Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 1997ko apirilaren 26a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
2124

ERABAKIA, 1997ko martxoaren 20koa, Arabako lurralde ordezkariarena, elektrika linea bat jartzeko proiektua onartu eta onura publikorakotzat deklaratzen duena. Aidetikakoa da, 20 KVkoa eta Ribera Altako (Araba) San Miguel-en egingo den aldagailura doa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Burgosko Virgen del Manzano plazako 15.ean bere egoitza duen Iberdrola, S.A. enpresak hala eskatuta espediente bati hasiera eman zaio lurralde ordezkaritza honetan eta aztertu da. Erref.: 905/15967 da. Aipatu den elektrika linea jartzeko proiektuari onarpena emateko eta onura publikorakotzat dekalaratzeko eskabidea egiten da idazki horren bidez. Urriaren 20ko 2617/1966 eta 2619/1966 Dekretuetan eta Elektrika Sistema Nazionala Antolatzeari buruzko abenduaren 20ko 40/1994 Legeko xedapen iragankorretatik lehenengoan aipatzen diren izapideak bete dira. Ondorioz, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Aidetikako, 20 KVko eta Ribera Altako San Miguel-en egingo den aldagailura doan elektrika linea jartzeko baimena ematea Iberdrola, S.A. enpresari eta proiktuari onarpena ematea. Hautxek dira ezaugarririk nagusienak:

Elektrika linea: aidetikakoa, hiru harikoa eta 20 KVkoa. Hasiera: Turiso A.T.-rako M.T. lineari dagokion 121 zenbakidun zutabean. Amaiera: Ribera Altako San Miguel-en egingo den aldagailutegi berrian. Luzeera: 2.535 m. Hariak: Al-Ac erakoak. Eusgailuak: hormigoizkoak eta metalezkoak.

Baimenaren gai den instalazioa onura publikorakotzat deklaratzea, Elektrika Sistema Nazionala Antolatzeari buruzko 40/1994 Legean eta indarrean dauden gainontzeko xedapenetan finkatzen diren ondorioetarako.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari; honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori, izan ere, halaxe xedatzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan (92.11.27ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO).

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 20a.

Lurralde ordezkaria,

JUAN IGNACIO IBARRONDO UNAMUNZAGA.


Azterketa dokumentala