Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 1997ko apirilaren 26a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
2123

ERABAKIA, 1997ko martxoaren 6koa, Justizi sailburuordearena, 1997ko ekitaldian Langraiz Okako espetxean drogamenpekotasuna uzteko programa bat garatzeko Vitoria-Gasteizko Santiago Apóstol ospitaleko Lur Gizen psikiatren elkarteari dirulaguntza emateko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, 1996ko azaroaren 20ko agindu-batez, drogamenpekotasunaren alorreko ekintzetarako dirulaguntzetarako deia egin zuen. <P ALIGN="JUSTIFY">

Vitoria-Gasteizko Santiago Apóstol ospitaleko «Lur Gizen» psikiatren elkarteak, behar zen epean eta eran, aipatu aginduaz dei egindako laguntzetarako eskabidea aurkeztu zuen 1996ko abenduaren 24an.

Hautaketa Batzordeak 1997ko urtarrilaren 10ean egindako proposamenaren arabera, aurkeztu diren eskabideak aztertu ondoren, dirulaguntza Vitoria-Gasteizko Santiago Apóstol ospitaleko «Lur Gizen» psikiatren elkarteari ematea egoki da, deialdia egin zuen aginduko 6. atalean ezarritako hautaketa irizpideetara ondoen egokitzen diren ezaugarriak aurkeztu ditu–eta.

Espediente hau ebazteko eskumena Justizi sailburuordeari dagokio, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1996ko azaroaren 20ko aginduaren 7. atalean xedatutakoari jarraituz. Hori dela eta, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Hamabost milioi laurehun eta berrogeita hamar mila (15.450.000) pezetako dirulaguntza ematea Vitoria-Gasteizko Santiago Apóstol ospitaleko «Lur Gizen» psikiatren elkarteari, 1997ko ekitaldian Langraiz Okako espetxean drogamenpekotasuna uzteko programa bat gara dezan. Drogamenpekotasunaren alorreko ekintzetarako dirulaguntzetarako deia egin zuen Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1996ko azaroaren 20ko aginduan ezarritakoaren araberakoa izan beharko du aipatutako programak.

Erabaki honek ez du administrazioko bidea agortzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan. Epe hori errekurtsorik aurkeztu gabe iraganda, erabakia irmoa izango da ondorio guztietarako; dena dela, aparteko berrikuspeneko errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 6a.

Justizi sailburuordea,

IÑAKI SÁNCHEZ GUIU.


Azterketa dokumentala