142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3963
11/1997 LEGEA, ekainaren 27koa, Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluarena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:
<FONT FACE="Garamond 3" EKAINAREN 27KO 11/1997 LEGEA, CONSEJO DE RELACIONES LABORALES / LAN HARREMANEN KONTSEILUARENA.
ZIOEN ADIERAZPENA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Autonomia Erkidegoan erakunde asko dago gizarte eta lan-arazoez arduratzen dena.
Guztien artetik hiru erakunde aholku-emaile dira aipagarrienak:
– Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseilua, irailaren 30eko 9/1981 Legearen bidez sortu zena.
– Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, azaroaren 15eko 4/1984 Legearen bidez sortu zena eta ekainaren 30eko 15/1994 Legearen bidez aldatu zena.
– Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusia, erakunde autonomoa bera sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legean araututa dagoena.
Gure gizartearen ustez zeregin publikoetan parte hartzea positiboa, integratzailea eta aberasgarria izanik, jakina, hiru horiek ez dira Administrazioko ateak gizartearen partaidetzara zabaltzen dituzten Autonomia Erkidegoko erakunde bakarrak, eta lan-esparruan parte hartzeko aukerak ematen dituztenak ere gehiago dira. Baina, hala ere, aipatutako horiek dira honako hiru ezaugarri hauek betetzen dituzten hiru erakundeak:
– Lege bidez sortu dituzte. Bereizgarri hori, esate baterako, ez du Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak betetzen.
– Denbora luzean irautekoak dira bai izaeraz eta bai borondatez. Eta Aurrekontu Legean agertzen den enplegu eta prestakuntzarako planen jarraipen-batzordeak, esate baterako, ez du ezaugarri hori betetzen, hau da, batzorde horrek legeak duen indarraldi bera izango du.
– Gaiak lan-arlokoak dira argi eta garbi (nahiz eta Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bestelako gaiak ere aztertzen diren). Hori da, adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan ditugun erakunde-mailako elkarguneetatik bereizten dituzten ezaugarri nagusia. Izan ere, elkargune horietako asko ez dira justu lan-arlokoak, nahiz eta ekonomia eta gizarteko ajenteek ere parte hartu (Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua, Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea...). Beste batzuk, berriz, ekonomia eta gizarterako oso garrantzitsuak dira, baina ez dira «stricto sensu» lan-esparrukoak (Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua), edo, bestela, lan-arloko gaiak beste gai batzuekin tartekatzen dituzte (Euskadiko Eskola Kontseilua, beste askoren artean).
Horrenbestez, hasieran aipatutako hiru erakundeei dagokienez, alde batetik, badira gai batzuk erakunde horien araudietan berdin jasota ez daudenak, eta orain ezinbestekoa da kontraesan hori gainditzea, hau da, araudi denetan oinarrizko hatsapen jakin batzuk bete behar dira, erakunde guztietarako balioko dutenak. Eta beste alde batetik, sindikatuetako ordezkarien aukeraketa dela eta, aldaketa tekniko batzuk egin behar dira, egoera aldatu egin baita hauteskunde sindikalen sistema aldatu zenez geroz, hau da, maiatzaren 19ko 11/1994 Legea onartu zenetik hona.
Oinarrizko hatsapen horietan dago, laburbilduta, lege-aldaketaren funtsa. Hona hemen hatsapen horiek:
1.– Erkidegoan ordezkaritzarik handiena eta gutxieneko ordezkaritza bat duten sindikatu guztiek egon beharko dute lan eta gizarte-arloko partehartze-erakunde guztietan.
Horrela egingo ez balitz, ordezkaritza erren geratuko litzateke eta, beraz, erakundearen izaera bera zalantzan izango genuke.
2.– Erakunde horien barruan sortzen diren organo guztietan ere (batzorde, kontseilu, organo betearazle eta abarretan), erkidegoan ordezkaritzarik handiena eta gutxieneko ordezkaritza bat duten sindikatu guztiek egon beharko dute, organo horiek araudiz edo barruko arau bidez sortzen badira ere.
Hatsapen honek aurrekoa osatzeko balio du, ordezkaritza maila guztietara zabaltzea lortuko da eta. Horrela, aginpideak azpiko beste organo baten eskuetan uzten direnean ere, erabakiak hartzeko orduan sindikatuek behar besteko ordezkaritza izatea lortuko da.
3.– Lortutako akordioarekin konforme ez dauden antolakundeek, oro har, boto partikularra adierazteko aukera izan behar dute. Boto hori akordioari erantsi beharko zaio beti.
4.– Hauteskunde sindikalen sisteman gertatu den aldaketa horrek aukeraketa-sistema jarraia ekarri digu, eta orain behar-beharrezkoa da halako baliabideren bat zehaztea edozein organo sortu edo berritzen den momentuko ordezkaritza isla dadin organo horien osaeran. Ordezkaritza-maila horrek, gainera, osaera edo berrikuntza horrek irauten duenerako balioko du.
f) Lanbide arteko akordiak bideratzea gai jakin batzuen inguruan.
g) Arloren batean negoziazioa lortzeko bereziki arazo handiak baldin badaude, batzorde negoziatzailea bideratzea.
2.– Jaurlaritzak, sei hilean behin, txosten bat bidali beharko du Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoa eta Kontseiluaren berezko eginkizunak azaltzeko.
4. atala.– Osaera.
1.– Kontseilua parekidea izango da, hau da, sindikatuen eta sindikatu-konfederazioen aldetik zazpi kide efektibo eta enpresa-konfederazioetatik ere beste hainbeste izango ditu. Lehendakaria eta idazkari nagusia ere Kontseiluko kideak dira, nahiz eta boto-eskubiderik izan ez.
2.– Kide efektibo adina ordezko izendatuko dira.
3.– Kontseiluaren zati bat sindikatuek eta sindikatu-konfederazioek aukeratutako ordezkariek osatuko dute sindikatu eta konfederazio bakoitzaren ordezkaritza-mailaren arabera; hori bermatuta dago. Ordezkari horiek Kontseilua osatu edo berritzen denean Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatuek eta sindikatu-konfederazioek aukeratuko dituzte, eta gutxieneko ordezkaritza bat lortu dutenek, hau da, langile-ordezkarien, enpresa-batzordeetako kideen eta herri-administrazioetako dagozkion organoetako kideen %10 lortu dutenek. Neurketa eta homologazioa Eusko Jaurlaritzak egin beharko ditu. Edonola ere, sindikatu eta sindikatu-konfederazio horiek Kontseiluan parte hartuko dute.
4.– Kontseiluaren barruan beste organorik sortzen bada, organo horietan guztietan ere sindikatuen eta sindikatu-konfederazioen ordezkaritza jaso beharko da beti, eta hain justu aurreko lerroaldian zehaztuta dagoen moduan.
5.– Erabili beharreko arau orokorren arabera enpresarioen erakunde-ordezkaritza duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-elkarteek aukeratuko dituzte enpresa-konfederazioetako ordezkariak.
5. atala.– Izendapena.
Kontseiluko kideak sindikatu eta sindikatu-konfederazioek eta enpresa-konfederazioek aukeratuko dituzte, bakoitzak bereak, baina, izendatu, Jaurlaritzako lehendakariak izendatuko ditu.
6. atala.– Iraupena.
1.– Kontseiluko kideak bi urterako aukeratuko dira, baina berriro ere aukera daitezke.
2.– Hala ere, aukeratzen dituzten ordezkariak aldatzeko aukera ere badute sindikatuek eta sindikatu-konfederazioek nahiz enpresa-konfederazioek, ordezkari horiek efektiboak izan edo ordezkoak izan.
7. atala.– Bateraezintasunak eta eginbeharrak. <P ALIGN="JUSTIFY">1.– Kideek, lehendakariak eta idazkari nagusiak ezin dute beste inolako kargu edo jarduerarik izan, baldin eta kargu edo jarduera horiek dagozkien lanak egiteko eragozpen edo oztopo badira.
2.– Eta, zehatz-mehatz, hona hemen nork ezin dituen Kontseiluko postu horiek bete:
a) Jaurlaritzako lehendakariak, lehendakariordeak, sailburuek eta goi-karguek.
b) Gorte Nagusietako, Eusko Legebiltzarreko edo Europako Legebiltzarreko parlamentarioek.
c) Foru-aldundietako diputatu nagusiek, foru-diputatuek eta goi-karguek.
d) Lurralde historikoetako batzar nagusietako kideek.
e) Herri Dirubideen Euskal Kontseiluko kideek.
3.– Kontseiluko osoko bilkurak erabakiko du bateraezintasunik den ala ez.
4.– Dagokion organoak Kontseiluaren ekintzaren bat isilpekoa dela erabakitzen badu, Kontseiluko kideek isilik gorde beharko dute.
<FONT FACE="Garamond 3" II. ATALBURUA
ORGANOAK ETA FUNTZIONAMENDUA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 8. atala.– Funtzionamendua.
1.– Kontseiluak osoko bilkuraren eta lan-batzordeen bidez lan egingo du.
2.– Erabakiak hartu ahal izateko, Kontseiluko taldeek gehiengo osoz onartu beharko dituzte.
3.– Hona hemen nola egingo den bozketa hori talde bakoitzaren barruan:
a) Sindikatuek eta sindikatu-konfederazioek aukeratutako kideek boto ponderatua izango dute, eta horretarako, lege honetako 4.3 atalaren arabera egiaztatu duten ordezkaritza-maila hartuko da kontuan. Talde horretako pertsona bakoitzak bere sindikatuak hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren zati alikuota izango du.
b) Enpresa-konfederazioek aukeratutako kideek boto bana izango dute.
4.– Kideren bat ez baldin badago konforme Kontseiluak osoko bilkuran edo batzordeetan hartutako erabakiekin, boto erreserbatua adierazteko eskubidea izango du, gai horren inguruan duen iritzia azaltzeko. Boto erreserbatu hori akordioari erantsi behar zaio beti.
9. atala.– Osoko bilkura.
1.– Osoko bilkura Kontseiluko kide guztiek osatuko dute eta honako aginpide hauek izango ditu:
a) Laneko arazoen inguruko gai jakinei buruzko gidabideak zehaztea, gero sindikatu eta sindikatu-konfederazioek eta enpresa-konfederazioek jarrai ditzaten.
b) Lege honetako 3. atalean jasotako eginkizunen inguruko akordioak hartzea.
c) Aldian-aldian Kontseiluko zerbitzuei buruzko informazioa jasotzea eta zerbitzu horiek hobeto funtzionatzeko egokiak iruditzen zaizkion aholkuak ematea.
d) Bitartekoaren edo arbitroaren lanak egin behar dituzten pertsonak izendatzeko erabakia hartzea. Pertsona horiek aukeratu beharko dira lan-harremanetako gaietan gaitasun ezaguna duten eta alderdikeriarik ez dutenen artetik.
e) Bere helburuak betetzeko beharrezkoak diren akordio guztietara heltzea.
f) Maiatzaren 8ko 2/1992 Legeko 2. atalaren arabera langilegoaren inguruan dagozkion eginkizunak betetzea. Lege hori, hain zuzen ere, Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzura diren langileak antolatzeko onartu zen.
2.– Bilerak ez dira jendaurrean egingo, non eta osoko bilkurak ez duen bilera-hasieran eta berariaz erabaki hori hartzen. Gutxinez, hiru hilean behin egingo da osoko bilkura.
3.– Osoko bilkurak bere eginkizunak betetzeko beharrezkoak dituen zerbitzu tekniko eta administratiboak izango ditu eskura. Era berean, beharrezkoa badu eta egokia iruditzen bazaio, adituen aholkua eska dezake. Eta, azkenik, beharrezko informazio guztia eska dezake Jaurlaritzako edozein sailetan.
10. atala.– Batzordeak.
1.– Lan-batzordeek arazoak aztertu eta txostenak eta irizpenak egiten dituzte aginpidez Kontseiluari dagozkion gaien inguruan.
2.– Kontseiluko osoko bilkurak, era berean, beharrezkoak iruditzen zaizkion batzorde bereziak sortu ahal izango ditu gai jakinen aurrean.
3.– Kontseiluko osoko bilkurak erabakiko du, araudi bidez, batzordeen lan egiteko modua, kopurua eta osaera, baina betiere lege honetako 4.3 atalean jartzen duena kontuan hartuta.
11. atala.– Lehendakaria.
1.– Kontseiluko lehendakaria Kontseiluak berak aukeratu eta kargutik kenduko du eta Jaurlaritzako lehendakariak izendatuko. Bere kargualdiak bost urte iraungo du, baina gehienez beste agintaldi baterako aukera daiteke. 2.– Hona hemen lehendakariaren eginkizunak:
a) Kontseiluaren ohorezko ordezkaria izatea.
b) Osoko bilkuraren bileretara deitzea, bilera horietako buru izatea eta eztabaidetan moderatzaile-lana egitea.
c) Kontseiluaren bileretako gai-zerrenda osatzea. Osoko bilkurako kideek egindako proposamenak gai-zerrenda horretan jaso beharko dira nahitaez, baina proposamen horiek araudiz zehaztutako moduan egin beharko dituzte.
d) Aginpidez Kontseiluari dagozkion gaiak Kontseiluari berari azaltzea bere iritzia jakiteko.
e) Aktak ikus-onestea, Kontseiluaren akordioak argitaratzea eta akordio horiek betearaztea.
f) Maiatzaren 8ko 2/1992 Legeko 3. atalaren arabera langilegoaren inguruan dagozkion eginkizunak betetzea. Lege hori, hain zuzen ere, Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzura diren langileak antolatzeko onartu zen.
g) Lehendakaria izateagatik dagokion edo legeak nahiz Kontseiluaren funtzionamendu-araudiak agintzen dion beste edozein eginkizun.
3.– Lehenengo lerroaldian jartzen duena kontuan hartu behar bada ere, lehendakariak kargua utzi eta sei hilabetera Kontseiluak oraindik ez badu beste bat aukeratu, Jaurlaritzako lehendakariak aukeratu eta izendatuko du kargu hori bete behar duena.
12. atala.– Idazkari nagusia.
1.– Idazkari nagusia osoko bilkurako idazkaria izango da eta Kontseiluak aukeratu eta kargutik kenduko du eta Jaurlaritzako lehendakariak izendatuko. Bere kargualdiak bost urte iraungo du, baina gehienez beste agintaldi baterako aukera daiteke.
2.– Hona hemen idazkari nagusiaren egitekoak:
a) Osoko bilkuretara joatea idazkaria den aldetik, eta, beraz, idazkari-lanak egitea.
b) Kontseiluko zerbitzuen artean koordinazio-lana egitea eta eraginkorrak diren eta ondo jarduten duten zaintzea. Koordinazio hori teknikoa eta administrazio-mailakoa izango da.
c) Kontseilua osatzen duten atalen funtzionamendua ikuskatzea.
d) Aktak baimentzea eta hartzen diren akordioak behar bezala bideratzea, betiere lehendakariaren oniritziarekin.
e) Kontseiluaren egintza eta akordioak egiaztatzea.
f) Lehendakariarekin aztertu eta bideratzea ohiko gaiak eta lehendakariak agintzen dion beste edozein.
g) Maiatzaren 8ko 2/1992 Legeko 4. atalaren arabera langilegoaren inguruan dagozkion eginkizunak betetzea. Lege hori, hain zuzen ere, Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzura diren langileak antolatzeko onartu zen.
h) Urtean behin, gutxienez, txosten bat egitea Kontseiluak zer egin duen adierazteko eta lan-munduak Autonomia Erkidegoan bizi duen egoera azaltzeko. Txosten hori osoko bilkuran aurkeztu beharko du, onar dezan, eta Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari bidaliko zaie urte bakoitzeko lehen sei hilabeteen barruan.
3.– Lehen lerroaldian xedatutakoa kontuan hartu behar bada ere, idazkari nagusiak kargua utzi eta hiru hilabetera Kontseiluak ez badu oraindik beste bat aukeratu, Jaurlaritzako lehendakariak aukeratu eta izendatuko du kargu hori bete behar duena.
<FONT FACE="Garamond 3"
III. ATALBURUA
KONTSEILUAREN EKONOMI ETA
FINANTZA-SISTEMA ETA BALIABIDEAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 13. atala.– Finantzaketa, sistema ekonomikoa eta kontrol-bideak.
1.– Ekonomia eta finantzen autonomia oinarritzat hartuta, Kontseiluak berak onartu eta beteko du bere aurrekontua. Horretarako finantza-bidea Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik emango zaion diru-kopurua izango da.
2.– Aurrekontu eta finantzen aldetik Kontseilua aurreko urtealdi-amaieran zein egoeratan zegoen azaltzeko, informazio hori urteko lehen sei hilabeteetan bidali beharko du Kontseiluak berak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen jarraipena eta kontrola egiteko aginpidea duen sailera. Informazioak, gainera, ikuskatuta egon beharko du. Informazio hori dela eta, sail horrek agintzen dituen ekonomi eta finantza-mailako konprobazio guztiak egingo dira.
14. atala.– Ondare-errejimena eta kontratazio-sistema.
1.– Kontseiluak eskuratutako ondasun eta eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko ondarearen barruan sartuko dira.
2.– Bere helburuak betetzeko, Euskadiren ondare diren ondasun eta eskubideen atxikipena lortu nahi badu, Kontseiluak atxikipen hori dagokion aginpidea duen sailari eska diezaioke zuzenean, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ondarearen aginpideak dituen sailari. Halakoetan, Kontseiluak Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen arabera zuzenbide pribatuko erakunde publikoek dituzten aginpide eta betebehar berberak izango ditu.
3.– Kontseiluaren kontratazioak zuzenbide pribatuko errejimenekoak izango dira eta honako hiru oinarri hauen arabera egin beharko dira: publizitatea, lehia eta interes publikoa zaindu beharra.
15. atala.– Lansariak.
1.– Lehendakariaren lansaria Kontseiluko osoko bilkurak erabakiko du, baina ezingo da, kontzeptu guztiak bat eginda, Eusko Jaurlaritzako sailburuordeena baino handiagoa izan.
2.– Idazkari nagusiaren lansaria Kontseiluko osoko bilkurak erabakiko du, baina ezingo da, kontzeptu guztiak bat eginda, Eusko Jaurlaritzako zuzendariena baino handiagoa izan.
3.– Lehendakariak eta idazkari nagusiak beraien lana dela-eta egin behar dituzten gastu guztiak atzera jasotzeko eskubidea izango dute, betiere Kontseiluko funtzionamendu-araudiak zehazten duen moduan.
4.– Osoko bilkurak onartuko ditu lege honetako 4.1 atalean aipatzen diren konfederazio eta sindikatuetako pertsonek jaso behar dituzten lansariak.
16. atala.– Kontseiluko langileen errejimena. Kontseiluko langileek Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluaren Zerbitzupeko Langilegoaren Antolaketarako maiatzaren 8ko 2/1992 Legean jartzen duena bete beharko dute.
<FONT FACE="Garamond 3" ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lege hau indarrean jartzen denean legez hautatuta dauden kideek jarraituko dute Kontseiluko kideak izaten, harik eta geratzen zaien agintaldia amaitzen duten arte.
<FONT FACE="Garamond 3" INDARGABETZEKO XEDAPEN BAKARRA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Maila bereko edo txikiagoko edozein arautan lege honetan xedatutakoaz bestelako edo kontrako ezer jartzen badu, lege honekin bat ez datozen zati horiek indarrik gabe geratuko dira. Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluari buruzko irailaren 30eko 9/1981 Legea ere indarrik gabe dago hemendik aurrera.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Araudi bidezko garapena
Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege hau garatu eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.
Bigarrena.– Indarraldiaren hasiera
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamalauan.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.