Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3967

1092/1997 ERABAKIA, ekainaren 27koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Zumarragako ospitaleko (Gipuzkoako Osasun Barrutia) zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Zuzendaritza nagusi honek Zumarragako ospitaleko (Gipuzkoako Osasun Barrutia) zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Laguntza Espezializaturako Osakidetzari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzko uztailaren 23ko 194/1996 Dekretuaren bigarren aldibaterako xedapenean eta uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuaren bigarren gehigarrizko xedapenean xedatutakoaren arabera. Hona hemen

<FONT FACE="Garamond 3"

OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengoa.– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek eta Osasun instituzioei atxikitako langileek eskatu ahal izango dute Zumarragako ospitaleko (Gipuzkoako Osasun Barrutia) zuzendari gerentearen lanpostua, zeinetarako deialdia erabaki honen bitartez egiten baita. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Espainiako edo Europako Batasuneko kideren bateko nazionalitatea izatea; edota, Europako Batasunekoa izan gabe, harekin egindako nazioarteko hitzarmenen bitartez —Espainiako Estatuak ere izenpetuak— langileen joan-etorrirako askatasuna duten estatuetako nazionalitatea izatea, Europako Batasunaren Eratze-Itunean finkatutakoaren arabera.

2.– 18 urte beteta izatea.

3.– Lanpostua arazorik gabe betetzeko beharrezko gaitasun psikikoa eta fisikoa izatea.

4.– Lanbide horretarako edo eginkizun publikoetarako gaitasunik gabe utzi ez izana, eta diziplinazko espediente baten ondorioz Herri Administraziotik kanporatua ez izatea.

Atzerritarren kasuan, euren estatuan Funtzio Publikora sartzea eragozten dien diziplinazko zigorrik edo kondena penalik ez izatea.

5.– Ezintasun edo bateraezintasunetako legezko egoeraren batean ez egotea, Administrazio Publikoen Zerbitzuan dagoen Pertsonalaren Bateraezintasunak arautzen dituen abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera; horrek, ordea, ez die eragingo jadanik kargu publiko bat edo jarduera pribatu bat burutzen ari direnei, baldin eta lege horrek aipatzen duen aukera-eskubideaz baliatzerik ez badute izan.

6.– Unibertsitateko titulazioa izatea.

7.– Administrazio eta kudeaketa lanetan esperientzia izatea. 8.– Lanbidean frogatutako gaitasuna izatea.

Bigarrena.– Eskabideak Osakidetzako Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara bidaliko dira, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epean; horretaz gain, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean ezarritakoari jarraituz ere bidali ahalko dira.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute eskabideekin batera. Bertan honako hauek jasoko dira:

– Titulu akademikoak.

– Betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta osasun kudeaketan izandako esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntz ikasketak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

– Txostena (3 orri gehienez), ospitaleetako kudeaketaren gaineko iritzia azalduz.

Hirugarrena.– Epaimahaia: honakoak izango dira hautagaiak aztertuko dituzten epaimahaikideak:

Lehendakaria:

Titularra: Luis Hernández Sánchez.

Ordezkoa: Felix Ochoa Ibañez.

Bokalak:

Titularra: Gabriel M.ª Inclan Iribar.

Ordezkoa: Andoni Arcelay Salazar.

Titularra: Carlos Aguirrebeitia Momeñe.

Ordezkoa: Roberto Castillo Calleja.

Titularra: Iñaki Fernández Mendizabal.

Ordezkoa: María Jesús Múgica Anduaga.

Titularra: Rafael Cerdán Arandia.

Ordezkoa: Carlos Sola Sarabia.

Idazkaria:

Titularra: Rodrigo García Azurmendi.

Ordezkoa: Iñaki Betolaza San Miguel.

Lanpostu horretako hautagaien balorazioan aditutzat jo daitezkeen kanpoko zerbitzuen laguntza jaso ahal izango du epaimahaiak.

Laugarrena.– Epaimahaiak aukera izango du deialdian onartutako hautagaiak deitu eta haien ezaguera tekniko eta profesionalak egiaztatzeko; baita ere nortasun aldetik lanpostuarekin egoki uztartzen direnentz eta uztailaren 23ko 194/1996 Dekretuaren 3. atalean ezarritako eginkizunetara ongi egokitzen diren ala ez egiaztatzeko.

Bosgarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiak dagokion proposamena aurkeztuko dio Administrazioko Kontseiluari eta honek ebatziko du izendapena, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren 15.2f) atalean xedatutakoari jarraituz.

Seigarrena.– Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko langile funtzionario batek edo osasun-instituzioei atxikitako langile batek betetzen badu lanpostua, horren izendapena egingo da.

Aitzitik, lanpostua aurreko lerroaldean aipatutakoez beste langile batek betez gero, goi zuzendaritzako kontratu berezi bat formalizatuko da, Estatuaren 1992rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen azken xedapenetatik zazpigarrenaren aplikazio ordeztailearen indarrez.

Zazpigarrena.– Deialdia behin betikoz ebazten duen erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 27a.

<FONT FACE="Garamond 3" Osakidetzako zuzendari nagusia,

<FONT FACE="Garamond 3" LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala