70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
1916
422/1997 ERABAKIA, martxoaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Zamudioko ospitale psikiatrikoko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko Carlos González Vadillo jauna izendatzen duena.
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bizkaiko Osasun Barrutiko Zamudioko ospitale psikiatrikoko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen abenduaren 20ko 1210/1996 Erabakiaren bitartez egin zen eta <FONT FACE="Fuente294" EHAA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ko 17. zenbakian argitaratu zen, 1997ko urtarrilaren 27koan alegia.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek agertu dituzten agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Carlos González Vadillo jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
<FONT FACE="Fuente294" ERABAKI DU:
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lehenengoa.– Carlos González Vadillo jauna Bizkaiko Osasun Barrutiko Zamudioko ospitale psikiatrikoko Erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Zuzendari berriak goi zuzendaritzako karguaren jabetza hartzen duen unetik hartuko ditu izendapen honek indar ekonomikoa eta administratiboa.
Hirugarrena.– Jasoko duen guztirako ordainsaria 4. taldeko ospitaleko Erizaintzako zuzendariari dagokiona izango da, 4.870.516.PTA. gordinak, hau da, erabili beharreko arautegia aplikatzetik urtebeterako onartzen direnak.
Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 19a.
<FONT FACE="Fuente294" Osakidetzako zuzendari nagusia,
FERNANDO ASTORQUI ZABALA.