70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
1921
68/1997 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Instituto Alavés de la Naturaleza-Amigos del Museo de Ciencias Naturales/Arabako Natur Institutua-Natur Zientzien Museoren Lagunak (IAN-ANI) izena duen elkartea onura publikorakotzat deklaratzen duena. Vitoria-Gasteizen du egoitza.
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Beren jardunen bidez Euskal Autonomi Elkartearen interes orokorrak sustatzearen aldeko lana egin dezaten eta inskribatuta egon daitezen elkarteak, onura publikorakoak diren deklarazioa egin daitekeela ezartzen da Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22. atalean.
Hori oinarritzat hartuz, Vitoria-Gasteizen bere egoitza duen Instituto Alavés de la Naturaleza-Amigos del Museo de Ciencias Naturales/Arabako Natur Institutua-Natur Zientzien Museoren Lagunak ( <FONT FACE="Fuente294" IAN-ANI<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>) izena duen elkarteak, deklarazio eman dakionaren eskabidea egin du, izan ere, natur-zientziak eta gure inguruko ondare naturala hedatze eta ikertze-arloan burutzen dituen lanak direla-eta, aitorpen hori merezi duela uste duelako, alegia, onura publikorakotzat deklaratua izan dadineko aitorpena.
Eskabidea egiten duen elkarte hori 1988. urtean sortu zen eta 1988ko abenduaren 12an inskribatu zen Elkarteen Erregistroan. Bere jardunek Euskal Autonomi Elkarte osoa hartzen dute eta Vitoria-Gasteizen du egoitza soziala.
Arabako Natur Institutuak, sortu zenetik bertatik, kultura eta zientzia mailako hainbat jardun burutu ditu, nahiz Geologia, nahiz Botanika, nahiz Zoologia arloetan. Hori egin ahal izateko Zientzia Naturalen Arabako Museoarekin batera egin ohi izan du lan, bai ikerketa arloari dagokionetan eta bai kontserbazio-arloa ezagutzeari eta horri buruzko kontzientzia sustatzeari dagokienetan ere.
22. ataleko hirugarren lerroaldean xedatzen denaren arabera, onura publikorakotzat deklaratze hori Jaurlaritzaren Kontseiluak egin behar du dekretu-bidez. Horretarako, baita ere, sailek beren proposamenak egin beharko dituzte, gaia kontutan hartuta. Jaurlaritzak, sailen txostena eta bai gaian interesa duten entitate eta erakunde guztienak ere, aztertu egin beharko ditu aurrez. Agindu hori beteaz, bai sailek eta bai eskabidea egin zaien instituzioek ere beren txostenak aurkeztu dituzte eta eskatu den aitorpenaren aldeko iritzia eta adostasuna azaldu dute.
Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez; gai honetan interesa duten entitate eta erakundeek emandako txostenak aztertu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko martxoaren 25ean egin duen batzarrean aztertu eta onartu ondoren, hauxe
<FONT FACE="Fuente294" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Atal bakarra.– Instituto Alavés de la Naturaleza-Amigos del Museo de Ciencias Naturales/Arabako Natur Institutua-Natur Zientzien Museoren Lagunak (<FONT FACE="Fuente294" IAN-ANI <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>) izena duen onura publikorakotzat deklaratzea. Vitoria-Gasteizen du egoitza eta Elkarteen Erregistro Nagusian AS/A/01287/1988 zenbakiaz inskribatuta dago. Elkarte horrek, bere ekintzen bidez, Euskal Autonomi Elkartearen interes orokorrak sustatzen laguntzen duela jotzen delako egiten da deklarazio hau.
Era berean, otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 atalean xedatzen denaren arabera deklarazio horrek bere baitan daramatzan eskubideak aitortzen zaizkio.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 25ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte
<FONT FACE="Fuente294" Segurantza sailburua, <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>RAMÓN JAUREGUI ATONDO. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
<FONT FACE="Fuente294" eta Ingurugiro sailburua,
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.