245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Garraioak eta Herrilanak
6242
AGINDUA, 1996ko azaroaren 29koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, Itsas Arduralaritza Eskolaren 1996ko programako G-9 beka esleitzeko dena.
1996ko uztailaren 15eko Aginduaren bidez, Garraio eta Herrilan sailburuak Itsas Arduralaritza Eskolaren 1996ko beka programarako deia egin zuen (1996ko abuztuaren 20ko 158. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian).
Eskabide-orriak aurkezteko epea amaitu, eta eskatzaileen espedienteak baloratu eta izangaiei azterketak egin eta ebaluatzeko prozesua amaitu ondoren, hautaketa batzordeak beka hau eskatu duen pertsona bakarrari ematea erabaki du eta, hortaz, ez da beharrezkoa deialdia egiteko Aginduan aurrikusitako entzutealdirik egitea, eskatzailearen asmoa bat baitator aztertzen ari garen espedientearen aldeko txostenarekin.
Bekak emateko eratutako Epaimahaiak 1996ko azaroaren 8an izandako bilkuran, Agindu honekin batera doan aktan jaso bezala, beka esleitzeko proposamena egin zuen eta 1996ko azaroaren 14ean Garraio eta Herrilan sailburuari igorri zion.
Bekak izapidatzekoan deialdia egiten zuen Aginduan ezarritako eskakizun guztiak bete dira.
Kontutan izanik, Garraio eta Herrilan Sailak aginpidea duela espediente honi buruzko erabakia hartzeko, hala ezartzen baitu Jaurlaritzari buruzko 1981eko ekainaren 30eko Legeak, Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen uztailaren 18ko 384/1995 Dekretuaren 3. atalak eta 1996ko beken deia egiten duen 1996ko uztailaren 15eko Aginduak (96-8-20ko EHAAn).
Ondorioz,
XEDATU DUT:
1. atala.– Itsas Arduralaritza Eskolaren 1996ko programako G-9 beka, 2.850.000 pezetakoa, Magdalena Corra Solaguren andreari ematea, deialdia egiteko Aginduaren arabera. Beka 960.1.1.11.13.0100.480. 51510.6.3.T. kontusailetik ordainduko da.
Beka deialdia egiteko Aginduan xedatutakoaren arabera ordainduko da.
Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta honen kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Ihardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean aurrikusi bezala, agindu hau eman duen organoari jakinarazi ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 29a.
Garraio eta Herrilan sailburua,
JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.