Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 1997ko apirilaren 26a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
2122

AGINDUA, 1997ko apirilaren 7koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Bilbaoko (Bizkaia) Fundación Escuela Nuestra Señora del Rosario fundazioko estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko—, eta fundazioko patronatuko kideen izendapena eta beren karguen onarpena Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bilbaoko (Bizkaia) «Fundación Escuela Nuestra Señora del Rosario» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko— onar dezala Fundazioen Babesletzari eskatuz eta aldaketa hori eta fundazioko patronatuko kideen izendapena eta beren karguen onarpena Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

Aurrekariak

1.– 1996ko abuztuaren 1ean, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, Bilbaoko (Bizkaia) «Fundación Escuela Nuestra Señora del Rosario» fundazioak bidalitako idazki bati eman zitzaion sarrera. Idazkiaz, batetik, Fundazioen Babeslaritzari fundazioko estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko— onar dezala eskatu zitzaion, eta bestetik, aldaketa hori eta ondoren aipatzen diren fundazioko patronatuko kideen izendapena eta beren karguen onarpena Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko:

– Lehendakaria: Emilio de Ybarra y Churruca.

– Idazkaria: Enrique de Ybarra y Ybarra.

– Bokalak: Ignacio de Urquijo y Olano jauna, Pedro de Zubiria y Garnica jauna, Luis María de Ybarra y Oriol jauna, Rafael de Vilallonga y Sota jauna eta Lourdes Pombo y Alonso-Pesquera andrea.

2.– Eskabide horrekin batera, Fundazioko estatutuak aldatzeko eta patronatuko kideak izendatzeko Fundazioko Gobernu Organoak 1996ko uztailaren 19ko bilkuran hartu zituen erabakiak publiko egin zituen eskritura publikoaren kopia baimendu bi aurkeztu ziren. Eskritura hori (263 protokolo zk.) fundazioak egin zuen 1996ko uztailaren 26an, Bilbaoko Elkargoko notario den Emilio Fernández–Valdés Cruzat jaunaren aurrean.

3.– Gizarte Ongizateko zuzendariak, 1997ko martxoaren 6an, aldeko txostena eman zuen Bilbaoko (Bizkaia) «Fundación Escuela Nuestra Señora del Rosario» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko —hala eskatzen da 12/1994 Legeko 36.4. atalean eta 404/1994 Dekretuko 8-3. eta 62. ataletan—.

Zuzenbideko oinarriak

Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio agindu-bidez fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedientea erabakitzea, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) atalean agindutakoaren arabera.

Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legearen 31. atalean, urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. atalean eta Fundazioko Estatutuetan aldaketen inguruan agindutako baldintzak bete dira, bai eta aipatu dekretuko 40. atalean fundazioen gobernu organoetako kideak izendatu eta onartzeari buruz eskatzen direnak ere.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Arautegia Onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikagarri diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz,

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau <FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Bilbaoko (Bizkaia) «Fundación Escuela Nuestra Señora del Rosario» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa onartzea, zeina fundazioko gobernu organoak 1996ko uztailaren 19ko bileran erabaki baitzuen.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, 1996ko uztailaren 26an egindako eskritura publikoan (263 protokolo zenbakia) agertzen den moduan —eskritura horrekin, Fundazioko Estatutuak Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko 12/1994 Legera egokitzeko hartutako erabakia publiko egin zen—.

Hirugarrena.– Ondoren aipatzen diren Fundazioko gobernu organoko kideen izendapena eta horien karguen onarpena inskribatzea:

– Lehendakaria: Emilio de Ybarra y Churruca.

– Idazkaria: Enrique de Ybarra y Ybarra.

– Bokalak: Ignacio de Urquijo y Olano jauna, Pedro de Zubiria y Garnica jauna, Luis María de Ybarra y Oriol jauna, Rafael de Vilallonga y Sota jauna eta Lourdes Pombo y Alonso-Pesquera andrea.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Erabaki honek administrazio bidea agortzen duenez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekursoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretiaz organo hau jakinaren gainean jartzea, hala agintzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko apirilaren 7a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Azterketa dokumentala