245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
6221
ERABAKIA, 1996ko abenduaren 9koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 1996ko apirilaren 16ko Deialdiari dagozkion hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketak gainditu dituztenen behin-behineko zerrendak behin- betiko egiten dituena.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 1996ko apirilaren 16ko Erabakiaz (EHAA, 1996-04-25; 80 zk.), hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogetarako deia egin zuen. Froga hauek eginda, ohiko azterketetan hizkuntza eskakizunen bat gainditu zutenen behin-behineko zerrenda 1996ko uztailaren 22ko Erabakiaz (EHAA, 1996-08-30; 166 zk.) argitaratu zen. Modu berean, abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuak ezarritako konparaziozko azterketetan hizkuntza eskakizunen bat gainditu zutenen behin-behineko zerrenda 1996ko azaroaren 5eko Erabakiaz (EHAA, 1996-11-15; 221 zk.) argitaratu zen.
Zerrenda hauen kontra erreklamazioak aurkezteko epeak amaituta, eta araubidez aurkeztu direnak aztertu ondoren, deialdiko 11.5. oinarriarekin bat etorriz, honen bidez behin-behineko zerrenda hauek behin-betiko egiten dira. Gauzak horrela,
ERABAKI DUT:
1.– 1996ko apirilaren 16ko Deialdiari dagozkion hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketak gainditu dituztenen behin-behineko zerrendak, besterik gabe, behin-betiko egitea.
2.– Erabaki honetan xedatutakoaren kontra errekurtso arrunta ipini ahal izango da Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuaren aurrean, berau argitaratu eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduak 9.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.