., 1997ko abuztuaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4116
AGINDUA, 1997ko uztailaren 16koa, Industria, nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salaren epai bat bete dadila xedatzen duena. Delako epaia: Cristóbal Gracia Piñal eta beste batzuren ordezkaritza legalak aurkezturiko 3019/93 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean emandakoa.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Cristóbal Gracia Piñal, Carlos Ubierna Ubierna, Julio Minguito Vivanco, José Ricardo Sánchez Viñas, Federico Pérez Loredo, Antonio Gracia Rodríguez eta José M.ª Clausin Rico jaunen ordekaritzak 3019/93 zenbakidun errekurtsoa aurkeztu zuten Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bat inpugnatzeko. 1992ko abenduaren 15ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakiaren kontra aurkezturiko berraztertze-errekurtsoa ezetsi egin zuen kontseilu horrek berak erabaki batez. Bada, azken erabaki hauxe da 3019/93 zenbakidun errekurtsoarekin inpuganatu zena. Eta Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak 3019/93 zenbakidun errekurtsoa aztertu egin duelarik, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salak 1997ko maiatzaren 29an epaia eman du, eta beronetan xedatzen dena ondorengoa da:
«Cristóbal García Piñal, Carlos Ubierna Ubierna, Julio Minguito Vivanco, José Ricardo Sánchez Viñas, Federico Pérez Loredo, Antonio García Rodríguez eta José M.ª Clausin Rico jaunen prokuradorea den Milagros Gómez Villarejo andreak 1993.eko 3019 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen; hain zuzen, Zailtasunak dituzten Industri Enpresei zuzentzen zaien Ohizkanpoko Jardute-Planeko laguntzen gainean 1993ko ekainaren 22an eta 1992ko abenduaren 15ean Jaurlaritzaren Kontseiluak harturiko Erabakien kontrako errekurtsoa ezesten duen kontseilu beororren erabakiaren aurka. Bada 1993ko aipatu 3019 errekurtsoa onetsi egiten da partzialki; eta, bestalde, deklaratu egiten da, eskatzen den dirulaguntza Cristóbal García Piñal-i ez emateari dagokionez -itzuli behar ez den 2.500.000 pezetako subentzioa-, inpugnatutako egintzak ez datozela bat zuzenbidearekin, eta eskubidezkoa dela kopuru hori jasotzea, errekurtso hori aurkeztu arteko interesekin, formulaturiko gainontzeko pretentsioak ezetsi egiten direlarik. Kostuak ez dira aplikatzekoak».
Ondorioz, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. atalean eta hurrengoetan, eta urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren 4. atalean xedatutakoarekin bat eginez,
<FONT FACE="Garamond 3"
ERABAKI DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.–
Ondoren zehazten den epaia bete daitela agintzea: Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak 3019/93 zenbakidun Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoaren gainean emandako epaia.
2. atala.–
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 16a.
<FONT FACE="Garamond 3" Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
<FONT FACE="Garamond 3" JAVIER RETEGUI AYASTUY.