Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1997ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3768

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko maiatzaren 6a.

<FONT FACE="Garamond 3" IDAZKARIA.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Errekurtsoaren zenbakia: 4309/96. Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1996/10/24.

Errekurtsogilea: Cándido Jorge Ogando.

Egintza burutu duen administrazioa: Osakidetza.

Errekurritutako egintza: Osasun Administrazioaren ondare erantzukizunetik eratorritako kalteengatik 20.000.000 PTA ordaintzeko eskabidea Osakidetzak ustez ezetsi izana.

Errekurtsoaren zenbakia: 2115/97. Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/05/05.

Errekurtsogilea: Galletas Artiach, S.A.

Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia. Errekurritutako egintza: Bizkaiko Foru Aldundiaren 97-2-27ko Erabakia, Ibaiko Arrantzari buruzko Legean jasotakoa hausteagatik isuna jarri ziona. Espedientea: zigortzailea, BI-0067/96.


Azterketa dokumentala