Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arraia-Maeztuko Udala
1935

IRAGARPENA, Udal planeamenduko ordezko arauen aldaketa puntualari dagokion espedientea hasiera baten onartzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko martxoaren 18an Arraia-Maeztuko Udalak egindako ezohiko bilkuran ondoko erabaki hau hartu zuen: udal planeamenduko ordezko arauen aldaketa puntualaren espedientea hasiera baten onartzea; aldaketa horrek honako hauek hartzen ditu: Maeztuko herriguneko hiri-lurren zonakatzea, egoitzatarako eraikinen errehabilitazioari buruzko araudia eta komunikabideen sistema orokorrei buruzko araudia.

Prentsan, <FONT FACE="Fuente294" EHAA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>n eta <FONT FACE="Fuente294" ALHAO <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>n iragarki baten bidez jendeari jakitera ematen zaio espediente hau, azkenik argitaratzen den egunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestalde, eskuragarri dago udalaren idazkaritzan, eraginik izan dutela uste dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten; guzti hau, betiere Lurraren Araubide eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen testu bateginiko 114. atalean ezarritakoaren arabera. Lege hau 1992ko ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartu zen.

Eta guzti hau ematen dut aditzera jendea jakinaren gainean egon dadin.

Maeztu, 1997ko martxoaren 21a.

<FONT FACE="Fuente294" Alkatea,

<FONT FACE="Fuente294" M. CARMEN DORRONSORO BALZA DE VALLEJO.


Azterketa dokumentala