Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraioak eta Herrilanak
6241

AGINDUA, 1996ko azaroaren 29koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, Itsas Arduralaritza Eskolaren 1996ko programako F-10 beka esleitzeko dena.

1996ko uztailaren 15eko Aginduaren bidez, Garraio eta Herrilan sailburuak Itsas Arduralaritza Eskolaren 1996ko beka programarako deia egin zuen (1996ko abuztuaren 20ko 158. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian).

Eskabide-orriak aurkezteko epea amaitu, eta eskatzaile bakoitzaren espedientea baloratu eta izangaiei azterketak egin eta ebaluatzeko prozesua amaitu ondoren, beka deialdian ezarritakoari jarraikiz, hamar eguneko entzutealdia eman zitzaien izangaiei.

Bekak emateko eratutako Epaimahaiak 1996ko azaroaren 8an izandako bilkuran, Agindu honekin batera doan aktan jaso bezala, beka esleitzeko proposamena egin zuen eta 1996ko azaroaren 22an Garraio eta Herrilan sailburuari igorri zion.

Bekak izapidatzekoan deialdia egiten zuen Aginduan ezarritako eskakizun guztiak bete dira.

Kontutan izanik, Garraio eta Herrilan Sailak aginpidea duela espediente honi buruzko erabakia hartzeko, hala ezartzen baitu Jaurlaritzari buruzko 1981eko ekainaren 30eko Gobernu Legeak, Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen uztailaren 18ko 384/1995 Dekretuaren 3. atalak eta 1996ko beken deia egiten duen 1996ko uztailaren 15eko Aginduak (96-8-20ko EHAAn).

Ondorioz,

XEDATU DUT:

1. atala.– Itsas Arduralaritza Eskolaren 1996ko programako F-10 beka, 1.500.000 pezetakoa, Marta Castresana Moreno andreari ematea, deialdia egiteko Aginduaren arabera. Beka 960.1.1.11.13.0100.480. 51510.6.3.T. kontusailetik ordainduko da.

2. atala.– Beka hori Euskal Autonomi Elkartean garatu beharko du eskatzaileak eta disziplina, ordutegi eta akademi araubide kontuetan Itsas Arduralaritza Eskolako arauak bete beharko ditu, lana egiteko, nagusiak baimenduriko bidaiei dagokienean izan ezik.

Beka deialdia egiteko Aginduan xedatutakoaren arabera ordainduko da, eta lehenengo zatia ordaintzeko deialdiaren hamargarren oinarri-arauan beste lanen batekiko bateraezintasunari buruz ezarritako eskakizuna bete beharko da; eskakizun hori Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute eta, betetzen ez bada, agindu honek ez du ondoriorik izango.

Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta honen kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Ihardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean aurrikusi bezala, agindu hau eman duen organoari jakinarazi ondoren.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 29a.

Garraio eta Herrilan sailburua,

JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.


Azterketa dokumentala