70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1908
2/1997 LEGEA, martxoaren 14koa, Euskal Herriko Natura Babesteko Legea aldatzen duena.
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:
<FONT FACE="Fuente294" MARTXOAREN 14KO 2/1997 LEGEA, EUSKAL
HERRIKO NATURA BABESTEKO LEGEA ALDATZEN DUENA
ZIOEN ADIERAZPENA
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Segurtasun juridikoko arrazoiak direla eta, beharrezkoa da Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko Lehenengo Xedapen Gehigarria aldatzea. Izan ere, aldaketa horren bidez argi utzi nahi da zein eragin duen aipatutako xedapenak Gorbeiako Parke Naturala izendatzeko eta arautzeko dekretuetan (227/1994 eta 228/1994 Dekretuetan). Halaber, inguruneari dagokion izena aldatu egiten da.
Atal Bakarra.
Aldatu egin da Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko Lehenengo Xedapen Gehigarria, eta era honetan idatzita geratu da:
«Lehenengoa: Lege horretako 11. atalean aipatzen den Babestutako Naturaguneen Sarearen barnean Urkiola, Valderejo, Aralar eta Gorbeiako Parke Naturalak daude. Gorbeiako Parkea arautzeko dekretuak hauek dira: Gorbeia inguruko Natura Baliabideen Antolamendu Plana onartzen duen ekainaren 21eko 227/1994 Dekretua eta Gorbeiako ingurua Parke Natural izendatzen duen ekainaren 21eko 228/1994 Dekretua.»
<FONT FACE="Fuente294" AZKEN XEDAPENA
<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lege hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilak zazpian.
<FONT FACE="Fuente294" Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.