Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3966

178/1997 DEKRETUA, uztailaren 22koa, Donostia-San Sebastiánen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen menpeko Erizaintza Unibertsitate-Eskola eratzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Donostia-San Sebastiánen Erizaintza Diplomaturako unibertsitate-titulua lortzeko irakaskuntzak 1978an hasi ziren ematen, apirilaren 11ko Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren Aginduz (1978ko maiatzaren 10eko <FONT FACE="Garamond 3" BOE, <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>111. zk.), «Arantzazuko Amaren» Osasun-Egoitzako Osasun-Laguntzaile Teknikoen Eskola aldatzea onartu zenean. Eskola hori 1965ean eratu zen eta Gizarte Aurrikuspeneko Institutu Nazionalaren menpe egonik, Bilboko Unibertsitateko (egun Universidad del país Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea) Erizaintza Unibertsitate-Eskolara adskribatua zegoen.

Geroztik, Eskola hori Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintza Unibertsitate-Eskolako Irakaskuntza-Unitate gisa funtzionatzen hasi zen, egun ere hala diharduela. Irakaskuntza-Unitate horren Erizaintzan Diplomatu izateko Ikasketa-Plana Unibertsitate Kontseiluko Ikasketa-Batzordeak homologatu zuen 1995eko ekainaren 15ean, eta 1995eko uztailaren 26ko <FONT FACE="Garamond 3" UPV / EHU <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren Erabaki bidez argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1995eko abuztuaren 28an, eta Estatuko Buletin Ofizialean, 1995eko abuztuaren 30ean, hurrenez hurren.

Irakaskuntza-Unitate hori Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko bertako Unibertsitate-Eskola bilakatzeko komenientzia ikusita, Unibertsitate horretako Gizarte-Kontseiluak Erizaintza Unibertsitate-Eskola berria Donostia-San Sebastiánen eratzea proposatu du.

Zentzu horretan, abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoko, Unibertsitatearen Erreformarakoa deneko, 9.2 atalean zera ezartzen du: Fakultateen, Goi-Eskola Teknikoen eta Unibertsitate-Eskolen eraketa Autonomi Elkarteak kasuan kasuko Unibertsitateko Gizarte-Kontseiluaren proposamenez eta Unibertsitate Kontseiluak txostena egin ondoren erabakiko da.

Bestalde, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuetako, martxoaren 18ko 70/1985 Dekretuak onartutakoetako (1985eko martxoaren 21eko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA, <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>62. zk.) 30. atalean gai honi dagokionean zera gaineratzen da: Proposamenak, Unibertsitatearen edo Gizartearengandik jalgiak, ikastegia sortu edo kentzeko zergatiak azalduko dituen Memorian behar bezala justifikaturik, Gobernu-Batzarreak eta Gizarte-Kontseiluak ontzat eman beharko dituzte.

Beraz, maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuan, Unibertsitate arloan Euskal Autonomi Elkartera Estatuko funtzioak eta zerbitzuak ematekoan, baita apirilaren 7ko 485/1995 Errege Dekretuan zabaltzen den apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuan, unibertsitateak eta unibertsitate-eskolak eratzeari eta onartzeari buruzkoan, ezarritakoari lotuta, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoko (Euskal Herrirako Autonomi Estatutakoa), 16. atalean dioenaren arabera, <FONT FACE="Garamond 3" UPV / EHU <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko indarrean dauden xedapenetan eta estatutu-arauetan ezarritako izapideak beteta, Donostia-San Sebastiánen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatekoa litzatekeen Erizaintza Unibertsitate-Eskola eratzeak egoki dirudi.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Unibertsitate Kontseiluko txostenarekin, eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1997ko uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren.

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean Erizaintza Unibertsitate-Eskola eratzea, Donostia-San Sebastiánen, Amarako auzoan, Alto de Zorroaga kalean z/g, egoitza izango duena. 2. atala.– Erizaintza Diplomaturako titulua lortzeko irakaskuntzei hasiera emateko, Dekretu honen bidez eratzen den zentroaren ikasketa-planen homologazioa eta dagokion Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena beharko ditu.

<FONT FACE="Garamond 3"

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Erizaintzan Diplomatu titulazioa lortzeko irakaskuntzen ezarpena Gizarte-Kontseiluak aurkeztutako proposamenean jasotzen den eran egingo da.

Bigarrena.– Dekretu honek ez dakar berekin abenduaren 27ko 10/1996 Legeko, 1997ko ekitaldirako Euskadiko Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorrak onartzen direneko, 2.3 atalean adierazten den dirulaguntza orokorra gehitzea.

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate

<FONT FACE="Garamond 3" eta Ikerketa sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala