70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
1912
418/1997 ERABAKIA, martxoaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Gurutzetako ospitaleko Zerbitzu Orokorretako gestiozuzendariaren lanpostua betetzeko Roberto Busto García jauna izendatzen duena.
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bizkaiko Osasun Barrutiko Gurutzetako ospitaleko Zerbitzu Orokorretako gestio–zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen abenduaren 20ko 1211/1996 Erabakiaren bitartez egin zen eta <FONT FACE="Fuente294" EHAA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ko 17. zenbakian argitaratu zen, 1997ko urtarrilaren 27koan alegia.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek agertu dituzten agiriak aztertu dira, beren baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Roberto Busto García jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
<FONT FACE="Fuente294" ERABAKI DU:
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lehenengoa.– Roberto Busto García jauna Bizkaiko Osasun Barrutiko Gurutzetako Zerbitzu Orokorretako gestio–zuzendari izendatzea. Bigarrena.– Zuzendari berria goi zuzendaritzako karguaz jabetzen den unetik hartuko ditu izendapen honek indar ekonomiko eta administratiboa.
Hirugarrena.– Jasoko duen guztirako ordainsaria 1. taldeko ospitaleko gestio–zuzendariari dagokiona izango da, 8.401.920.PTA. gordinak, hau da, erabili beharreko arautegia aplikatzetik urtebeterako onartzen direnak.
Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 19a.
<FONT FACE="Fuente294" Osakidetzako zuzendari nagusia,
FERNANDO ASTORQUI ZABALA.