Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1997ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Goiko-Trans E.Koop.Mgt.
3783

IRAGARPENA, Goiko-Trans, S. Coop. R.L. kooperatiba sozietatea likidatzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">José Alcantara Ortiz jaunak, Juan Vicente Gómez jaunak eta Lazaro Goicoechea Echeverria jaunak, egoitza Donostia-San Sebastiánen (Buenavista, 30, 3. solairua, 3. atea) duen «Goiko–Trans, S. Coop. R.L.» kooperatiba sozietatearen likidatzaile diren aldetik,

Egiaztatzen dute:

Kooperatibaren 1996ko uztailaren 30ean egindako Ezohiko Biltzar Orokorrean, bazkideek erabaki hau hartu zutela ahobatez:

Lehenengoa.– Kooperatibak bukatu gabeko merkataritza eragiketarik ez duenez eta sozietatearen kontrako kreditua duen hartzailerik ez dagoenez, ahobatez onartzen da behin-betiko likidazioa, likidatzaile diren Alcantara, Vicente eta Goicoechea jaunek sinaturiko azken balantzearen arabera.

Bazkide guztiek espreski uko egiten diote balantzea aurkatzeko duten eskubideari.

Balantze horren arabera, eta Hezkuntza eta Sustapen Kooperatiborako Fondoan inolako dotaziorik ez dagoenez, kapital sozialerako borondatez egindako ekarpenak bazkideei itzultzeari ekin zaio eta ahobatez onartu da bazkideei sozietatearen ondarea aipatu balantzean aipatzen den moduan banatzea eta esleitzea.

Azkenik, likidatzaileen txostenarekin bat etorriz, likidatzaileek eginiko eragiketak ahobatez sendesten dira.

Bigarrena.– Bazkide guztiek ahobatez onartu dute Kooperatibaren likidatzaileek egindako kudeaketa; eskerrak ematen dizkiete egindako lanagatik; kargu gabetu egiten dira, eta Kooperatiba Erregistrotik ezabatzeko eskabidea egin da.

Hirugarrena.– Ahobatez onartzen da José Alcantara Ortiz, Juan Vicente Gomez eta Lazaro Goicoechea Echeverria likidatzaileei espreski ahalmena ematea, hartu diren erabakiak eskritura publikoetan jar ditzaten; hori garatzeko behar duten guztirako; erabakitakoak erabateko eraginkortasuna izateko; eta, bereziki, eskritura publikoa egiteko; Kooperatiben Erregistroan erasota geratzeko izapideak egiteko; ordainketa legitimoak egiteko; bazkideei sozietatearen ondasunean duten partaidetza ordaintzeko; eta beharrezko diren agiri publiko eta pribatuak edota zuzenketarako diren bestelakoak izenpetzeko.

Erabakiak hartzeko ez da beharrezkoa letratu aholkulariak parte hartzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 117. atalaren ildotik, 73. atalean agindutakoaren indarrez.

Bildutakoek akta idatzirik eta irakurririk, ahobatez onartu dute.

Eta erasota gera dadin, egiaztagiri hau egiten da Donostia-San Sebastiánen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hogeita bostean.

<FONT FACE="Garamond 3" LIKIDATZAILEAK.


Azterketa dokumentala