142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
3980
ERABAKIA, 1997ko uztailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 52/97 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, pilare, sareta eta prefabrikatuak konpontzeko Leioako Biblioteka Zentraleko fatxadetan.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1.– Kontratua eskaintzen duena:
a) Erakundea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea. Errektoregoa. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. (94)- 464 77 00 - Faxa. (94) 480 11 90.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio-Atala.
2.– Kontratuaren gaia:
a) Deskribapena: goian adierazitakoa.
b) Loteak: lote bakarra.
c) Betetzeko lekua: goian adierazitakoa.
d) Betetzeko epea: 4 hilabete.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era:
a) Tramitazioa: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 60.162.313 PTA, <FONT FACE="Garamond 3" BEZ<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da halakorik eskatzen.
6.– Dokumentuak eta argibideak:
a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: iragarki hau argitaratu eta hilabete bateko epearen barruan, azken eguneko 13:00etara arte.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ondoko sailkapen hau bete beharko dute lehiatzaileek.
Taldea: C Azpitaldea: 2 Kategoria: C
Taldea: C Azpitaldea: 4 Kategoria: C
Taldea: K Azpitaldea: 4 Kategoria: C
Atzerriko enpresek Oinarrien Orrian zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte.
8.– Eskaintzak aurkezteko:
a) Azken eguna: iragarki hau argitaratu eta hilabete bateko epearen barruan, azken eguneko 13:00etara arte.
b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1-a. <FONT FACE="Garamond 3" UPV / EHU<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko Erregistro Orokorrean, Leioako Campusean.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen diren unetik hasita.
e) Aldakiak: kontratistak egoki deritzenak.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.
b) Eguna: irailaren 8an, Unibertsitateko Errektoregoko Ekitaldi-Aretoan, Leioako Campusean, Bizkaian.
c) Ordua: 10:30etan.
10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua jasotzen dutenen kontura.
Leioan, 1997ko uztailaren 7an.
<FONT FACE="Garamond 3" UPV / EHUREN 1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz
egindako eskuordetzeaz sinatua.
Ekonomia Gaietako Errektoreordea,
<FONT FACE="Garamond 3" JON BARRUTIA GUENAGA.