Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1997ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3760

976/1997 ERABAKIA, ekainaren 16koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Martín Begoña Oleaga jaunak Bizkaiko Osasun Barrutiko Galdakaoko ospitaleko Gestio, Antolamendu eta Informatika zuzendariorde kargua utzi duela deklaratzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 905/1996 Erabakiaren bidez deialdi publikoa egin zen Bizkaiko Osasun Barrutiko Galdakaoko ospitaleko Gestio, Antolamendu eta Informatika zuzendariordearen lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko. Horren ostean, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 15eko 1130/1996 Erabakiaren bidez, Martín Begoña Oleaga jauna Bizkaiko Osasun Barrutiko Galdakaoko ospitaleko Gestio, Antolamendu eta Informatika zuzendariorde izendatu zen.

Maiatzaren 19ko 10/1983 Legea, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu ondoren, zuzendaritza nagusi honek hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Osakidetzan bertan beste lanpostu batean jardungo baita, Martín Begoña Oleaga jaunak Bizkaiko Osasun Barrutiko Galdakaoko ospitaleko Gestio, Antolamendu eta Informatika zuzendariorde kargua utzi duela deklaratzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 1997ko ekainaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Erabaki hau interesatuari, Bizkaiko Osasun Barrutiari eta Galdakaoko ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazioko Kontseiluari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 16a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala