70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
1920
67/1997 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Donostia-San Sebastiángo Centro de Estudios e Investigaciones Técnicas de Gipuzkoa (CEIT) elkartea herri onurakoa dela aitortzeko dena.
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bazkunei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22. atalean ezartzen denez, Euskadiko interes orokorraren alde egiten duten elkarte inskribatuei herri-onurako izaera aitortu ahal izango zaie.
Lege horren babesean, «Centro de Estudios e Investigaciones Técnicas de Gipuzkoa» (<FONT FACE="Fuente294" CEIT <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>) elkarteak izaera hori aitor dakiola eskatu du, bere ustez, Euskal Autonomi Elkarteko industri-eremu estrategikoen barruan entseiu eta ikerketaren alorrean burutzen dituen jarduerak direla-eta herri–onurakoa dela aitortzea merezi duelako.
Entitate eskatzailea 1982an eratu zen eta Elkarteen Erregistroan 1986ko apirilaren 25ean inskribatu zen. Bere jardute eremua Euskal Autonomi Elkartea da eta egoitza Donostia-San Sebastiánen dauka.
Eratu zenetik, <FONT FACE="Fuente294" CEIT <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> elkarteak egintza ugari eta mota askotakoak burutu ditu teknologi-prestakuntzaren eta -ikerketaren alorrean. Horretarako, dituen atal desberdinak erabili ditu: Oinarrizko Ikerketako atala, Ikerketa Aplikatuko eta Antolaketako atala eta Ikerketaren Finantzaketako atala. Horretaz gain, hainbat lankidetza-hitzarmen sinatu du Eusko Jaurlaritzako sailekin, ikerketa teknologikoko proiektu desberdinak bultzatzeko behar ziren ekonomi-baliabideak instrumentalizatzeko.
Apirilaren 26ko 92/1982 Dekretuan ezarritakoaren arabera, <FONT FACE="Fuente294" CEIT<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Ikerketa Teknologikoko Entitate Babestua da eta Ikerketa Teknologikoko Euskal Autonomi Elkarteko gainontzeko Zentro Babestuekin batera Ikerketa Teknologikoko Euskal Zentroen Elkartea <FONT FACE="Fuente294" (EITE) <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>osatzen du. Gainera, eskaintzen duen ikerketa aplikatuaren eta garapen teknologikoaren bitartez, industri-enpresak gaurko merkatuko lehiakortasun-eskakizunetara egokituz joan dira, Euskal Autonomi Elkarteko industri-garapenari lagunduz.
Horregatik guztiagatik, esan daiteke <FONT FACE="Fuente294" CEIT<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ek burutzen dituen jarduerak bat datozela Eusko Jaurlaritzaren industri–politikarekin. Gainera, kolektibitatearen aldeko lan soziala ere badira, eta, horien bitartez, Euskadiko interesen alde egiten da.
22. ataleko hirugarren idazatian agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako deklarazioa Jaurlaritzaren Kontseiluak emandako dekretu baten bidez egingo da, arloaren arabera kasuan kasuko sailek proposatuta eta sailek eta interesatuta dauden erakunde eta entitateek irizpena eman ondoren. Agindu hori betez, horretarakotxe eskaria egin zaien sailek eta instituzioek txostenak egin dituzte eskatutako aitormenari babesa eta adostasuna emanez.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak hirurok batera proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko martxoaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
<FONT FACE="Fuente294"
XEDATU DUT:
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Atal bakarra.– Donostia-San Sebastiángo «Centro de Estudios e Investigaciones Técnicas de Gipuzkoa» ( <FONT FACE="Fuente294" CEIT<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>) elkartea, Elkarteen Erregistro Nagusian 28/1986 zenbakiarekin inskribatua, herri onurakoa dela aitortzea, bere jarduerekin Euskadiko interesen alde egiten duela uste baitugu.
Halaber, elkarteari onartu egiten zaizkio aitorpenari datxezkion eskubideak, zein otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 atalean aurreikusita baitaude.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 25ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte
<FONT FACE="Fuente294" Segurantza sailburua, <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>RAMÓN JÁUREGUI ATONDO. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.