Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1997ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3761

1005/1997 ERABAKIA, ekainaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko Berta Ugalde Lauzirika andrea izendatzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen apirilaren 25eko 624/1997 Erabakiaren bitartez egin zen eta <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko 97. zenbakian argitaratu zen, 1997ko maiatzaren 23koan alegia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek agertu dituzten agiriak aztertu dira, beren baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Berta Ugalde Lauzirika andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Berta Ugalde Lauzirika andrea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian goi-kargudunaren idazkari izendatzea.

Bigarrena.– Idazkari berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek. Hirugarrena.– Lansaria goi-kargudunaren idazkariari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 3.423.798 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 19a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

<FONT SIZE=2>LUIS


Azterketa dokumentala