Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraioak eta Herrilanak
3974

AGINDUA, 1997ko uztailaren 8koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, unibertsitateko graduatuen prestakuntzarako Itsas Arduralaritzako Eskolako 6 bekatarako deia egin eta haien oinarri-arauak onartzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Abenduaren 6ko 243/1982 Dekretu bidez, Itsas Arduralaritza Eskola sortu zen itsas garraio iharduerekin erlazionaturiko enpresa, korporazio eta bestelako pertsona juridikoen administrazio, kudeaketa eta antolaketako gaietan aditutako langileen prestakuntza hobea eta sektore horretan konpetitibitate handiagoa lortu ahal izateko.

Azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuaren bidez, Itsas Arduralaritza Eskola Garraio eta Herrilan Sailari atxiki zitzaion eta Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzaren menpeko administrazio unitate gisa eratu zen.

Eskolak martxan eman dituen hamabost urteotan, prestakuntza nahiz ikerlanerako lagungarri gisa hainbat ekintza burutu dira, urtero hainbat bekatarako egindako deialdien bidez eta horren ondorioz, graduatu askok bere prestakuntza hobetu eta prestakuntza hori itsas negoziorantz bideratu ahal izan du.

Guzti horrek on egiten dio itsas negozioari, herriaren ehun ekonomikoa sendotu egiten baitu, bai eta Administrazioari berari ere, ikerlanen emaitzak kudeaketa hobetzeko erabiltzen baititu; hortaz, Garraio eta Herrilan Sailak, Itsas Arduralaritza Eskolak proposatuta, komenigarritzat jo du aurreko ekitaldietan hasitako bekak emateko politikarekin aurrera jarraitu eta Unibertsitateko graduatuen prestakuntzarako sei bekatarako deia egitea.

Horretarako, bada, lau milioi (4.000.000) pezetako ordainketa kreditua gaitu da 1997rako, abenduaren 27ko 10/1996 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomi Elkartearen 1997rako Aurrekontu Orokorretako 970.1.1.11.13.0100.480.51510.4.3.B aurrekontu aplikazioaren pentzutan, eta 1998rako sei milioi (6.000.000) pezetako konpromezuzko kreditua.

Ondorioz, Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta eginkizunak finkatzen dituen uztailaren 18ko 384/1995 Dekretuaren 3. atalak ematen dizkidan eskuduntzak erabiliz, eta maiatzaren 31ko 8/1988 Legearen xedapen gehigarritako hamargarrenean ezarritakoaren ondorioz indarrean dirauen uztailaren 8ko 2/1987 Legearen xedapen gehigarritako hirugarrena, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31. atala, eta laguntza eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainontzeko xedapenak kontuan izanik,

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengo atala.– Agindu honen Eranskinaren lehen oinarri-arauan zehaztuko diren alorretako Unibertsitate graduatuentzat Itsas Arduralaritza Eskolako sei (6) bekatarako deia egitea.

Bigarren atala.– Agindu honen Eranskin gisa jasotako oinarri-arauak onartzea.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPEN BAKARRA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 8a.

<FONT FACE="Garamond 3" Garraio eta Herrilan sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.

<FONT FACE="Garamond 3"

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" OINARRI-ARAUAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Agindu honen xedea da Itsas Arduralaritza Eskolako sei (6) bekatarako deia egitea ondoren zehaztuko diren alorretako Unibertsitate graduatuentzat.

A mota.– Azterlanak.

F-14 eta F-15) Bilbaoko Uniport elkartearekin elkarlanean, itsas merkatu berriak ikertzeko politika.

F-16) Europako Elkarteko itsas garraiorako politika aztertzea.

F-17) Euskadiko itsasgintzari eta bertako itsas enpresei buruzko Historia egin eta agirien jarraipena egitea.

F-18) Euskadiko untzigintza industriari eta horren inguruko bestelako industriei buruzko ikerketa.

B mota.– Graduondoko azterlanak.

F-19) Itsas Zuzenbidearen edo Itsas Negozioaren (Shippingaren) arloko edo horiekin zerikusia duten graduondoko titulua lortzeko ikastaroak burutzeko beka, ikastaroa burutzeko aukeratutako Europako Batasuneko edozein unibertsitatetan. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da kasuan kasuko fakultatearen 97/98 ikasturteko programan onartua izatea ikastaro hori egiteko. Bigarrena.– Beken ezaugarriak.

1.– Lehiaketa bidez emango dira.

2.– Beken iraupena eta baliabideak:

– F-14), F-15), F-16), F-17 eta F-18) 9 hilabete.

– F-19) 15 hilabete.

Esleipen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da epea kontatzen.

Bekadunek Itsas Arduralaritza Eskolak Bilbaon dituen lokalak eta agiriak erabili ahal izango dituzte ikerketa eta prestakuntza lanak egiteko.

3.– Bekak emateak eta hartzeak ez du kontratu edo estatutu bidezko inongo harremanik ezarriko bekadunaren eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren artean.

4.– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak bekadunei istripu, elbarritasun edo heriotza arriskuen kontrako aseguruak egingo dizkie. Hirugarrena.– Zenbatekoa.

1.– Beken zenbatekoa:

– F-14), F-15), F-16), F-17 eta F-18)1.500.000na PTA.

Dirukopuru hori 500.000 PTAko hiru alditan ordainduko da, hiruhilabetekoarekin batera. Bekadunek, egin beharra duten lana zein egoeratan dagoen jasoko duen memoria bat aurkeztu beharko dute eta ondoren ordainduko zaie. Azkeneko ordainketa egiteko bederatzigarren g) oinarri-arauan jaso bezala, azterlana Hautaketa batzordeak onartu beharko du lehenbizi.

F-19) 2.500.000 PTA.

Dirukopuru hori 500.000 PTAko bost alditan ordainduko da hiruhilabetekoarekin batera, kasuan kasuko unibertsitateak bekadunak ikastaroa behar bezala aprobetxatzen duela jasotzen duen egiaztagiria aurkeztutakoan. Azken ordainketa bederatzigarren g) oinarri-arauan jasotako agiriak aurkeztutakoan ordainduko da.

Laugarrena.– Onuradunak.

Eskaria egiten dutenek eskabideak aurkeztekoan honako baldintza hauek bete eta egiaztatu beharko dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea izatea eta bizilekua Euskal Autonomi Elkartean izatea.

b) Goi mailako titulu akademikoa izatea. Zuzenbideko, Ekonomia edo Enpresa Zientzietako, Historiako eta Nabigazio Zibileko goi mailako tituludunek izango dute lehentasuna.

c) F-19 bekarako Itsas Zuzenbidearen edo Itsas Negozioaren (Shippingaren) arloko edo horiekin zerikusia duten graduondoko titulua lortzeko ikastaroak burutzeko Europako Batasuneko edozein unibertsitatetan matrikulatuta egotea 1997/1998 programarako.

d) Inoiz bekarik jaso eta epeak ez betetzeagatik edo uko egiteagatik, beka ordaindu ez bazaie, ezin izango dute honako hau eskatu.

e) Aurreko ekitaldian Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herrilan Sailak egindako deialdiko bekarik jaso ez izatea.

Bosgarrena.– Eskabideak bete eta aurkeztea.

1.– Eskabideak aurkezteko Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epea utziko da.

2.– Eskaera eskabide-orri formalizatuan egingo da eta honako leku hauetan jaso ahal izango da orri hori:

a) Vitoria-Gasteiz: Garraio eta Herrilan Saileko Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza, Wellingtongo Dukearen kalea, 2-7.a, 01010 Vitoria-Gasteiz.

b) Donostia-San Sebastián: Gipuzkoako Portuen Zerbitzua, Garibay kalea, 7 - 1.a. 20004 Donostia-San Sebastián.

c) Bilbao: Bizkaiko Portuen Zerbitzua. Gran Vía kaleko, 85-8.a. 48001 edo Itsas Arduralaritza Eskola. Gran Vía kaleko, 81-8.a. 48009 Bilbao.

3.– Behar bezala betetako eskabide-orriarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Laugarren oinarri-arauan adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak:

– Espainiar nazionalitatea <FONT FACE="Garamond 3" NAN<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>a aurkeztuta egiaztatuko da edo, bestela, nazionalitatea egiaztatzen duen titulu juridikoaren bidez.

– Bizilekua Euskal Autonomi Elkartean duela egiaztatzeko, kasuan kasuko udal egiaztagiria beharko du eskatzaileak.

– Titulazio akademikoa egiaztatzeko, eskabideak aurkezteko epean oinarri-arau honen bigarren puntuan zehaztutako bulegoetan titulu akademiko ofizialaren edo hura lortu izanaren egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, jatorrizko agiriarekin batera, erkatu ahal izateko. Atzerrian edo Espainiako zentro ez-ofizialetan lortutako tituluek aipatu epean baliokidetuak edo onartuak behar dute izan eta ondorio juridiko guztiak eduki.

– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herrilan Sailak aurreko ekitaldian egindako deialdiko bekarik ez duela hartu, inoiz ez zaiola, beka bat jaso ondoren, epeak ez betetzeagatik edo bekari uko egiteagatik, beka ordaindu gabe utzi, eta hamargarren oinarri-arauan jasotako bateraezintasunik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.

b) Curriculum Vitaea, xehetasun akademikoak, graduondoko ikasketa, lan esperientzia, hizkuntzen ezaguera eta interesgarritzat jotzen diren beste merezimendu batzuk jasoko dituena.

c)* A motako bekak:

– Bekagai den azterlana zein ikuspuntutatik jorratuko den azalduko duen txostena.

* B motako bekak:

– Itsas Zuzenbidearen edo Itsas Negozioaren (Shippingaren) arloko edo horiekin zerikusia duten graduondoko titulua lortzeko ikastaroak burutzeko Europako Batasuneko edozein unibertsitatetan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

– Graduondoko ikastaroaren edukina jasoko duen memoria.

4.– Eskabideak oinarri-arau honen bigarren puntuan eskabideak jasotzeko azaldutako lekuetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Ihardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak onartzen dituen leku eta eran aurkeztu ahal izango dira.

Seigarrena.– Agirien gaineko okerrak zuzentzea.

Itsas Arduralaritza Eskolaren Koordinatzaileak ikusten badu eskatzaileak aurkezturiko agiriek ez dutela egiaztatzen bosgarren oinarri-arauan eskatutako baldintzak betetzen direla, hala jakinaraziko dio eskatzaileari eta hamar egun balioduneko epea utziko, okerrak zuzendu edo behar diren agiriak aurkezteko eta, gainera, adieraziko dio, hala egiten ez badu, bere eskaria besterik gabe atzera botako duela. Epe hori igaro eta okerra zuzendu ez bada, eskabidea artxibatu eta aurkezturiko agiriak itzuli egingo zaizkio.

Zazpigarrena.– Bekadunen ebaluaketa eta hautaketa. 1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, batzorde batek bekadunak hautatuko ditu. Honako hauek izango dira batzordekideak:

– Lehendakaria: Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendaria.

– Lau mahaikide:

– Javier San José jauna, Itsas Arduralaritza Eskolako Kontseilu Aholkulariko kidea.

– José Antonio Martínez Ortiz de Landaluce jauna, Itsas Arduralaritza Eskolako Kontseilu Aholkulariko kidea.

– Inmaculada Ugarteche andrea. Bilbaoko Uniport elkarteko merkataritza alorreko gerentea.

– Javier López de Lacalle jauna. Euskadiko Itsas Industrien Taldekoa (<FONT FACE="Garamond 3" ADIMDE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>).

– Idazkaria: Itsas Arduralaritza Eskolaren Koordinatzailea. Ordezko: Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzako A mailako edozein funtzionario.

2.– Hautaketa Batzordeak, Agindu honetan aurrikusten ez diren gaietarako, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II Idazpuruaren II Atalburuan organo kolegiatuentzat ezarritakoari jarraitu beharko dio.

3.– Hautaketa Batzordeak izangaien ebaluaketa eta hautaketa egiteko irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) Emaitza akademikoak. Gehienez ere, 30 puntu emango dira, lortutako kalifikazio guztiak kontuan izanda.

b) Hizkuntzen ezaguera, gehienez ere, 20 puntu emango dira eta honela banatuko dira: ingelesa, gehienez ere, 10 puntu; eta beste hizkuntza bat, frantsesa, alemana edo euskararen artean, aukeran, gehienez ere, beste 10 puntu. Hizkuntzen balorazioa egiteko Hautaketa Batzordeaz kanpoko jendearen laguntza eskatu ahal izango da eta horiek erabakiko dute zer azterketa egin. Ingeleseko azterketan gutxienez 5 puntu lortzen ez dituena baztertuta geratuko da. Azterketetarako deia Itsas Arduralaritza Eskolan jarriko den iragarki bidez egingo da, gutxienez 72 ordu lehenago.

c)* A motako bekak:

– Aztertu beharreko gaien ezaguera, azterlana zein ikuspuntutatik aztertu behar den azaltzeko memoriaren bidez egiaztatu beharko da eta, gehienez ere, 20 puntu emango zaizkio.

* B motako bekak:

– Graduondoko ikastaroak duen interesa eta itsas zuzenbide eta negozioarekin duen erlazioa; ikastaroaren edukina jasoko duen azalpen memoria baten bidez ikusiko da eta, gehienez ere, 20 puntu emango zaizkio.

d) Elkarrizketa pertsonala, gehienez ere 10 puntu. Elkarrizketarako deia Itsas Arduralaritza Eskolan jarriko den iragarki bidez egingo da, gutxienez 72 ordu lehenago.

4.– Azalduriko merezimendu horiek aztertutakoan, curriculuma, aurkezturiko memoria eta gaiarekin erlazionaturiko bestelako gaiei buruz hitz egiteko elkarrizketa bat egin ahal izango du Batzordeak izangaiekin eta, hala iruditzen bazaio, eskaria zertarako egin den, gai horri buruzko galderak egin ahal izango dizkio.

5.– Batzordeak bekadunak hautatu eta ordezko bana izendatuko die, bekari uko egin edo bestelako arrazoiren batengatik beka hartzeko eskubidea galtzen badute ere, beste horiek har dezaten. Horren ondoren, Itsas Arduralaritzako Eskolaren Koordinatzaileak interesatuei hamar (10) egun balioduneko epea emango die alegazioak egin eta egoki diren agiri eta ziurtagiriak aurkez ditzaten.

6.– Hautaketa Batzordeko Koordinatzaileari dagokio Garraio eta Herrilan sailburuari txostena eta bekak emateko edo eman gabe uzteko Batzordeak egindako erabaki proposamenak aurkeztea.

Zortzigarrena.– Beken esleipena.

1.– Bekak Garraio eta Herrilan sailburuaren Agindu arrazoitu bidez esleituko dira eta horrek administrazio bidea agortuko duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horri hala jakinarazi ondoren.

2.– Bekak esleitzeko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, horrek ezertan galarazi gabe azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. ataletan ezarritakoaren arabera ere jakinaraztea interesatuei.

3.– Bekadunen batek bekari uko egiten badio, ihardunbidea bukatutzat joko da eta oinarri-arau hauetan aurrikusitako eskubide guztiak galdutzat joko dira.

4.– Bekari uko egin diolako edo bestelako arrazoiren batengatik norbaitek bekarako eskubidea galduz gero, Garraio eta Herrilan sailburuaren Agindu bidez Hautaketa Batzordeak ordezko gisa proposatu duen izangaiari emango zaio beka.

5.– 1997ko azaroaren 30a baino lehen ez bada esleipen Agindu berariazkorik ematen, eskabideak ezetsitzat joko dira.

Bederatzigarrena.– Onuradunen betebeharrak.

Bekaren onuradunen betebeharrak izango dira:

a) Oinarri-arau hauetan eta beka esleitzeko Aginduan ezarritako baldintzetan onartzea beka, eta kontrakorik berariaz adierazi ezean, hala onartutzat joko da.

b) Beka, eman den horretarako erabiltzea.

c) Administrazio emaileak egin beharreko egiaztapenak, Ekonomi Kontrolerako Bulegoari dagozkion ekonomia eta finantza, eta kudeaketako kontrol lanak eta izaera bereko beste organoenak onetsi eta erraztea.

d) Beka eman duen Administrazioari beka emateko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela eta bekak dirauen artean betetzen jarraitzen duela egiaztatzea, eta hurrengo oinarri-arauan jasotako bateraezintasun egoeraren bat gertatuz gero edo beka esleitzeko kontuan izandako eskakizun edo baldintzaren bat aldatuz gero, hala jakinaraztea, egoera horren berri izan eta, gehienez ere, hamar eguneko epean.

e) Bekadunak ez badu lehen oinarri-arauan adierazitako helburua edo beste oinarri-arauetan eta esleipen Aginduan ezarritako baldintzaren bat betetzen, organo eskudunak interesatuari entzun ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat deklaratuko du eta, halakorik izanez gero, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta dirulaguntzetarako betebeharrak betetzen direla zaintzeko gainontzeko arauak betetzeko, dagokion diru kopurua itzuli beharko dio Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari.

f) A motako bekak hartzen dituztenek Eskolaren Koordinatzaileak edukin, lana burutzeko leku, jarraitu beharreko metodo eta lanak burutzearekin erlazionaturiko gainontzeko alderdiei buruz zehaztuko dizkien artezpideak bete beharko dituzte. Gainera, hirugarren oinarri-arauko ondorioetarako, lanak zein egoeratan dauden azaltzeko txostenak aurkeztu beharko dituzte hiru hilabetean behin.

B motako beka hartzen dutenek eskoletara gogoz joan eta ikastaroa dela-eta antolatutako ekintza guztietan parte hartu beharko dute. Gainera, hirugarren oinarri-arauan jasotakoa betetzeko, unibertsitateak luzatutako aprobetxamenduari buruzko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute.

g) Bekaldia bukatu baino hamabost egun lehenago, A motakoa jaso dutenek, egindako azterlanaren ale bat aurkeztu beharko dute Hautaketa Batzordeak onar dezan eta, B motakoa dutenek, ikastaroa bukatu bada, graduondoko titulua eta, bukatu ez bada, lan guztiak jasoko dituen memoria, unibertsitatearen oniritziarekin.

h) Azterlanen gaineko ustiaketa eskubideak dohain utzi beharko dituzte Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren esku eta jabego intelektual hori Administrazioaren esku uzten dutela publikoki jasoarazteko kasuan kasuko agiria bekadunak berak ordaindu beharko du. Ustiaketa eskubideak 5 urterako utziko dira dohain administrazioaren esku.

Hamargarrena.– Bateraezintasuna.

Bekaren bat hartuz gero, ezin izango dute ordaindutako lanik egin, beste beka edo laguntzaren bat hartu edo beka horiek berez eskatzen duten lana behar bezala burutzea galaraziko duen beste eginkizunen bat izan.

Hamaikagarrena.– Egoera aldatzearen ondorioak.

Bekak emateko kontuan izandako inguruabarrak aldatuz gero, beka emateko Agindua ere aldatu egin ahal izango da.

Hamabigarrena.– Oinarri-arauen interpretazioa. Oinarri-arau hauek interpretatu eta aplikatzean sortzen diren auziak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herrilan sailburuak ebatziko ditu.


Azterketa dokumentala