Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
1914

420/1997 ERABAKIA, martxoaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Barakaldo­Sestao Eskualdeko pertsonalburuaren lanpostua betetzeko M.ª del Carmen Estefania Bilbao andrea izendatzen duena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bizkaiko Osasun Barrutiko Barakaldo–Sestao Eskualdeko pertsonalburuaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urtarrilaren 9ko 15/1997 Erabakiaren bitartez egin zen eta <FONT FACE="Fuente294" EHAA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ko 22. zenbakian argitaratu zen, 1997ko otsailaren 3koan alegia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak agertu dituen agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkeztutako agiriak ikusita, M.ª del Carmen Estefania Bilbao andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

<FONT FACE="Fuente294" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lehenengoa.– M.ª del Carmen Estefania Bilbao andrea Bizkaiko Osasun osasun barrutiko Barakaldo–Sestao Eskualdeko pertsonalburu izendatzea.

Bigarrena.– Pertsonalburu berria karguaz jabetzea formalizatzen den unetik hartuko ditu izendapen honek indar ekonomiko eta administratiboa.

Hirugarrena.– Jasoko duen guztirako ordainsaria 2. taldeko Eskualdeko pertsonalburuari dagokiona izango da, 4.983.345.PTA. gordinak, hau da, erabili beharreko arautegia aplikatzetik urtebeterako onartzen direnak.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 19a.

<FONT FACE="Fuente294" Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala