Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
6219

1155/1996 ERABAKIA, azaroaren 27koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiadunean hutsik dauden Pediatria eta bere arloak barrutiko fakultatibo espezialisten plazak betetzeko lekualdatze-lehiaketari dagozkion destinoak behin betiko esleitzeko dena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1584/1995 Erabakiaren bidez arestian aipatu lekualdatze-lehiaketarako dei egin zen, Erakunde Autonomiaduneko osasun instituzioetan espezialitate desberdinetako barrutiko fakultatibo espezialisten kategorian hutsik dauden plazak betetzeko.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 887/1996 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko barrutiko fakultatibo espezialisten kategorian hutsik dauden plazak plazak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deialdiari dagokion behin-behineko destino-esleipena egin zen.

Epaimahaiak destinoak esleitzeko behin betiko proposamena Zuzendaritza Nagusian aurkeztu duela, izangaiek eskatutako plazak eta kreditatu diztuzten meritoak kontutan hartuta, aipatutako deialdiaren 4.5. oinarrian ezarritakoa betez, eta indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliatuz


Azterketa dokumentala