Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
6233

ERABAKIA, 1996ko azaroaren 11koa, Kultura Ondarearen zuzendariarena, Lanestosako (Bizkaia) Balizko Arkeologia Guneen aurretiazko Izendapena egiteko eta interesatuentzako entzunaldia irekitzeko dena.

Euskal Autonomi Elkarteak, Konstituzioko 148.1.16. atalaren eta Estatutoaren 10.19. atalaren arabera, Kultura Ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen. <P ALIGN="JUSTIFY">Hain zuzen ere eskumen horretaz baliatuz onartu zen Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea.

Arkeologia Ondarea babesteko sailetako bat Balizko Arkeologia Gunea da. Hori aintzat hartuta eta 7/1990 Legearen 49. atalari jarraituz, arkeologia aztarnak izan ditzaketen eraikin, orube zein inguruetan obrak egin nahi izanez gero, jabeak edo lanen sustatzaileak Ikerketa bat aurkeztu beharko du inguru horren balore arkeologikoaz eta obra proiektuak izan dezakeen eraginaz.

Urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren bidez, Balizko Arkeologia Guneak izendatzeko prozedura arautu eta aurkeztu beharreko Arkeologia Ikerketaren edukinak finkatzen dira, Kultura Ondarearen Legearen 49. atala mugatu delarik, Azken Xedapenetatik Lehenaren 2. puntuak Eusko Jaurlaritzari ematen dizkion ahalmenak erabiliz.

Kultura Ondarearen Zentruko Zerbitzu Teknikoek osatutako Txostena eta Proposamena ikusirik eta inguru hori Balizko Arkeologia Gune izendatzeko dauden aztarnak aztertu ondoren, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehena.– Lanestosako Balizko Arkeologia Guneen aurretiazko Izendapena egiteko espedienteari hasiera ematea, Erabaki honen I. Eraskinean agertzen den Zerrendaren eta Mugaketaren arabera.

Bigarrena.– Lanestosako Balizko Arkeologia Guneak izendatzeko espedientearen interesatuentzako entzunaldi epea irekitzea. Eraginak izan dituzten jabeek eta hori doakien guztiek bidezkotzat jotzen dituzten arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izango dituzte hogei eguneko epean, horrela xedatzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 86. atalean. Euskal Kultur Ondarearen Zentruan egongo da aztergai espedientea, San Antonio kalea 2.a, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz, helbidean.

Hirugarrena.– Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Laugarrena.– Lanestosako Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei honako hau jakinaraztea: espediente honi hasiera emateak aipatutako Balizko Arkeologia Guneetan egin beharreko edozein obratan, Ikerketa arkeologikoa egiteko exigentzia dakarrela.

Ez da indusketa lanik egin beharrik izango lurpean egindako aldaketa edo obren ondorioz, lur azpiko substratu arkeologikoa galduta dagoela egiaztatzen den lekuetan, baina kasu horietan bakar-bakarrik.

Bosgarrena.– Erabaki honen berri ematea interesatuei, Lanestosako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari. Seigarrena.– Lanestosako Udaletxeko Iragarki Tabloian, herrian aurkitzen diren Balizko Arkeologia Guneen Zerrenda eta Mugaketa erakustea, 234/1996 Dekretuaren 5.2. atalak dioenaren arabera

Zazpigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 11.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

EDUARDO ESTRADE AMEZAGA.

I. ERASKINA

LANESTOSAKO (BIZKAIA) BALIZKO

ARKEOLOGIA GUNEEN

ZERRENDA ETA MUGAKETA

Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:

a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.

c.– Egitura horien kokapen topografikoa.

d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.

Lanestosako Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:

A motakoak: Eraikinaren hormez barruko esparrua.

B motakoak: Eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanporen dauden puntuetatik hasita.

C motakoak: Elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanporen dauden puntuetatik hasita.

D motakoak: Eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.

E motakoak: Planoan zehaztutako esparrua.

Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan Zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:

Fitxa Deitura

14. Las Pajucas kobazuloa (C)

17. Casa Blanca errota (D)


Azterketa dokumentala