Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 1997ko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
4110

AGINDUA, 1997ko uztailaren 28koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura zehazten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Uztailaren 17ko 4/1992 Legean, Euskal Herriko Poliziari buruzkoan, Ertzaintza era honetan egituratu zen: atalak, taldeak, sailak eta talde edo zerbitzuak. Horiek guztiak herritarren segurtasunerako arloak, polizi administratiboa, krimen ikerketa eta ekintzarako baliabideen sekzioak betetzeko dira, eta, orokorrean, kidego horren eginkizunen arloan gizarteko egoeraren arabera beharrezko izan daitezkeen polizi administrazioaren arloak betetzeko. Egitura onartzeko eskumena Herrizaingo sailburuarena da.

1982an hasita etengabe zabaldu eta ezarri da Ertzaintza lurraldean zehar, eta, era horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan polizi kidego oso bezala dagokion eginkizuna bete ahal izateko beharrezko izan diren ertzainez hornitu da kidego hori. Prozesu hori bukatuta dago, eta, horrela, bada, antolakuntza-egitura egonkorragoa egiteko garaia heldu da.

Agindu honen helburua antolakuntza-egitura hori zehaztea da, eta, era horretan, agindu honen bidez Ertzaintzako atalak, taldeak, sailak, taldeak eta zerbitzuak zehaztu dira. Banaketa horren bidez ordenamendu juridikoak esleitutako funtzioak bete ahal izango ditu.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Uztailaren 4ko 4/1992 Legeko 107.3. atalean zehaztutakoari jarraituz —lege hori Euskal Herriko Poliziari buruzkoa da—, Ertzaintzari honakoak dagozkio: poliziaren administrazioa, herritarren segurtasuna, krimen gaietarako polizia eta ekintzetarako baliabideak. Horrek guztiak ez die kalterik eragingo unean uneko gizarteko egoeraren arabera eta Ertzaintzari esleitutako eginkizunen arloan sor daitezkeen beste banaketa batzuei.

2. atala.– Aurreko atalean zehaztu diren arloei dagozkien eginkizunak bete ahal izateko, agindu honen eranskinean agertzen den Ertzaintzaren egitura onartu da.

<FONT FACE="Garamond 3" XEDAPEN GEHIGARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian irakaskuntza, hautaketa edo prestakuntza arloan Euskal Herriko Poliziako funtzionarioei dagozkien lanpostuak erakunde autonomo horrentzat onartu diren lanpostuen zerrendan agertuko dira. Hori guztia bat dator Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 4ko 4/1992 Legeko 10. atalean zehaztutakoarekin.

Bigarrena.– Auzi Polizia eta Krimen Ikerketarako Taldeari eta Informazio eta Azterketarako Taldeari agindutako eginkizunak aipatutako edozein taldeko kideek egin ditzakete, baina aurretiaz zeintzuk eginkizun dagozkion esango zaie. Era berean, hala badagokio, ordainsaria egokitu ahal izango da eginkizunari dagokionaren arabera.

<FONT FACE="Garamond 3" ALDIBATERAKO XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartu bitartean, gaur egungo egiturak jarraituko du indarrean, baina horrek ez die eragingo agindu honen bidez kidego horretarako onartu den antolaketa-egitura osatzeko egin behar diren aldaketei.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Segurtasun sailburuordeari ahalmena eman zaio agindu hau garatzeko eta ezartzeko beharrezko diren xedapenak emateko.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 28a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" ERTZAINTZAREN EGITURA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> I.– Polizi Administrazioarako Atala.– Eginkizun nagusia polizi arloko zuzendaritza eta administrazio lanetan laguntzea da. Honako talde eta zerbitzuetan dago banatuta:

1.– Polizi Zuzendaritza Taldea: Polizi Administraziorako Atalari dagozkion eginkizunak betetzeko Polizi Zuzendaritza Taldea honako zerbitzuetan banatu da:

1.1.– Ertzaintzaren Ikuskapen Zerbitzua. Zerbitzu horretako zeregin espezifikoak hauek dira: poliziaren talde eta zerbitzuak ikuskatzea; lanbideko etikarekin bat ez datozen portaerak ikertzea; disziplina-espedienteak bideratzea; langileen identifikazio-agiria luzatzea eta kontrolatzea; eta arauzko armak aztertzea.

1.2.– Polizi Zerbitzurako Datu Bilketako Zentroa. Zeregin espezifikoa zentroaren ardura duten organoei laguntzea da, honako arloetan dituzten betebeharretan: definizioan, eginkizunen kontrolean eta komunikazioan. 1.3.– Segurtasun Pribatuko Zerbitzua. Zeregin espezifikoa honakoa da: Euskal Herriko enpresa, langile eta segurtasun-jarduera pribatuak gainbegiratzea. Bestalde, beteko dituen eginkizunak hauek izango dira: espedienteak ikuskatzea, kontrolatzea, erregistratzea eta izapidetzea; era berean, eraikinen segurtasunari buruz agintzen dituzten azterlanetan aholkuak eta laguntza emango du.

1.4.– Bitarteko Polizien Zerbitzua. Zeregin espezifikoak hauexek dira: interesgarriak izan daitezkeen polizien administrazioekin eta kidegoekin, baita horien arduradunekin ere, erakunde arteko harremanak bideratzea, eta Europako Batasuneko polizien koordinazio-prosezuaren segimendua egitea.

1.5.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Erregimenaren Zerbitzua. Zerbitzuaren zeregin espezifikoa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren barruan barne-araudia eta poliziaren araudia betetzen dela zaintzea da.

II.– Herritarren Segurtasunerako Atala.– Atalaren eginkizun nagusiak hauek dira: ordena publikoa eta herritarren segurtasuna bermatzea eta zaintzea, eta, hala badagokio, berrezartzea; trafikoa eta errepidez egiten den garraioa zaintzea eta kontrolatzea; lurraldeko taldeetan Krimen Gaietako Ertzaintzari dagozkion oinarrizko eginkizunak betearaztea. Honako talde, sail eta zerbitzuetan banatu da:

1.– Zerbitzu Nagusiak: zeregin espezifikoa ataleko arduradunari laguntzea da, herritarren segurtasunerako gaietako jarduerak zuzentzen, koordinatzen eta gainbegiratzen.

1.1.– Idazkaritza Teknikoa: zeregin espezifikoak honakoak dira: segurtasun-administrazioaren arloan administrazio-jardunbideak izapidetzea; herritarren segurtasunaren arloan erakundearteko batzordeak gestionatzea eta koordinatzea; ataleko giza baliabideak eta materialak planifikatzea eta antolatzea.

1.2.– Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusia: zeregin espezifikoa lurraldeetako taldeetako Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiak antolatzea eta kontrolatzea da.

2.– Lurraldeetako taldeak, sekzioak eta zerbitzuak:

2.1.– Poliziaren Lurralde Buruzagitzak. Zeregina honako hau da: Herritarren Segurtasunerako Atalak lurralde historikoetan dituen taldeen eta zerbitzuen jarduerak planifikatzea, koordinatzea eta zuzentzea. Eginkizunak bete ahal izateko honako zerbitzu hauek egongo dira:

2.1.1.– Idazkaritza Teknikoa. Lurraldeko buruzagitzari dagozkion eginkizunetan laguntza ematea, batez ere, giza baliabideen planifikazioan eta gestioan.

2.1.2.– Lurraldeko Agintaritza eta Kontrol Zentroak. Zeregin espezifikoa lurraldeko buruari poliziak koordinatzeko eta zuzentzeko lanetan laguntza ematea da. Eginkizunak honakoak dira: polizi baliabideak eta zerbitzuak koordinatzea, kanpoko deiak bideratzea, gertaerak izapidetzea, taktikak eta protokoloak koordinatzea, jarduerak gainbegiratzea eta dagokion organismoari informazioa ematea.

2.1.3.– Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren laguntzarako Zerbitzua. Zerbitzu horren zeregin espezifikoa da larrialdiak gestionatzeko sistemen jardueretan Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari laguntza ematea.

2.2.– Bidezaingoko Lurralde Taldeak. Zeregin espezifikoak honakoak dira: bide azkarretan ibilgailuen trafikoa eta bide segurtasuna zaintzea eta kontrolatzea. Horretaz gain honako eginkizunak dituzte: errepidez egiten den garraioa kontrolatzea, garraio bereziekin joatea, kirol-jardueretan egotea, trafiko istripuak ikertzea eta komisaldegiei laguntza espezializatua ematea.

2.3.– Miñoien, Mikeleteen eta Foralen Sekzioak. Zeregin espezifikoak hauexek dira: foru-erakundeak ordezkatzea, erakundeotako agintariak babestea eta foru-ondasunak babestea eta zaintzea. Era berean, honako eginkizunak ere bete ditzakete: errepidez egiten den garraioa zaintzea eta ikuskatzea eta errepideetako polizia eta zaindariak ere izan daitezke.

2.4.– Ertzainetxeak. Ertzainetxeen zeregina dagokion lurraldeko mugartearen barruan herritarrei segurtasuna, babesa eta laguntza ematea da. Eginkizunak hauek dira: ordena publikoa eta herritarren segurtasuna bermatzea eta zaintzea, eta, hala badagokio, berrezartzea; trafikoa eta bide segurtasuna zaintzea eta kontrolatzea; hala badagokio, erakundeak zaintzea; dagokion lurraldean Krimen Gaietarako Ertzaintzari dagozkion oinarrizko eginkizunak betetzea. Euskal Autonomia Erkidego osoan zehar Ertzaintzaren honako ertzainetxe hauek egongo dira:

2.4.1.– Araban:

– Laguardiako Ertzainetxea (Armiñón, Baños de Ebro/Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Elciego, Elvillar, Kripan, Labastida, Lagrán, Laguardia, Lanciego / Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda de Alava, Navaridas, Oyón-Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Samaniego, Villabuena de Alava / Eskuernaga, Yécora eta Zambrana); Llodioko Ertzainetxea (Amurrio, Aracaldo, Artziniega, Ayala / Aiara, Cuartango, Llodio, Okondo, Orduña, Orozko eta Valdegovía) eta Vitoria-Gasteizko Ertzainetxea (Arrazua-Ubarrundia, Iruña de Oca / Iruña Oka, Lantarón, Legutiano, Ribera Alta, Ribera Baja / Erribera Beitia, Salinas de Añana, Urkabustaiz, Vitoria-Gasteiz, Zigoitia eta Zuia); azken ertzainetxe horren menpe dago Salvatierra / Aguraineko postua (Alegría-Dulantzi, Arraia-Maeztu, Asparrena, Barrundia, Campezo / Kanpezu, Elburgo, Harana / Valle de Arana, Iruraiz-Gauna, Salvatierra / Agurain, San Millán eta Zalduondo).

2.4.2.– Bizkaian:

– Balmasedako Ertzainetxea (Alonsotegi, Arcentales, Balmaseda, Carranza, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios eta Zalla); Basauriko Ertzainetxea (Basauri eta Etxebarri, Anteiglesia de San Esteban-Etxebarri Doneztebeko Elizatea); Bilboko Ertzainetxea (Bilbao); Durangoko Ertzainetxea (Abadiño, Amorebieta-Echano, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Garay, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mañaria, Otxandio, Ubidea, Zaldibar eta Zeanuri); Erandioko Ertzainetxea (Derio, Erandio, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio); Galdakoko Ertzainetxea (Arrankudiaga, Arrigorriaga, Galdakao, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio); Gernika-Lumoko Ertzainetxea (Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Laukiz, Lemoniz, Maruri, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta); Getxoko Ertzainetxea (Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz); Comisaría de Muskiz (Abanto eta Ciérvana-Abanto Zierbena, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena); Ondarroako Ertzainetxea (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Guizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz eta Ondarroa) eta Sestaoko Ertzainetxea (Barakaldo, Sestao eta Valle de Trápaga-Trapagaran).

2.4.3.– Gipuzkoan:

– Arrasateko Ertzainetxea (Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate / Mondragón, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga); Azkoitiko Ertzainetxea (Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoyan, Errezil eta Zestoa); Beasaineko Ertzainetxea (Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain); Bergarako Ertzainetxea (Antzuola, Bergara, Elgeta, Oñati eta Soraluze-Placencia de las Armas); Donostia-San Sebastiáneko Ertzainetxea (Donostia-San Sebastián); Eibarreko Ertzainetxea (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutriku); Hernaniko Ertzainetxea (Aduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zizurkil); Irungo Ertzainetxea (Hondarribia eta Irun); Renteriako Ertzainetxea (Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Rentería); Tolosako Ertzainetxea (Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Ernialde, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Tolosa); Zarautzeko Ertzainetxea (Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) eta Zumarragako Ertzainetxea (Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga).

2.5.– Arabako Erakunde Taldea. Eginkizun nagusiak hauexek dira: Eusko Jaularitzako, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko eta zehazten diren Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusietako segurtasuna zaintzea eta kontrolatzea; Nanclares de la Ocako espetxea zaintzea; Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe batetik bestera eramatea atxilotuak, presoak eta zigortuak.

Talde horri lotuta dago Ertzaintzako Musika Banda. Horren eginkizun nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko eta Ertzaintzako erakundeek antolatutako ekintza ofizialetan eta protokoloetan parte hartzea da.

III.– Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Atala.– Eginkizun nagusiak hauek dira: delituak eta hutsegiteak ikertzea eta horien jarraipena egitea; ordena publikoa eta herritarren segurtasuna bermatzeko eta zaintzeko eta delituen ikerketa egiteko interesgarriak izan daitezkeen informazioak lortzea eta tramitatzea. Eginkizun horiek bete ahal izateko atala honako talde eta zerbitzuetan banatuko da:

1.– Zerbitzu Nagusietako Taldea. Zeregin nagusia Krimen Gaietarako Poliziaren Ataleko arduradunari laguntzea da, eta laguntza hori honetarako emango zaio: Ertzaintzako taldeek auzi poliziarekin eta krimenen ikerketarekin zerikusia duten jardueretan egin beharreko ekintzak zuzentzeko, koordinatzeko eta ikuskatzeko. Eginkizunak honako hauek dira: Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko giza baliabideen eta materialen segurtasuna eta gestioa; krimen gaietan beste segurtasunerako kidego batzuekin koordinatuta egotea; Herritarren Segurtasunerako Ataleko Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiaren koordinazioa.

2.– Auzi Polizia eta Krimen Ikerketarako Taldea. Zeregin espezifikoa delituen eta hutsegiteen ikerketa eta jarraipena antolatzea eta gestionatzea da. Talde horrek egoitza nagusi bat eta lurralde historikoetan zehar banatutako egoitzak izango ditu. Auzi poliziaren eginkizunak arau-organoen eta kasuan kasuko giza baliabideen atxikipenen eraginpean egongo dira.

3.– Informazio eta Azterketarako Taldea. Zeregin espezifikoa hau da: delituak zigortzeko eta herritarren segurtasuna eta ordena publikoa bermatzeko eta zaintzeko interesgarria izan daitekeen informazioaren bilketa, eta informazio horren tratamendua eta erabilera antolatzea eta kudeatzea. Egoitza nagusi bat eta lurraldeetako egoitzak ditu Krimen Gaietarako Ertzaintzarekin eta Auzi Poliziarekin batera.

4.– Polizia Zientifikoaren Taldea. Zeregin espezifikoa da polizia zientifikoko kriminalistika, identifikazio, analitika eta ikerketa teknikoaren arloko zerbitzuak ematea da. Era berean, organo judizialak agintzen dizkion agiriak eta adituaren txostenak egingo ditu. Eginkizunak betetzeko honako zerbitzuak izango ditu:

4.1.– Identifikaziorako Zerbitzua.

4.2.– Poliziaren Laborategi Zerbitzua.

5.– Joko eta Ikuskizun Taldea. Zeregin espezifikoa hau da: zorizko jokoen, ikuskizun publikoen eta aisialdirako jardueren garapena indarrean dagoen araudiari jarraituz zaintzea. Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren menpean polizia administratiboaren eginkizunak beteko ditu. Hala ere, taldeeko langileen estatutu funtzionarialari buruzko gaien eta gai penalen ikerketa Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko arduradunaren eskumena da, eta gorago aipatutakoa ez da horren kaltetarako izango.

IV.– Ekintzetarako Baliabideen Atala: Zeregin nagusia Herritarren Segurtasunerako Atalaren eta Krimen Gaietarako Ertzaintzaren taldeei laguntza espezializatua ematea da. Honako talde eta ekintza-taldeetan banatu da:

1.– Talde Mugikorra. Zeregin espezifikoa honako da: arrisku larria dagoenean ordena publikoa bermatzea eta zaintzea, eta, hala badagokio, berrezartzea. Bere eginkizuna da Ertzaintzaren Herritarren Segurtasunerako Ataleko taldeei laguntza ematea, eta, kasu batzuetan gainontzeko taldeei ere eman beharko die laguntza. Talde honi dagokio istripuetan, katastrofeetan eta hondamendi publikoetan eskuartzea.

2.– Helikoptero Taldea. Zeregin espezifikoa hauxe da: aurreikuspenerako, ikerketarako eta eskuhartzeetarako lanetan Herritarren Segurtasunerako Ataleko eta Krimen Gaietarako Ertzaintzaren talde eta zerbitzuei airetik laguntza ematea. Larrialdiei aurregiteko zerbitzuei laguntza emateko eginkizuna du.

3.– Lehergailuak Indargabetzeko Taldea. Honen zeregin espezifikoa lehergailuak indargabetu behar diren egoeretan eskuhartzea da.

4.– Ekintza Taldeen Unitatea. Unitate honen zeregin espezifikoa segurtasun-zerbitzuak ematea da. Arrisku arrazoiengatik edo interes berezia izateagatik zerbitzu hori behar duten pertsona, eraikin eta instalazioei emango zaie zerbitzu hori. Ertzaintzaren taldeei segurtasun handiko zerbitzuak eta bideo laguntza emateko eginkizuna du. Honako Ekintza Taldeetan banatuko da: 4.1.– Segurtasun Ekintza Taldea.

4.2.– Eskolten Ekintza Taldea.

4.3.– Eskuhartze Ekintza Taldea.

4.4.– Txakur Ekintza Taldea.


Azterketa dokumentala