Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
1924

AGINDUA, 1997ko apirilaren 7koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Herrian nekazaritzako jubilazio aurreratua hartzeko laguntza-araubideko zenbatekoak 1997. urterako berrikusten dituena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Nekazaritzan jubilazio aurreratua hartzeko Europako Elkarteko laguntza-araubidea ezartzen duen Kontseiluaren 1992ko ekainaren 30eko 2079/92 ( <FONT FACE="Fuente294" EEE<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>) Arautegia Euskal Autonomi Elkartera aldatu eta garatua izan zen Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza jarduera lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko 82/1993 Dekretuaren bidez eta bera garatzeko foru aldundiek ematen dituzten arauen bidez.

Aipaturiko 82/1993 Dekretu hori, gerora, irailaren 27ko 370/1994 Dekretuak (huts zuzenketa egin zen martxoaren 28ko 221/1995 Dekretuaren bitartez), martxoaren 28ko 222/1995 Dekretuak eta, azkenez, irailaren 10eko 219/1996 Dekretuak aldatu zuten. Kasu bakoitzean, ezarritako zenbatekoak berrikusi ziren.

Azken aldaketaren ondorioz, finkaturik geratu zen gehigarrizko xedapenetariko hirugarrenean ezen Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bitartez berrikusiko zirela aipaturiko dekretuaren 10 eta 14. ataletan ezarritako laguntzen zenbatekoak, eta, horretarako, Gizarte Segurantzaren sisteman jubilatzeagatiko gutxienezko pentsio indibidualetarako finkatzen den egunerapena hartuko zela kontutan.

Hortaz, agindu honen bidez laguntza horien zenbatekoak eguneratu nahi dira berriz ere, %3,2ko igoera aplikatuz, horixe baita behin betiko ezarri zitzaiena jubilatzeagatiko gutxienezko pentsio indibidualei 1996. urterako. Portzentaia hori aplikatzeko arrazoia da, aurreko ekitaldietan bezalaxe, urte bakoitzeko abendura arte ezin jakin daitekeela segurtasunez zein izango den harako urte horri dagokion benetako igoera edo birbaliopena. Hori dela eta, 1997ko laguntzen zenbatekoa igotzeko, egun dagoen portzentaia finko bakarra hartuko dugu, alegia, 1996. urteko 3,2koa.

Ondorioz, hauxe

<FONT FACE="Fuente294" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Atal bakarra.– Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza jarduera lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko 82/1993 Dekretuan ezarritako laguntzen zenbatekoak berrikustea, jarraian adierazten denaren arabera:

a) 10.1. atala: «663.174 PTA.» zioen lekuan, «684.396 PTA.» esan behar du.

b) 14.1. atala: «499.840 PTA.» zioen lekuan, «515.835 PTA.» esan behar du.

<FONT FACE="Fuente294" ALDIBATERAKO XEDAPENA

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> 1997ko urtarrilaren 1az geroztik sortutako egoera juridikoei aplikatuko zaie agindu honetan xedatutakoa.

<FONT FACE="Fuente294"

AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean honako agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko apirilaren 7a.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala