Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 1997ko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Gipuzkoako Foru Aldundia
4114

IRAGARPENA, suhiltzailetarako hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdiari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Diputatuen Kontseiluak, 1997ko uztailaren 15ean eginiko bilkuran, ondorengo akordioa hartu zuen:

Gaur egun hutsik daude Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileen zenbait lanpostu, Eibarren egitekoa den Suhiltzaile Etxerako aurreikusitakoak, gehien bat.

Abuztuaren 2ko 30/1984 Legeak, Funtzio Publikoaren Erreformari buruzkoak, 20.1c) artikuluan -abenduaren 30eko 13/1996 Legeko 103. artikuluko idazkeraren arabera- dioena betez, egoki da salbuespenezko baimena ematea lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egiteko, eskaini behar diren zerbitzu berriak langileez hornitzeko xedez.

Hori dela eta, Diputatuen Kontseiluak, Lehendakaritzako foru diputatuaren proposamenez,

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengo.– Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileen lanpostu hutsak betetzeko lehiaketarako deialdia egitea.

Bigarren.– Deialdia arautzen duten oinarriak onartzea, erabaki honen eranskin gisa doazenak.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, berorren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko auzietarako Sailean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, aldez aurretik Kontseiluari adierazita 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Zuzenbide Arauei buruzkoak, 110.3 artikuluan dioen bezala.

Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.

Donostia-San Sebastián, 1997ko uztailaren 18a.

<FONT FACE="Garamond 3" Departamentuko idazkari teknikoak,

<FONT FACE="Garamond 3" JORGE BALERDI GIL DE GÓMEZ.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

<FONT FACE="Garamond 3" LANPOSTUAK BETETZEKO LEHIAKETA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Erref.: CE1/1997

1.– Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua Gipuzkoako Foru Aldundian hutsik dauden eta behean adierazten diren suhiltzaileen 14 lanpostu betetzeko lehiaketa deitzea da. Lanpostu horiek Administrazio Bereziko Eskalakoak dira, Zerbitzu Berezien Azpieskalakoak, Suhiltzaile Zerbitzuko Klasekoak, suhiltzaile kategoriakoak eta D sailkapen taldekoak. Lanpostuak ondoko hauek dira:

Kodea Lanpostu kopurua Lantokia Dedikazio mota HE Derrigortasuna Taldea Maila

CB971/001A 12 Eibar Berezia 1 derrigorrezkoa D 12

CB971/001B 1 Ordizia Berezia 1 derrigorrezkoa D 12

CB971/001C 1 Ordizia Berezia 1 ez derrigorrezkoa D 12

Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaile postuak eskuratu ahal izateko, beharrezkoa da Suhiltzaile Parketik 15 kilometro baino gutxiagora ezartzea bizilekua.

2.– Lehiaketan parte hartzeko baldintzak.

a) Gipuzkoako Foru Aldundiko edo gainerako herri administrazioren bateko karrerako funtzionario izatea eta suhiltzaile kategoriakoa edukitzea, Administrazio Bereziko Eskalakoa, Zerbitzu Berezien Azpieskalakoa, Suhiltzaile Zerbitzuko Klasekoa, eta «D» sailkapen taldean egotea.

b) Ondoren adierazten diren titulu hauetakoren bat edukitzea: Eskola Graduatua, Oinarrizko Batxilerra, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo indarrean dagoen legediak baliokidetzat jotzen duen besteren bat.

c) Zerbitzu aktiboan edo beste edozein egoera administratibotan egotea, suspentsio irmoaren egoeran daudenak izan ezik, horiek ezin izango baitute parte hartzerik izango egoera horrek irauten duen bitartean. Beste administrazio publiko batzuetan zerbitzu egoeran daudenek edo derrigorrezko nahiz borondatezko eszedentzian daudenek zerbitzu aktibora itzuli ondoren parte hartu ahal izango dute, beti ere, azken kasu hauetan, bertan lanean egon behar den gutxieneko epea betetzen badute.

d) C motako gidatzeko baimena edukitzea, maiatzaren 30eko 772/1997 Errege Dekretuak dioenaren arabera, edota baliokidea den C1 motakoa, aurreko araudiaren arabera emandakoa.

e) Lanpostu bakoitzari ezarritako hizkuntz eskakizuna betetzea, 1. oinarrian zehazten denaren arabera.

Lanpostuak derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duenean, lanpostua eskuratzeko ezinbesteko baldintza izango da betebehar hori.

Izangaiak lehendik egiaztatua baldin badu, eskabidearekin batera aurkeztu beharko du horren zurigarria.

Bestela, lanpostuen derrigorrezko hizkuntz eskakizunak prozeduraren barneko beste fase bateko proben bidez egiaztatu beharko dira.

Nolanahi ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik lehiaketa honetan hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probak egiten diren egunera bitartean <FONT FACE="Garamond 3" H.A.E.E. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probetarako deialdia egiten badu, azken proba hori gainditzen dutenak lehiaketa honen eraginetarako gaitzat hartuko dira.

Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa ez den kasuetan euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da, oinarri hauen I. Eranskinean adierazitako baremoaren arabera.

f) Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretiko bi urteetan egindako lehiaketa baten bidez bidez oraingo lanpostua eskuratu dutenek ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu.

Denborazko muga hori ez da aplikagarria izango amaitu aurretik funtzionarioa lehiaketa bidez eskuratutako lanpostu batetik beste batera aldatua izan bada edo lanpostua kentzearen ondorioz bere atxikipena galdu badu.

g) Behin-behineko destinoa duten Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek derrigorrez hartu behar dute parte lehiaketa honetan.

h) Eskatutako betebeharrak betetzeko errefentzia data eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da.

Izangaiek lehiaketan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten egiaztapena Aldundiak egingo du eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioan eta eskatzaileak Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak direnean beren espediente pertsonaletan jasotzen diren datuetan oinarrituz.

3.– Eskabideak.

a) Deialdi honetan onartua izateko eskaera egiteko instantzia normalizatuak Lehendakaritzako foru diputatuari zuzenduko zaizkio eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean edota 30/1992 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Jardunbideari buruzkoak, 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz aurkeztuko dira deialdi honi buruzko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamabost laneguneko epean.

b) Eskabidean bertan, eskuratu nahi dituzten lanpostuak lehentasun ordenaren arabera adierazi beharko dituzte, bakoitzak duen kodearekin batera, 1. oinarriak dioenaren arabera.

c) Izangaiek lehiaketan parte hartzeko eskatzen diren betebeharren eta alegatzen dituzten gainerako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar ditu eskabidearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko langilea delako bertan jasorik daudenak izan ezik.

Bereziki, ondoko dokumentazio hau aurkeztu behar dute izangaiek:

– <FONT FACE="Garamond 3" NAN <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren fotokopia

– Suhiltzaile kategorian karrerako funtzionarioa dela eta 2. oinarriko a), c) eta f) ataletan adierazitako gainerako betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria, honekin batera doan II. Eranskinaren arabera.

– Eskatzen den titulazioaren fotokopia.

– Gidatzeko baimenaren fotokopia.

– 1. hizkuntz eskakizuna egiaztatuta baldin badute edo I. Eranskineko 7. atalean adierazitako tituluren baten jabe badira, horien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

– Eskabideak alegatutako merezimenduen egiaztagirien fotokopiak, interesatuaren espediente pertsonalean daudelako Gipuzkoako Foru Aldundian jasorik daudenak izan ezik.

d) Egindako eskaerak bete beharreko izaera izango dute eskatzailearentzat eta esleituriko lanpostuei ezin izango die uko egin, lanpostuaren jabetza hartzeko epea bukatu aurretik deialdi irekiaren bidez beste destino bat eskuratzen ez badu behintzat.

4.– Izangaien onarpena.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsiko ditu Lehendakaritzako foru diputatuak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Ondoren, hamar laneguneko epea emango da baztertzea eragin duten akats edo hutsegiteak konpondu, zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztu edo hasiera batean eskabidean hautatutako lanpostuei idatziz uko egiteko.

Behin-behineko zerrenda automatikoki behin betiko bihurtuko da erreklamazio edo uko egiterik aurkezten ez bada. Erreklamaziorik balego, behin betiko zerrenda onetsiko duen ebazpen berri baten bidez baietsi edo ezetsiko da. Behin betiko zerrenda ere aipatutako eran jakinaraziko zaio jendeari.

5.– Batzorde Ebaluatzailea.

Ondoko kideek osatuko dute Batzorde Ebaluatzailea:

Mahaiburua: Lehendakaritza Departamentuko foru diputatua titular gisa eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusia ordezko gisa.

Mahaikideak:

– Udal Kudeaketako eta Zerbitzu Orokorretako zuzendari nagusia titular gisa eta zuzendaritza bereko teknikari bat ordezko gisa.

– Langile Zerbitzuko burua titular gisa eta Lehendakaritza Departamentuko teknikari bat ordezko gisa.

– Antolakuntza, Prestakuntza eta Hautapen Zerbitzuko burua titular gisa eta Lehendakaritza Departamentuko teknikari bat ordezko gisa.

– Suhiltzaile Zerbitzuko burua titular gisa eta zerbitzu bereko teknikari bat ordezko gisa.

– Langileen ordezkari bat, sindikatuen ordezkaritzak izendatua.

– Euskararen ezagutza baloratzeko ez bestetarako, Herri Arduralaritzako Euskal Erakundeko ordezkari bat izendatuko da.

Idazkaria: Lehendakaritza Departamentuko idazkari teknikoa titular gisa eta departamentu bereko teknikari bat ordezko gisa.

Batzorde Ebaluatzaileko kideak eta ordezkoak Lehendakaritza Departamentuko foru diputatuak izendatuko ditu eta izendapen hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Batzorde Ebaluatzaileak egoki irizten dion probetan, delako gaian adituak diren aholkularien lankidetza eska dezake.

Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 28. atalean aurrikusitako egoeraren bat gertatuz gero, izangaiek errekusatu ahal izango dute Batzorde Ebaluatzaileko kideak. Hauek, nolanahi ere, ezin izango dute jardun batzorde horretan eta Lehendakaritzako foru diputatuari jakinarazi beharko diote ezintasun hori.

Batzorde Ebaluatzaileko kide guztiek hitza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezik, azken horrek ez baitu botorik izango.Batzorde Ebaluatzailearen erabakiak bertaratutakoen boto gehiengoaren bidez hartuko dira eta berdinketarik balego mahaiburuarenak ebatziko luke. Mahaiburu titularra edo ordezkoa ez baleude, mahaikiderik zaharrenak jardungo du horretan.

Batzorde Ebaluatzailea ezin eratuko da, ez eta arituko ere, baldin eta mahaiburua eta idazkaria eta gutxienez batzordekideen erdia bertaratu ez badira.

6.– Deialdiak eta jakinarazpenak.

Lehenengo ariketarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez egingo da. Hautapen prozedura honetako gainerako deialdi eta jakinarazpenak Gipuzkoako Foru Aldundiko Iragarki Taulan argitaratutako iragarkien bidez egingo dira.

7.– Proba berezia.

Merezimenduak baloratu aurretik edukin praktikoa izango duen proba berezi bat egingo da suhiltzaile postuaren zereginei buruz. Proba hori baztertzailea izango da.

Proba hori I. Eranskinean adierazitako baremoaren arabera baloratuko da.

8.– Merezimenduak.

Batzorde Ebaluatzaileak onartutako izangaien merezimenduak baloratuko ditu, beti ere 3. oinarriko c) atalean adierazitakoaren arabera, eskabideak alegatu badira eta eskabideak aurkezteko epearen barruan nahiko egiaztatuak izan badira. Alegatutako merezimenduak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita kontatuko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen espediente pertsonaletan agertzen ez diren merezimenduak agiri bidez egiaztatu behar dira, horien jatorrizkoak edota fotokopia egiaztatuak aurkeztuz. Kopia horiek egiaztatzea Araugintzako Zuzendaritza Nagusian (Foru Aldundiko Jauregia -1. oina) edo fede emaile publiko eskudun baten bitartez egin ahal izango da. Horretarako beharrezkoa izango da jatorrizko agiria nahiz kopia aurkeztea.

Lanpostuen balorazioa deialdi honen I. Eranskinean argitaratutako baremoen arabera egingo da.

Alegatutako merezimenduak baloratu ahal izateko beharrezkoak ikusten dituen argibideak edo agiri gehigarriak eska diezaizkieke Batzorde Ebaluatzaileak interesatuei.

Lehiaketa honen xede diren lanpostuetako bat eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da baremoko puntuazio osoaren % 40 lortzea.

9.– Batzorde Ebaluatzailearen proposamena eta deitutako lanpostuen esleipena.

Lanpostu bat eskuratzeko gutxieneko puntuazioa gainditu ondoren, izangai bakoitzaren azken kalifikazioa atal desberdinetan lortutakoaren baturak osatuko du, eta horren arabera finkatuko da behin betiko puntuazioa.

Puntuazioaren berdinketak erabakitzeko. lehenbizi joko da ariketa praktikoan lortutako puntuaziorik haundienera, eta ondoren I. Eranskineko baremo bakoitzean guztira lortutako puntuazioetara, bertan adierazitako ordenaren arabera.

Berdinketak jarraitzen badu, hautagaiaren lanpostua dagoen Gorputz edo Eskalan noiz sartu zen hartuko da kontuan.

Batzorde Ebaluatzaileak deialdi honekin batera doan I. Eranskineko baremoaren arabera jasotako puntuazio osoaren ordenean sailkaturiko izangaien zerrenda egingo du eta bere jardueren akta Gipuzkoako Foru Aldundiko organo eskudunari aurkeztuko dio, dagokion izendapen proposamena egin dezan.

Deialdiko lanpostuen esleipena izangaiek jasotako guztizko puntuazioaren eta eskabideetan adierazitako lehentasunen arabera egingo da.

Hala ere, aurreko lanpostua kentzearen ondorioz behin-behineko lanpostu bat betetzen duten funtzionarioek lehiaketa honetan behin bakarrik eta herri berean libre dauden lanpostuak betetzeko lehentasuna izango dute, beti ere horien destino osagarriaren maila amortizatutako lanpostuarena baino baxuagoa edo berdina bada.

Lehendakaritza Departamentuko foru diputatuak deialdiko lanpostuen esleipen proposamena, aipatu irizpideen arabera egindakoa, argitaratu egingo du eta Diputatuen Kontseiluari aurkeztuko dio, azken horrek lehiaketa ebatzi dezan.

10.– Lanpostua jabetzan hartzea.

Lehiaketa honetan lortutako destino berria jabetzan hartzeko hiru laneguneko epea izango dute izangaiek, baldin eta herri berean baldin bada, eta hilabetekoa beste herri batekoa baldin bada edota zerbitzu aktibora itzultzea badakar.

Destinoa jabetzan hartzeko epea aurreko lanpostua utzi eta biharamunetik kontatzen hasiko da; aurreko lanpostua uztea, berriz, lehiaketaren emaitzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hiru laneguneko epean egin beharko da. Ebazpen horren ondorioz zerbitzu aktibora itzuli behar den kasuetan, jabetza hartzeko epea ebazpena argitaratzen den egunetik kontatzen hasiko da.

Lanpostuak betetzeko lehiaketa honen bidez destinoa eskuratzen duten izangaiek jabetza hartu aurretik finkatu beharko dute beren bizilekua dagokien suhiltzaile etxetik 15 kilometro baino gutxiagora. Betebehar hori erroldako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Era berean, eskakizun hori betetzen den erantzukizun-aitorpena aurkeztu eta bizilekua aldatzekotan jakinarazteko konpromisua hartu beharko da..

11.– Ebazpena.

Lehiaketa amaitzeko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita. Nolanahi ere, 30/1992 Legeko 42. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, epe hura luza daiteke.

Diputatuen Kontseiluak destinoak esleitzeari buruz hartu beharreko behin betiko ebazpena Eibarko Suhiltzaile Etxe berria irekitzea aurreikusi arte atzeratuko da.

12.– Gorabeherak.

Batzorde Ebaluatzaileak ahalmena izango du sor litezkeen zalantzak argitzeko eta lehiaketa ondo gauzatu dadin beharrezko erabakiak hartzeko, oinarri hauetan aurreikusten ez den guztiari dagokionez.

Deialdia, horren oinarriak eta deialditik nahiz Batzorde Ebaluatzailearen jokabidetik eratorritako egintza administratibo guztiak inpugna daitezke, azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Jardunbideari buruzkoak, aurreikusitako epeetan eta eran.

I. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" BALORAZIORAKO BAREMOA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– Proba praktikoa, lanpostuaren berariazko eginkizunei buruzkoa

Proba honek gehienez 8 puntu izango ditu, eta gutxienez 4 atera beharko dira gainditzeko.

2.– Gradu pertsonal finkatua. Ondoren aipatzen diren irizpideen arabera baloratuko da beti:

a) Bakoitzak finkatua duen gradu pertsonala lortu nahi den lanpostuko graduaren aldean:

– Txikiagoa bada 1,00 puntu

– Berdina bada 1,50 puntu

– Handiagoa bada 2,00 puntu

b) Gradu pertsonal finkaturik ez duen funtzionarioari, bere sailkapen talde barruko mailarik txikienaren pareko gradu pertsonala emango zaio balorazio honen ondorioetarako.

3.– Eskuratu nahi den lanpostuaren eginkizunen antzekoak dituen beste lanpostu batean aritu izana 3 puntu baloratuko da gehienez, seihilabete oso bakoitzeko 0,25 puntu emanda.

Enpresa pribatuko esperientzia profesionala <FONT FACE="Garamond 3" INSS<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ek emandako zurigarriekin eta enpresako ziurtagiriekin egiaztatuko da.

4.– Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroen atalean gehienez 2 puntu emango dira, ikastaroen iraupena kontuan hartuta eta Herri Administrazioko Eskolek emanak edo homologatuak badira, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute eta asistentzia edota aprobetxamendu agiriak eskuratu badira.

Horretarako, ikastaroa eman duen zentroa eta iraupena (egunetan edo ordutan) egiaztatu beharko dira.

5.– Herri Administrazioaren zerbitzuan hautagaiek duten antzinatasuna gehienez 2 puntuz baloratuko da, ondorengo irizpideen arabera:

a) Eskuratu nahi den lanpostuaren sailkapen talde bereko antzinatsuna: hilabete oso bakoitzeko 0,025 puntu.

b) Eskuratu nahi den lanpostuaren sailkapen taldetik beherako antzinatasuna: diferentziako sailkapen talde bakoitzeko %20 murriztuko da a) atalean zehazten den puntuazio baremoa.

(Murrizpena= %20 (0,025 puntu hilabete oso bakoitzeko) x talde diferentzia).

Ez dira kontuan hartuko alegatu diren beste batzuekin aldi berean egindako lanak.

6.– Lanpostua eskuratzeko eskatzen denaz bestelako titulazio akademiko ofizialak izatea gehienez 2 puntu baloratuko da, lanposturako behar den titulazioaren maila akademiko berekoak edo goragokoak badira eta lanpostuaren eginkizunak hobeto betetzeko zuzeneko lagungarri badira.

7.– Euskara: euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, ondorengo irizpidea hartuko da kontuan lanpostuak duen hizkuntz eskakizunaren arabera:

– 1. hizkuntz eskakizuna: 1,9 puntu gehienez.

Hori ebaluatzeko ondorengo sistemetako bat jarraituko da:

a) Euskarazko ezagupena neurtzeko probak.

b) Ondoren aipatzen diren euskarazko ziurtagiriak edo tituluak edukitzea. Kasu honetan, eskaera orriarekin batera aurkeztu beharko dira agiriak, eta hautagaia euskarako proba egin beharrik izan gabe eta zuzenean gehienezko puntuazioa eskuratuta geratuko da:

* Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen 1. hizkuntz eskakizunaren ziurtagiria.

* Euskararen Gaitasun Agiria <FONT FACE="Garamond 3" (EGA),<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> edo parekotzat jotzen direnak.

* Hizkuntz Eskola Ofizialaren 4. kurtsoa gainditu izanaren ziurtagiria.

* Labayru Ikastegiaren ziurtagiria.

* Irakaskuntzako 1. edo 2. hizkuntz eskakizuneko ziurtagiria.

II. ERANSKINA / ANEXO II

<FONT FACE="Garamond 3" EGINDAKO LANEN ZIURTAGIRIA / CERTIFICACIÓN DE SERVICIOS PRESTADOS

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Administrazioa, departamentua, erakunde autonomoa

Administración, Departamento, Organismo Autónomo

1. deitura / 1.er Apellido2. deitura / 2.º Apellido Izena / Nombre

Destinoa / DestinoHerria / Localidad Probintzia / Provincia

Egungo egoera / Situación Actual:

Goian aipatzen den pertsona Administrazio honen zerbitzuan ari da karrerako funtzionario gisa eta ondoren zehazten den egoeran dago gaur egun:

La persona cuyos datos arriba se consignan es funcionario de carrera al servicio de esta Administración y se encuentra en la actualidad en la siguiente situación:

Karrerako funtzionario gisa postua jabetzan hartutako data / Fecha de toma de posesión como funcionario de carrera:

Kategoria: Eskala: Azpieskala

Categoría: Escala: Subescala:

Klasea: Sailkapen taldea: Talde finkatua: Clase: Grupo de Clasificación: Grado Consolidado:

Egoera administratiboa Egoera administratibo horretara pasatu zen data:

Situación Administrativa: Fecha del pase a la situación administrativa:

Zerbitzu aktiboan baldin badago / Si se encuentra en situación de servicio activo:

Atxikipen mota 1 Postua eskuratutako sistema 2 Data

Adscipción Sistema mediante el que obtuvo el puesto Fecha

Aurreko zerbitzuak / Servicios previos:

Gorputz, Eskala, plazan Lan harremana Taldea Noiztik Noiz Arte Guztira

egindako lanak

Servicios Prestados en Cuerpo, Vinculo 3 GrupoDesdeHastaTotal

Escala, Plaza.

<FONT FACE="Garamond 3" <P ALIGN="JUSTIFY"> EGU HIL. URT EGU HIL. URT EGU HIL. URT

DÍAMESAÑODÍA MESAÑO DÍAMESAÑO

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Ziurtatzen dut datu horiek egiazkoak direla, Zerbitzu honetan daudenekin bat datoz eta

Certifico la exactitud de los datos anteriores, que concuerdan con los antecedentes obrantes en este Servicio.

Lekua eta data / lugar y fecha:

Fdo. / Izptua:

Kargua / Cargo:

<FONT FACE="Garamond 3"

1 Behin behinekoa / Provisional

Behin betikoa / Definitiva

2 Lehiaketa/Izendapen Librekoa/Beste batzuk (adierazi). / Concurso/Libre designación/Otros (indicar)

3 A.– Karrerako funtzionaria. / Funcionario de Carrera

R.– Praktiketako funtzionaria. / Funcionario en Prácticas

I.– Bitarteko funtzionaria. / Funcionario interino

E.– Behin-behineko langilea. / Personal Eventual L.– Lan kontratu mugagabekoa. / Laboral indefinido

C.– Kontratu administratiboko langilea. / Personal con Contrato administrativo

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>T.– Aldibaterako lan kontratuko langilea. / Laboral temporal


Azterketa dokumentala