Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1997ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3769

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko maiatzaren 7a.

<FONT FACE="Garamond 3" IDAZKARIA.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Errekurtsoaren zenbakia: 2124/97. Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/05/06.

Errekurtsogilea: Juan José Moran Baza.

Egintza burutu duen administrazioa: Estatuko Administrazioa-Barne Ministerioa

Errekurritutako egintza: Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren 96-3-27ko Erabakia, zirkulatzeko arauak hausteagatik zigorra jarriz Trafikoko Burgosko Burutza Probintzialak izapidetutako 090401092312 espedientearen gainean hartutako erabakiaren kontra jarritako errekurtso arrunta ezesteko dena.

Errekurtsoaren zenbakia: 2153/97. Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/05/07.

Errekurtsogilea: Roberto de Miguel Prudencio

Egintza burutu duen administrazioa: Estatuko Administrazioa-Justizia Ministerioa

Errekurritutako egintza: Justizia Ministerioko Kontzientzia Eragozpenerako Zuzendaritza Nagusiak 930/34007 espedientearen gainean 95-11-18an emandako soldadutzan hasteko aginduaren aurka jarritako errekurtso arrunta ustez ezetsi izana administrazioaren erantzunik ezaz.


Azterketa dokumentala