Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
1927

EDIKTUA, lan- eta egoitza-baimena ukatzearen kontra jarritako 3115/95 zenbakidun Administrazioarekiko Auzi-errekurtsotik datorrena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Nik, Domingo Enrique Gibert Truebak, Eukal Autonomi Elkarteko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salako idazkari naizen honek.

Honako hau jakinarazten dut: Gipuzkoako Gobernu Zibilaren 1994-10-11ko erabaki batek ezetsi egin zuen lan- eta egoitza-baimen bat; bada, erabaki horren kontra Yolanda Armental Borico andreak aurkezturiko 3115/95 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ondoren aipatzen den ebazpena eman da:

Ordiziako Bake-Epaitegitik aurreko exhortoa –dagokion errekurtsoari erantsiko zaiona– konplimentatu gabe jaso denez gero; eta igorpen-diligentziaren edukina dela-eta 1997ko otsailaren 13ko ebazpena Yolanda Armental Borico andreari jakinaraztea ezinekoa izan delako; igorri bedi ebazpen hau lurraldeko aldizkari ofizialera, Yolanda Armental Borico andreari errekeritzeko: jardueretan ager dadila hamar eguneko epearen barruan, bere defentsa eta ordezkaritza gain hartzen dituen prokuradore edota letratu batekin; halaber, adierazi bekio hala egiten ez badu, errekurtso hau artxibatu eginen dela.

Yolanda Armental Borico andreari jakinarazpena eta errekerimendua egiteko baliagarria izan dadin, luzatzen dut oraingo hau, Bilbaon mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpigarren urteko martxoaren hamarrean.


Azterketa dokumentala