150. zk., 1997ko abuztuaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4111
177/1997 DEKRETUA, uztailaren 22koa, nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa "AZTI, A.B." herri-sozietateari atxikitzen diona.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Herriaren osoko aurrerapen eta modernizazioan landa-inguruneak berebiziko garrantzia duela jakitun, Eusko Jaurlaritzak «Euskal Landa-Ingurunea garatzeko Jarduera-plana, 1997-2000» agiria onetsi du. Plan horren eginkizuna hau da: euskal herri-erakundeek eta euskal herritarrek euskal landa-ingurunean egiten dituzten jarduketak oro har orientatu, bideratu, zuzendu eta artikulatzea.
Aipatutako planaren eremuan, eta 1992-1996rako planak ezarri zituen helburuen haritik, Eusko Jaurlaritzak apustu egiten du «landa-ingurunearen ikusmolde integratu eta koherente baten alde, landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eusteko, eta bertan kokatzen diren jarduerak arrazoizko garapen ekonomikorantz bideratzeko». Hala, bada, plan horretan Teknologia eta Enpresa Alorreko Modernizazio Programa aurreikusten da, eta programa horretara honako hau biltzen da: «Nekazaritzaren Ikerketa eta Hobekuntzarako Zerbitzua (<FONT FACE="Garamond 3" CIMA-SIMA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) eta <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietatea elkartzea Nekazaritza eta Arrantza ikertzeko Erakunde Publiko batean».
Irailaren 26ko 2756/1980 Errege Dekretu, abuztuaren 3ko 2241/1981 Errege Dekretu, uztailaren 24ko 2030/1981 Errege Dekretu, irailaren 26ko 2752/1980 Errege Dekretu eta 839/1985 Errege Dekretuaren bidez, Estatuaren zerbitzuak intsuldatu ziren ondoko alor hauetan: nekazaritzako ikerketa, ozeanografiako ikerketa, abere ekoizpen eta osasuna, landare osasuna, eta hazi eta mintegi landareen zerbitzua.
Bestetik, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urtarrilaren 30eko 81/1995 Dekretuak Nekazaritza Sailordetzari atxikitzen dizkion jardun-arloen barruan dago nekazaritzako elikagaien eta natur ingurunearen arloko ikerketa, baita ikerketa horren plangintza, zuzendaritza eta koordinazioa ere. Era berean, eta aipatutako dekretuaren ondorioz, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari dagokio nekazaritzako elikagaien eta ozeanografiaren ikerketara zuzendutako jarduerak bultzatzea; horrez gain zuzendaritza hori da Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietatearekiko harremanetarako organoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak eratu zuen <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> sozietatea 1984ko azaroan; gerora, Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 24ko 132/1988 Dekretuaren bitartez eskuratu zen, sozietatearen jatorrizko helburuari eutsi eta elikagaien alorrera ere zabaldu zelarik.
Jaurlaritzaren Kontseiluaren 1989ko abenduaren 29ko erabakiaren bitartez, ozeanografiako ikerketa zerbitzua atxiki zitzaion <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateari.
<FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietatearen xedeen barruan daude, besteak beste, ondoko hauek: ur zientzien alorrean eta arrantza eta elikagaien teknologian ikerketa garatzea eta azterlanak egitea, Administrazioari eta arrantza zein nekazaritzako elikagaien alorretako industria erauzle eta eraldatzaileei aholkularitza ematea, eta teknologi zabalkunde eta prestakuntzako jarduerak.
Euskal Administrazioak nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerketa garatzen du Nekazaritzaren Hobekuntzarako Ikertokien bidez ( <FONT FACE="Garamond 3" CIMA-SIMA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>), nekazaritzari eta bere erakundeei landare ekoizpen eta osasunaren eta abere ekoizpen eta osasunaren arloetako teknologia hobetzen laguntzeko helburuaren markoan.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sail honek beharrezkotzat hartu du nekazaritzako elikagaien alorreko ikerketan diharduen egitura administratiboa egokitzea, teknologia eraberritzeko eskakizun berrietara moldatzeko, eta nekazaritzako elikagaiei buruzko ikerketaren sustapena eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan behar diren teknologien garapena eraginkorrago eta azkarragoa izan dadin.
Horretarako, aipatutako helburuak lortzeko, egokiagotzat hartu da erakunde bakarrak bete ditzan nekazaritza eta arrantzako ikerketa eta transferentzia teknologikoko eginkizun guztiak, nekazaritzako ikerketari buruz aritzean aipatu diren eginkizunak barne direlarik, eta horretarako, aipatutako zerbitzuak <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateari atxikiko zaizkio, proposatu den legez.
Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketari dagokionez, jarraian adierazten diren jarduerak atxikitzen zaizkio <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateari:
a) Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak ikerketa, garapen eta transferentziarako (I+GT) onesten dituen proiektuak burutzea, horretarako ezartzen diren irizpideekin bat etorriz.
b) Aurreko idazatietan aipatutako ikerketa-proiektuetarako plan eta deialdi publikoetan parte hartzea, hala autonomi eremukoetan, nola Estatu edo Europa eremukoetan.
c) Behar den lankidetza lortzea eta/edo beste ikertoki batzuekin batera aritzea, baita nekazaritzako elikagai sektoreko beste erakunde batzuekin ere.
d) Laborategiko diagnostiko eta analisi probetarik, ikerketa eta garapen zein transferentziarekin loturikoak garatzea.
2. atala.– 1.– <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateak atxiki zaizkion eginkizunak bete ditzan, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, inbentarioa egin ondoren, dekretu honen eranskinean zerrendatutako ondasun higiezinak eta zerbitzuari atxikitako ondasun higikorrak jarriko ditu aipaturiko herri-sozietatearen esku, berak erabil ditzan zerbitzuaren atxikipenak dirauen bitartean.
2.– Aipaturiko ondasunak <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> ren esku jartzeko, emate-akta egingo da, eta Sailaren zein herri-sozietatearen ordezkariak sinatuko dute. Edonola ere, horrek guztiak ez du esan nahi ondasun horien titulartasuna eta kalifikazio juridikoa ezertan aldatzen denik. Akta horrek ondasun guztien zerrenda zehatza jasoko du, eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin koordinaturik egingo da.
3. atala.– 1.– <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietatea behartuta dago, zerbitzuaren atxikipenak dirauen bitartean, 2.1. atalean aipatutako instalazioak egoera onean mantentzera, eta horretarako behar diren obra guztiak egitera.
2.– <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateak behar bezala artatuko ditu 2.2. atalean aipatutako inbentarioan jasotzen diren ondasun eta elementuak, eta berria jarriko du lehengoa galdu, hondatu edo zaharkiturik geldituz gero.
4. atala.– 1.– <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateak ahalmena izango du atxiki zaizkion eginkizunak betetzeko behar diren instalazioak sustatu eta eraikitzeko, eta 2.1. atalean deskribatu eta egun dauden instalazioen egokitzapena sustatu eta burutzeko.
2.– Aipaturiko herri-sozietateak idatziko ditu obra-proiektuak eta 2. atalean aipaturiko instalazioen ekipamendurako hornidura-proiektuak. Proiektuok, gainera, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzaren onespena jaso behar dute.
3.– Publikotasun eta lehiaren printzipioen arabera, Estatuaren Kontratuari buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen xedapen gehigarrietariko seigarrenean ezartzen den legez, eta aplikatzekoa den legeria zibil eta merkataritzako legeriaren arabera egingo ditu kontratazioak <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateak.
4.– Atal honen 1. lerroaldean aipatutako instalazioak egokitu, aldatu edo hobetzeko obrak Euskal Autonomi Elkartearen ondarera bilduko dira, Administrazio honen jabetzako ondasunetan egiten badira.
5. atala.– Dekretu honen bidez <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateari egin behar zaion atxikipenaren ondorioz, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretuaren 44. atalean xedatutakoa aplikatuko zaie nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuari atxikitako lan-itunpeko langileei.
6. atala.– Sozietateak eskuratu eta zerbitzurako beharrezkoak diren ondasun eta eskubideez baliatzeko egintzak edota ondasun eta eskubide horiek kargaren baten menpean jartzeko egintzak burutu ahal izateko, beharrezkoa izango da Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aldez aurretik baimena eman dezan.
Sozietatearen titulartasunekoak izanik, zerbitzuari loturik dauden edo zerbitzua egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak zein diren zehazteko, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ondasun eta eskubide horien zerrendak onetsi ahal izango ditu, Sozietateari entzun ondoren. Zerrenda horiek aldatu ahal izango dira bilakaera teknologikoaren arabera.
7. atala.– 1.– Nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa berez itzuliko da Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailera ondoko balizko hauetan:
a) <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateak kiebra jo edo ordainketak etenez gero.
b) <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ak Eusko Jaurlaritzaren herri-sozietatearen izaera galduz gero.
2.– Aurreko lerroaldean jasotako balizkoetarik edozein gauzatu eta nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzua Administrazioari itzuliz gero, ondorioak hauek izango dira:
a) Sozietateari zerbitzuaren kudeaketarako eman zaizkion ondasunak berreskuratuko ditu Administrazioak, kontserbazio eta funtzionamendu egoera onean.
b) Dekretu honetan araututako atxikipenaren ondorioz <FONT FACE="Garamond 3" AZTI, A.B.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> herri-sozietateari esleitzen zaizkion Administrazioko langileak, baldin nekazaritzako elikagaien arloko zerbitzuan jarraitzen badute zerbitzuaren itzulketa gauzatzen denean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrera itzuliko dira indarreko lan-arauek ezartzen dituzten baldintzetan.
c) Sozietateak eskuratu eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ustez zerbitzua egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen jabetza eta titulartasuna Administrazioaren esku geratuko da, bidezkoak diren amortizazioak ordaindu eta gero.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Ahalmena ematen zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari dekretu hau bete eta garatzeko xedapenak eman ditzan.
Bigarrena.– Dekretu hau 1998ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 7an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
ERANSKINA
<FONT FACE="Garamond 3" ONDASUN HIGIEZINEN ZERRENDA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
<FONT FACE="Garamond 3" 1.-KOKALEKUA: ARKAUTE-GASTEIZ
A.– ERAIKUNTZAK
DESKRIPZIOA ERAIKITAKO AZALERA DESTINOA TITULUA
OSOA (m.2)
Harlangaitzezko egitura 10 Transformadore elektrikoaren kokalekua Lagapena
2 solairuko eraikina 310 Laborategia eta bulegoak Lagapena
Kristalezko egitura 150 Adosaturiko berotegia Lagapena
Kristalezko egitura 150 Adosaturiko berotegia Lagapena
2 solairuko eraikina 1.439 Biltegiak, etxebizitzak eta bulegoak Lagapena
2 solairuko eraikina 1.462 Biltegiak, etxebizitzak eta bulegoak Lagapena
2 solairuko eraikina 800 Bulegoak Lagapena
Alboko itxiturarik gabeko eraikina 600 Estalpea Lagapena
Burdina, plastiko eta harlangaitzezko egitura 305 Artegia Lagapena
Egurrezko eraikin aurrefabrikatua 45 Bulegoak eta ardietarako laborategia Lagapena
Burdina eta plastikozko egitura 350 Artegia Lagapena
2 solairuko eraikina 1.600 Biltegiak, lantegiak eta etxebizitzak Lagapena
2 solairuko eraikina 316 Biltegiak eta lantegiak Lagapena
Solairu 1 + 1-eko eraikina 460 Garajea, lantegia eta biltegia Lagapena
DESKRIPZIOA ERAIKITAKO AZALERA DESTINOA TITULUA
OSOA (m.2)
Egurrezko egitura 725 Artegia, esnetegia, biltegia Lagapena
Hormigoi eta kristalezko egitura 300 Berotegiak Lagapena
Multitunelak eta laborategia 7.000 Berotegia, biltegia eta laborategia Lagapena
Kristalezko egitura 209 Berotegia Lagapena
Kristalezko egitura konpartimentuduna 246 Berotegi konpartimentuduna Lagapena
Egur eta PVC-zko egitura 150 Baso berotegia Lagapena
Metal eta ondulinezko egitura 96 Karramaro hazlekua Lagapena
Egurrezko eraikin aurrefabrikatua 81 Baso berotegia Lagapena
Solairu bat eta berotegi adosatua dituen eraik. 299 Laborategia eta berotegia Lagapena
Solairu bateko eraikina 197 Laborategia eta biltegia Lagapena
4 solairuko eraikina 1.118 Bulegoak Lagapena
Solairu bateko eraikina 858 Berotegia, laborategia eta biltegia Lagapena
B.– FINKAK
AZALERA DESTINOA TITULUA
74’69 ha Laborantza Lagapena
2.– KOKALEKUA: ITURRIETA-AGURAIN
A.– ERAIKUNTZAK
DESKRIPZIOA ERAIKITAKO AZALERA DESTINOA TITULUA
OSOA (OSOA (m.2)
Solairu 1 + 1-eko eraikina 661 Etxebizitzak eta eranskinak Jabetza
Solairu bateko eraikina 506 Biltegia eta berotegiak Jabetza
Solairu bateko eraikina 341 Biltegia eta garajea Jabetza
3 solairuko eraikina 4335 Biltegia eta etxebizitzak Jabetza
Solairu bateko eraikina 338 Eliza Jabetza
Solairu bateko eraikina 180 Lantegia eta garajea Jabetza
B.– FINKAK
AZALERA DESTINOA TITULUA
2’50 ha Ikerketa Jabetza
50’50 Laborantza Lagapena
3.– KOKALEKUA: SIMA-DERIO
A.– ERAIKUNTZAK
DESKRIPZIOA ERAIKITAKO AZALERA DESTINOA TITULUA
OSOA (m.2)
Eraikina: 2 solairu + sotoa 1.935 Biltegia, bulegoak, laborategia Lagapena
Eraikina: 2 solairu + sotoa + ganbara 1.800 Biltegia, bulegoak, laborategia Lagapena