Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1997ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3764

AGINDUA, 1997ko uztailaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean hirugarren zikloko Programak egiteko laguntza-deialdia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Autonomi Elkarteko aurtengo Aurrekontu Orokorraren baitan, abenduaren 27ko 10/1996ko Legeak onartutakoetan (abenduaren 31ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 251. zk.), Unibertsitate Irakaskuntzako 42230 programaren 480.11 aurrekontu-saila, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean hirugarren zikloko programak egitea ahalbidetzeko laguntzak ematekoa da.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomi Elkarteko Antolamenduaren baitan dirulaguntzen araubide orokorra arautzen duten xedapenekin eta urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuarekin, <FONT FACE="Garamond 3" EAE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko Sailak sortzekoa eta aldatzekoa eta Sail horien funtzioak eta jardunbideak zehaztekoarekin bat etorriz

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean burutzeko hirugarren zikloko Programetarako laguntza-deialdia egiten da, I. eranskinean ezarritako izaera orokorreko arauen arabera.

<FONT FACE="Garamond 3"

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Jardunbideari dagokionez, Agindu honetan aurreikusten denez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoa dena, aplikatuko da.

<FONT FACE="Garamond 3"

AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Agindu hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 4a

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" HIRUGARREN ZIKLOKO PROGRAMETARAKO LAGUNTZA-DEIALDIRAKO ARAUAK <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1.

Deialdiaren Xedea.

Deialdi honek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak zuzendutako hirugarren zikloko Programak sustatu nahi ditu, honako helburuak dituzten programak garatzeko lehiaketa bidezko laguntzei esker:

1.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen titulazio-mapan jasotako irakaskuntzek baitan dituzten arloetan irakasleen eta ikertzaileen prestakuntza.

2.– I+G programekiko lotura sustatuko duten ekimenak garatu. 3.– Doktoradutza-kurtsoa beste Unibertsitate batzuekin lankidetzan programatu.

4.– Gizarte- eta Giza-Zientzietan ikerkuntzari arreta berezia eskaintzen dioten programak garatu.

2. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

2.1.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Doktoradutza Programen Ikasketa-Arduradunek aurkeztuko dituzte eskabideak, Ikasketa Antolamendurako errektoreordearen oneritziaz, ondoko 5. oinarrian zehazten denaren arabera.

2.2.– Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, besteak beste, betebeharrak ezartzen dira dirulaguntzak jasotzen dituztenentzat. Dirulaguntzen hartzailea izango den Unibertsitateak, hala beharrez, beregain hartuko ditu betebehar horiek.

3. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

3.1.– Ematen diren laguntzak honako gastuak konpentsatzeko izango dira:

a) Beste Unibertsitate batzuetako edo Espainiako zein atzerriko zentroetako irakasleei, gutxienez, Programako kreditu bat emango dutenei, saria emateko eta joan-etorri gastuak eta dietak ordaintzeko.

b) Programaren kudeaketak eta administrazioak eragingo dituen zeharkako kostuak, gehienez ere laguntza osoaren ehuneko 15koa dena.

c) Kurtsoak egiteko beharrezkoa den materialaren erosketa, gehienez ere laguntza osoaren ehuneko 10ekoa izango dena.

d) Salbuespen izaeraz, eta Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak aurretiaz onartuta, Programaren ikasleentzat ikasketa-laguntzak finantzia daitezke, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak emango ditu.

3.2.– Emandako laguntzak ezin izango dira izan Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleei, Programakoei, ordaintzeko.

3.3.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gastuak arautzen dituzten arau orokorrekin eta, hala badagokio, Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzako jarraipideekin bat etorriz egingo da laguntzen inbertsioa.

4. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

objektiboak.

Eskabideak honako baldintzak betetzen dituzten Doktoradutza Programak egiteko izango dira:

1.– 1997/1998 ikasturtean abian jartzeko, <FONT FACE="Garamond 3" UPV/EHU<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ak, eskabideak aurkezteko epea amaitu orduko, onartuta dituen programak izan beharko dute.

2.– Edukia, urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuan, unibertsitateko ikasketetako hirugarren zikloa, Doktore tituluak lortzea eta luzatzea eta graduatu ondoko beste ikasketa batzuk arautzen dituenean, ezarritakoari egokituko zaio.

3.– Gutxienez 10 ikaslekoak diren taldeei zuzenduko zaizkie. 4.– Arduraldi osoa duten ikasleen prestakuntzara zuzendu behar dira.

5. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

Doktoradutza Programetako Ikasketa-Arduradunek deialdi honen II. eranskinean dagoen eredu normalizatuan beteko dituzte eskabideak, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, Wellingtongo dukearen etorbidea, 2. zk., KP 01010 Vitoria-Gasteizen, bai ziurtatutako posta bidez, bai indarrean dagoen beste edozein prozedura bidez.

6. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

agiriak.

Eskabidearekin batera, honako agiriak aurkeztuko dira:

1.– Doktoradutza Programaren Memoria zera adieraziz: berorren helburuak, emango diren ikastaroak eta mintegiak eta horien ardura izango duten irakasleak, baita bisitariak diren irakasleak ere. Emango diren ikastaroen programak eranskin gisa erantsiko dira. Informazio hori guztia Sailak Unibertsitateko Doktoradutza-Batzordeari, berorrek onar dezan, igorri dioenarekin bat etorriko da.

2.– Programan parte hartzen duten irakasleen normalizatutako curriculum vitae.

3.– Programan parte hartzen duten doktoreek azken bost urteetan zuzendu dituzten doktoretza-tesien zerrenda.

4.– Azkenengo bost urteetan lehiaketa-deialdietan lortutako ikerketa-beken zerrenda, Programan parte hartzen duten irakasleen abalarekin.

5.– Programaren aurrekontu xehekatua, kontzeptu espezifiko guztiak 3.1 oinarrian sartuz, Unibertsitate, Sail, unibertsitate-institutu, ikerketa-zentro eta bestelako erakunde laguntzaileei, publikoetatik zein pribatuetatik, nazionaletatik zein atzerrikoetatik, eskatutako eta, hala badagokio, emandako aldi bereko finantziazioa adieraziz.

Aurkeztutako agiriak osatu gabeak balira edo Agindu honek galdatzen dituen baldintzak beteko ez balituzte, doakionari, hamar eguneko epean hutsegitea konpontzeko eskatuko zaio, hala egingo ez balu, honako honetaz ohartaraziz: bere eskabideari uko egingo liokeela eta eskabidea beste izapiderik gabe artxibatu egingo litzatekeela.

7. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

Eskabideak eta gainontzeko dokumentuak aurkezteko epea irailaren 15a arte izango da, bera barne.

8. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

8.1.– Eskabideen balorazioa eta hautaketa honako kideek osatzen duten Batzordeak egingo du: Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Zientzi Politikarako zuzendaria eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate zuzendaria. Idazkari lanak, boturik eman gabe, programa honen Teknikari Arduradunak egingo ditu.

8.2.– Ebaluazio prozesuan, hala egoki iriztekotan, Batzordeak laguntza emateko behar adina datu argitzeko eskatu ahal izango dio eskatzaileari. Halaber, Batzorde horrek egoki derizkion txostenak eskatuko dizkie kasuan kasuko ezagupen-arloko espezialista gailenei.

8.3.– Ebaluazio, hautaketa eta antolamendurako lehentasun-irizpide orokorrak honakoak dira:

a) Eskabidea deialdi honetako helburuetara egokitu. Gehienez 100 puntuz barematuko da.

b) Programan dauden irakasleen zientzia-irakaskuntzako historialaren kalitatea, zuzendu dituzten tesien kopuruak, lehiaketa-deialdietan lortutako ikertzaileen prestakuntzarako bekadun-kopuruak abalatuta. Gehienez 50 puntuz barematuko da.

c) Programatutako ikastaroen eta mintegien kalitate zientifiko-teknikoa. Gehienez 25 puntuz barematuko da.

d) Inplikatutako irakasleen ikerketa lerroekin koherentzia duen Programaren edukia, baita irakasle-kopurua eta berorien dedikazioa. Gehienez ere 15 puntuz barematuko da.

e) Bestelako ente publikoetatik eta pribatuetatik lortutako aldi bereko finantziazioa. Gehienez ere 10 puntuz barematuko da.

8.4.– Ebaluatutako eskabideekin, lortutako puntuak kontuan hartuz, ordena ezarriko da. Orden horrek zehaztuko du eskabide bakoitzean Batzordeak onartu duen aurrekontuaren ehuneko handiagoa edo txikiagoa, 6.5 oinarriaren arabera. Esleipenek onartutako aurrekontuaren %75erainokoak izan daitezke aukeratua izango den Doktoradutza proiektu bakoitzerako.

9. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

9.1.– Laguntzak eman edo ukatu egingo dira, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen Erabakiz 8. oinarrian ezarritako Batzordearen proposamenez, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita, hiru hilabeteko epean.

9.2.– Erabakia banan-banan jakinaraziko zaio dagokionari eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratuko da laguntza jaso duten Programen zerrenda baita berorien Ikasketa-Arduradunen izen-zerrenda ere.

9.3.– Emakidaren erabakia apelaezina da, beraz, ezin da errekurtsorik jarri berorren aurka. Adierazitako epean ez balitz erabakirik emango eskabideak ez direla onartu ulertuko da.

9.4.– Programa bakoitzari dagokion zenbatekoa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari igorpenduko zaio bi ordainketa zatikatutan, gauzatze-egutegiaren arabera.

10. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

10.1.– Laguntza horiek zeri zuzentzen zaizkion justifikatzeko, 1998ko irailaren 15 baino lehen, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko laguntzak aurrekontu-kontabilitatean sartu direla eta laguntzaren zenbatekoa eskatu zen horretarako erabili dela, hau da, gastuak ordaintzeko, egiaztatuko duten agiri fede-emaileak aurkeztuko dira.

10.2.– Deialdi honen bidez laguntzak jasotzen dituzten hirugarren zikloko Programen Ikasketa-Arduradunek, behin Programa bukatu ondoren, planteatutako helburuak noraino bete diren jasotzen duen memoria igorri beharko dute.

11. <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIA

11.1.– Emandako laguntzen jarraipenaren eskumena Unibertsitate Zuzendaritzarena da, horretarako egokiak diren prozedurak ezarriko ditu eta, era berean, hori egiteko egoki irizten dituen organoak edo batzordeak izendatuko ditu.

11.2.– Jarraipenerako beharrezkotzat jotzen den informazio osagarria aurkezteko eskatu ahal izango da.

11.3.– Jarraipenaren emaitzetan hasieran aurreikusitako helburuetakoren bat ez dela bete atzemango balitz, egoki diren lege-prozedurak proposa daitezke.

II. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

HIRUGARREN ZIKLOKO PROGRAMARAKO LAGUNTZA-ESKABIDEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ESKABIDEAREN DATUAK: <FONT FACE="Garamond 3"

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Doktoradutza programaren arduraduna:

Abizenak eta izena:

<FONT FACE="Garamond 3" NAN:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Jaiotze-data:

Kategoria:

Saila:

Telefonoa:

Telefaxa:

Posta-helbide osoa:

Programaren izena:

<FONT FACE="Garamond 3" UPV / EHU <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k onartu zueneko data:

Eskatutako finantziazioa:

Aldi bereko finantziazio erabilgarria:

Eskabidea sinatzen duten irakasle-kopurua:

Azken sei urteotan zuzendutako tesien kopurua:

Ikasketen Antolamendurako errektoreordea ados dago, eta deialdi honetako baldintzak betetzeko erantzukizuna hartzen du.

Ikasketen Antolamendurako Doktoradutza programaren

Errektoreordearen sinadura Arduradunaren sinadura

Unibertsitate eta Ikerketarako sailburuorde txit gorena. Wellingtongo dukearen Etorbidea, 2-01007 Vitoria-Gasteiz.

Doktoradutza programan inplikatutako irakasleak (eskabide hau laguntzen duen doktore bakoitzak bete beharrekoa)

Abizenak eta izena:

<FONT FACE="Garamond 3" NAN: <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Jaiotze-data:

Doktore titulua jaso zuen urtea:

Kategoria:

Organismoa:

Zentroa:

Saila:

Sinadura:

Abizenak eta izena:

<FONT FACE="Garamond 3" NAN:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Jaiotze-data:

Doktore titulua jaso zuen urtea:

Kategoria:

Organismoa:

Zentroa:

Saila:

Sinadura:

Abizenak eta izena:

<FONT FACE="Garamond 3" NAN:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Jaiotze-data:

Doktore titulua jaso zuen urtea:

Kategoria:

Organismoa:

Zentroa:

Saila:

Sinadura:

Abizenak eta izena:

<FONT FACE="Garamond 3" NAN:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Jaiotze-data:

Doktore titulua jaso zuen urtea:

Kategoria:

Organismoa:

Zentroa:

Saila:

Sinadura:

Orrialde honen behar adina kopia egin.


Azterketa dokumentala