Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 1997ko apirilaren 26a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2126

AGINDUA, 1997ko apirilaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1996/97 ikasturtean zehar heziketa-zikloak ematen dituzten Lanbidearteko Heziketarako Itunpeko Ikastegiek behar duten ekipamendua erostera zuzendutako dirulaguntzetarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Autonomi Elkartearen 1997. urterako Aurrekontu Nagusietan 1996/97 ikasturterako baimendutako heziketa-zikloak emateko Itunpeko Ikastegiek behar duten ekipamendua eskuratu ahal izateko diru-atal bat izendatu zen. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatu egin nahi du egitarau hori, gaur egungo hezkuntza esparruaren barruan bere lehentasunezko helbuetako bat dela jotzen baitu.

Ondorioz hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Euskal Autonomi Elkartearen eremuan dauden eta 1996/97 ikasturtean zehar heziketa-zikloak ematen dituzten Lanbidearteko Heziketarako Itunpeko Ikastegiek behar duten ekipamendua erostera zuzendutako dirulaguntzetarako deia egiten da.

2. atala.– 1996/97 ikasturterako baimendutako heziketa zikloak emateko beharrezko ekipamendua erostera zuzendutako proiektuek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

3. atala.– Eskabidea egiten duten ikastetxeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte dirulaguntzak eskuratu ahal izateko: a) Hezkuntza itunak araupetzen dituen arautegian ohartemandako ara-hausteetako batengatik ere zigortu ez izana, agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko 4 urteetan.

b) Gizarte eta zerga alorreko ordainbeharrak egunean izatea: Hezkuntza ituneen arautegia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren aldibaterako xedapenetatik hirugarrenean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako ezarritako arauetan ohartemandakoarekin bat etorriz egiaztatu beharko da hori.

4. atala.– Agindu honetan aipatutako dirulaguntzak jaso ez eze ondorengoak ere jaso ahal izango dira:

– Udalek edo autonomi, lurralde edo toki mailako beste edozein erakunde plublikok xede horretarako eman ditzaketenak.

– Nolananahi ere, dedialdi honen gai den dirulagutzari aurreko atalean aipatutako dirulaguntza gehitzearen ondoriozko kopurua inbertsioaren %100etik gorakoa suertatzen bada, deialdi honen gai den dirulaguntza doitu egingo da eta, horretarako, gutxitu egingo da inbertsioaren %100ean finkatu arte.

5. atala.– Dirulaguntzen kopurua bakoitzaren proiektuak duen aurrekontu osoa kontutan hartuz zehaztuko da. Gehienezko muga bakoitzaren %100ean egongo da eta ezin izango dute gainditu, inolaz ere, hezizketa-ziklo bakoitzaren gehienezko kopuruak zehazten dituen I. eranskineko taulan finkatutakoa.

6. atala.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hamabost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dituzte eskabideak nahi duten ikastetxeek. Bakoitza kokatuta dagoen Lurralde Historikoko Ordezkaritzan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38-4. atalean aipatutako edozein organotan egin ahal izango dute. Eskabideak behar bezala bete beharko dira, agindu honen II. eranskinean agertzen den ereduari jarraituz. Horrekin batera honako hauek aurkeztuko dira: a) Eskabidearen izenpetzailea aginpideduna dela edo ordezkatzen duen ikastetzearen izenean izenpetzeko ahalmena duela egiaztatzen duten agiriak.

b) 5. atalean aipatzen diren dirulaguntzak eskatu edo jaso ez izanaren zinpeko aitorpena edo, osterantzean, horiek eskatu edo jaso direla egiaztatzen duten agiriak.

c) Eskatutako horniduraren ezaugarri teknikoak, zenbat erabiliko den eta abar azaltzen dituen txostena.

d) Ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa kitatu egin duela egiaztatatzen duen agiria.

7. atala.– Balorazio batzorde batek aztertu, sailkatu eta aukeratuko ditu eskabideak. Batzorde horretan honako hauek egongo dira:

– Baliabide eta Kontratazio zuzendaria, lehendakari arituko da.

– Lanbide Hezkuntzako zuzendaria.

– Lanbide Hezkuntzako Ikastegietako Plangintza eta Ekipamenduaren arduraduna.

– Heziketa Zuzendaritzako Ekipamenduko teknikaria, idazkari arituko da. Berba egiteko eskubidea izango du baina ez botorik ematekoa.

8. atala.– Balorazio Batzordeak ebazpen proposamena igorriko dio Hezkuntza Administraziorako sailburuordeari. Proposamenean onuradun suertatu diren ikastetxeen zerrenda jasoko da eta bertan dirulaguntzen bakarkako zenbatekoak adieraziko dira, betiere 6. atalean finkatutako gehienezko mugatik behera.

9. atala.– Hezkuntza Administraziorako sailburuordearen Erabakiz ebatziko da deialdia. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erabaki hori 1997ko abuztuaren 30 baino lehen.

10. atala.– Deialdiaren erabakia hartutakoan ordainduko da dirulaguntzaren %50a. Gainerako %50a egindako inbertsioak agiri bidez egiaztatu ondoren eta, nolanahi ere, 1997ko urriaren 31 baino lehen.

11. atala.– Agindu honetan finkatutako baldintzak eta eskakizunak ez betetzeak edo aurkeztutako proiektuan zehazten diren helburuetarakoez besteetarako erabiltzeak dirulaguntzak indargabetzea ekarriko dute

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, aurreko idazatiaren ondorioetarako, dirulaguntzak benetan zertan erabili diren egiaztatzeko aginpidea gordetzen du beretzat, Ogasun eta Finantza Sailak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak horretarako dituzten aginpideak inolaz ere murriztu gabe.

12. atala.– Agindu honetan eta maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31-4 atalean ezarritako baldintzak ez betetzeak, izendatutako dirulaguntza indargabetzea edo itzuli beharra ekarriko du, berandutzeagatik dagozkion legezko korrituak, bere gain egon daitezkeen bestelako erantzukizunen kaltetan gabe; hori guztiori, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako jardunbidearekin bat etorriz (1992-2-7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 26 zenbakia).

<FONT FACE="Garamond 3" GEHIGARRIZKO XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Jardunbideari dagokionez agindu honetan aurrikusten ez direnetan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari jarraituko zaio.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko apirilaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

Gehienezko diru-kopuruak hezkiketa-ziklo bakoitzeko:

– Idazkaritza 2 000.000 PTA

– Ekoizki elektronikoen garapena 3.000.000 PTA

– Proiektu mekanikoen garapena 7.000.000 PTA

– Mekanizazioaren bidezko ekoizpena 7.000.000 PTA

– Industri ekipoaren mantenimendua 6.000.000 PTA

– Azterketa eta kontrola 4.000.000 PTA

– Ingurugiro kimika 4.000.000 PTA

II. ERANSKINA

Lanbidearteko heziketarako itunpeko ikastegiek behar duten ekipamendua erosteko bideratutako dirulaguntzetarako eskabidea

Ikastegia:

Kode zenbakia:

Telefonoa:

Udalerria:

<FONT FACE="Garamond 3" P.K: <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Andreak/Jaunak

adin nagusikoak, <FONT FACE="Garamond 3" NAN <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>zk.: non eman zen:

eguna: ......................, egoitza (herria) , kalea: zkia: ........................... P.K. ............................. telefonoa: , aipatutako ikastetxeko titularra denez edo aipatutako ikastetxeko titularra den: ren izenean, eskritura publiko bidez eratua (honekin batera doana) zenbakia .................., non eman zen: eguna: .................. notarioaren aurrean.

Inbertsio proiektu hau pezetako diru-zenbatekoa da, <FONT FACE="Garamond 3" BEZ <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>eta zerbitzu sariak barne.

Erantsitako agiriak:

– 4. atalaren b) idazatiaren arabera, Ogasun eta Gizarte Segurantzaren agiria

– Eskatzaileak laguntza eskatzeko behar den ahalmena daukala adierazten duen eskritura publikoa.

– 5. atalean aipatzen diren dirulaguntzak eskatu edo jaso ez izanaren zinpeko aitorpena edo, osterantzean, horiek eskatu edo jaso direla egiaztatzen duten agiriak.

– Eskatutako ekipamenduaren ezaugarri teknikoak, zenbat erabiliko den eta abar azaltzen dituen txostena.

1996/97 ikasturterako baimendutako heziketa zikloak emateko ekipamendua erosteko egin beharreko inbertsio gastuak ordaintzeko dirulaguntza eskatzen du, 1997ko otsailaren 15eko Aginduaren arabera.


Azterketa dokumentala