245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
6244
LEHIAKETA. Iragarpena, Oñatiko barnetegia garbitzeko zerbitzuaren kontratua esleitu dela jakitera ematen duena. (KBN C02/120/1996 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.-
a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
c) Espediente zenbakia: C02/120/1996.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.-
a) Helburua: Oñatiko barnetegia garbitzeko zerbitzua. b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Oñati (Gipuzkoa).
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): Administrazioak hasteko Agindua ematen duenetik -egundo ere ez behin-betiko fidantza gordailatu aurretik-, 1997ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: presakoak, Kontratazio Organoaren 1996ko azaroaren 19ko Erabakiz.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: zazpi milioi hirurehun eta hogei mila (7.320.000) pezeta; gehienezko aurrekontua, hilabeteko eta etxebizitzako, hirurehun eta bost mila (305.000) pezetakoa izango da.
5.– Fidantzak.-
Behin-behineko fidantza: ehun eta berrogeita sei mila eta laurehun (146.400) pezeta.
6.– Agiriak eta argibideak.-
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
b) Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945-18.89.31.
e) Faxa: 945-18.90.18.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1997ko urtarrilaren 2a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.-
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako betebeharrak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko karatularen 19. puntuan adierazten dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.-
a) Aurkezteko azken eguna: 1997ko urtarrilaren 3ko 10:00ak aurretik.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7. klausulan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
2. Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua -gutxi gorabeherakoa- edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.-
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna:.1997ko urtarrilaren 3a.
e) Ordua: 12:30.
10.– Bestelako argibideak: Ez
11.– Iragarpen gastuak: Esleipendunaren pentzutan izango dira.
12.– Iragarpena Elkarte Europarren Egunkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– Ez.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 9a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.