142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3962
10/1997 LEGEA, ekainaren 27koa, Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Sortzeko Legea Aldatzekoa.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:
<FONT FACE="Garamond 3" EKAINAREN 27KO 10/1997 LEGEA, OSALAN,
INSTITUTO VASCO DE SEGURIDAD Y SALUD
LABORALES-LANEKO SEGURTASUN ETA
OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEA SORTZEKO LEGEA ALDATZEAKOA.
ZIOEN ADIERAZPENA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Autonomia Erkidegoan erakunde asko dago gizarte eta lan-arazoez arduratzen dena.
Guztien artetik hiru erakunde aholku-emaile dira aipagarrienak:
– Consejo de Relaciones Laborales/Lan Harremanen Kontseilua, irailaren 30eko 9/1981 Legearen bidez sortu zena.
– Consejo Económico y Social Vasco/Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, azaroaren 15eko 4/1984 Legearen bidez sortu zena eta ekainaren 30eko 15/1994 Legearen bidez aldatu zena.
– Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusia, erakunde autonomoa bera sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legean araututa dagoena.
Gure gizartearen ustez zeregin publikoetan parte hartzea positiboa, integratzailea eta aberasgarria izanik, jakina, hiru horiek ez dira Administrazioko ateak gizartearen partaidetzara zabaltzen dituzten Autonomia Erkidegoko erakunde bakarrak, eta lan-esparruan parte hartzeko aukerak ematen dituztenak ere gehiago dira. Baina, hala ere, aipatutako horiek dira honako hiru ezaugarri hauek betetzen dituzten hiru erakundeak:
– Lege bidez sortu dituzte. Bereizgarri hori, esate baterako, ez du Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak betetzen.
– Denbora luzean irautekoak dira bai izaeraz eta bai borondatez. Eta Aurrekontu Legean agertzen den enplegu eta prestakuntzarako planen jarraipen-batzordeak, esate baterako, ez du ezaugarri hori betetzen, hau da, batzorde horrek legeak duen indarraldi bera izango du.
– Gaiak lan-arlokoak dira argi eta garbi (nahiz eta Consejo Económico y Social Vasco/Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bestelako gaiak ere aztertzen diren). Hori da, adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan ditugun erakunde-mailako elkarguneetatik bereizten dituzten ezaugarri nagusia. Izan ere, elkargune horietako asko ez dira justu lan-arlokoak, nahiz eta ekonomia eta gizarteko ajenteek ere parte hartu (Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua, Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea...). Beste batzuk, berriz, ekonomia eta gizarterako oso garrantzitsuak dira, baina ez dira «stricto sensu» lan-esparrukoak (Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua), edo, bestela, lan-arloko gaiak beste gai batzuekin tartekatzen dituzte (Euskadiko Eskola Kontseilua, beste askoren artean).
Horrenbestez, hasieran aipatutako hiru erakundeei dagokienez, alde batetik, badira gai batzuk erakunde horien araudietan berdin jasota ez daudenak, eta orain ezinbestekoa da kontraesan hori gainditzea, hau da, araudi denetan oinarrizko hatsapen jakin batzuk bete behar dira, erakunde guztietarako balioko dutenak. Eta beste alde batetik, sindikatuetako ordezkarien aukeraketa dela eta, aldaketa tekniko batzuk egin behar dira, egoera aldatu egin baita hauteskunde sindikalen sistema aldatu zenez geroz, hau da, maiatzaren 19ko 11/1994 Legea onartu zenetik hona.
Oinarrizko hatsapen horietan dago, laburbilduta, lege-aldaketaren funtsa. Hona hemen hatsapen horiek:
1.– Erkidegoan ordezkaritzarik handiena eta gutxieneko ordezkaritza bat duten sindikatu guztiek egon beharko dute lan eta gizarte-arloko partehartze-erakunde guztietan.
Horrela egingo ez balitz, ordezkaritza erren geratuko litzateke eta, beraz, erakundearen izaera bera zalantzan izango genuke.
2.– Erakunde horien barruan sortzen diren organo guztietan ere (batzorde, kontseilu, organo betearazle eta abarretan), erkidegoan ordezkaritzarik handiena eta gutxieneko ordezkaritza bat duten sindikatu guztiek egon beharko dute, organo horiek araudiz edo barruko arau bidez sortzen badira ere.
Hatsapen honek aurrekoa osatzeko balio du, ordezkaritza maila guztietara zabaltzea lortuko da eta. Horrela, aginpideak azpiko beste organo baten eskuetan uzten direnean ere, erabakiak hartzeko orduan sindikatuek behar besteko ordezkaritza izatea lortuko da.
3.– Lortutako akordioarekin konforme ez dauden antolakundeek, oro har, boto partikularra adierazteko aukera izan behar dute. Boto hori akordioari erantsi beharko zaio beti.
4.– Hauteskunde sindikalen sisteman gertatu den aldaketa horrek aukeraketa-sistema jarraia ekarri digu, eta orain behar-beharrezkoa da halako baliabideren bat zehaztea edozein organo sortu edo berritzen den momentuko ordezkaritza isla dadin organo horien osaeran. Ordezkaritza-maila horrek, gainera, osaera edo berrikuntza horrek irauten duenerako balioko du.
«1. atala.
Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzen da administrazioko autonomiadun erakunde modura. Lege-nortasuna izango du eta iharduteko gaitasun osoa. Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikiko zaio. Euskal Autonomi Elkarteko aginteek, laneko ingurugiroak berez dituen arriskuen arrazoiak jatorrian ezabatu eta, posible ez denean, arriskuen arrazoiak jatorrian gutxitzeko asmotan, laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasunaren arloari buruz ezarriko dituzten arauak kudeatzea izango da erakunde horren helburua».
Bigarren atala.
Abenduaren 21eko 7/1993 Legeko 6. ataleko 2 eta 3. lerroaldiak (lege horren bidez sortu zen Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) honela idatzita geratuko dira:
«6. atala.
2.– Era berean, honako hauek izango dira kideak:
a) Sindikatuen eta sindikatu-konfederazioen aldetik, bost ordezkari. Bost horien artean Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena eta gutxieneko ordezkaritza duten sindikatuek eta sindikatu-konfederazioek aukeratutako ordezkariek egon beharko dute sindikatu eta konfederazio bakoitzaren ordezkaritza-mailaren arabera. Gutxieneko ordezkaritza hori langile-ordezkarien eta enpresa-batzordeetako eta herri-administrazioen zerbitzura diharduten langileei dagozkien ordezkaritza-organoetako kideen %10 edo gehiagokoa izango da eta kontseilua osatu edo berritzen denean neurtuko da. Neurketa eta homologazioa Eusko Jaurlaritzak egin beharko ditu.
b) Enplegu-emaileen aldetik, erabili beharreko arau orokorren arabera enpresarioen erakunde-ordezkaritza duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-elkarteen izenean, hiru kide; beste kide bat Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkaria izango da, eta beste bat Eusko Jaurlaritzak aukeratuko du, udalen eta foru-aldundien iritzia entzun ondoren.
3.– Kontseilu Nagusiko kideak izango dira, era berean, Osasun Saileko bi ordezkari -bietako bat Kontseiluko lehendakariordea izango da- eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko beste hiru ordezkari, denak ere gai honetan duten gaitasunaren arabera aukeratuko direnak».
Hirugarren atala.
Abenduaren 21eko 7/1993 Legeko 6. atalean (lege horren bidez sortu zen Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) beste lerroaldi bat gehitu da, zortzigarrena:
«6. atala.
8.– Kontseilu Nagusiko kideak lau urterako aukeratuko dira, eta berriro ere aukera daitezke.
Hala ere, Kontseiluan parte hartzen duten sindikatu, korporazio eta erakundeek beren ordezkariak aldatzeko aukera ere izango dute. Horrelako ordezkaketarik bada, kide berriak aurreko ordezkariaren kargualdia amaituko du, hau da, goiko lerroaldian aipatutako lau urteak amaitzeko falta zitzaion denboraldia beteko du».
Laugarren atala.
Abenduaren 21eko 7/1993 Legeko 8. ataleko lehen lerroaldiari (lege horren bidez sortu zen Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) 1 zenbakia erantsi zaio eta, era berean, bigarren lerroaldi bat ere gehitu da:
«8. atala.
2.– Batzorde horien osaeran eta antzeko beste edozein organorenean -halakorik sortzen bada behinik behin-, 6.2 a) atalean aipatutako sindikatu eta sindikatu-konfederazio guztiek ordezkaturik egon beharko dute».
Bosgarren atala.
Abenduaren 21eko 7/1993 Legean (lege horren bidez sortu Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) 8 bis) atala gehitu da:
«8 bis) atala.
1.– Bai Kontseilu Nagusian, bai batzordeetan eta baita antzeko beste edozein organotan ere -halakorik sortuko balitz behinik behin-, akordioak hartzeko gehiengo soila behar da, hau da, bertaratu direnen gehiengoa, betiere dena delako organoa balio osoz osatu ondoren.
2.– Hartutako akordioekin konforme ez dauden kideek boto erreserbatua adierazteko aukera dute gai horren gainean duten iritzia azaltzeko. Hartutako akordioan boto horren berri jaso beharko da beti».
Seigarren atala.
Abenduaren 21eko 7/1993 Legeko laugarren xedapen gehigarria (lege horren bidez sortu zen Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) indarrik gabe geratu da.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Indarraldiaren hasiera.
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Bigarrena.– Epearen hasiera.
Lege honetako bigarren atalean aipatutako lau urteko epea legea indarrean jartzen denetik aurrera hasiko da.
Hirugarrena.– Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusia berritzea.
Lege hau indarrean jarri eta hilabetera, Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiaren zati bat berritu egin beharko da, osaera legeko lehen atalean erabakitakora egokitzeko.
Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamalauan.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.