Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
6218

AGINDUA, 1996ko azaroaren 21ekoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Arrantzaleen Kofradien Bizkaiko Federazioko batzorde kudeatzailea sortzeko den 1996ko irailaren 30eko Aginduko akatsak zuzendu eta xedapen hori aldatzen duena.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1996ko irailaren 30eko Aginduaz, Arrantzaleen Kofradien Bizkaiko Federazioko batzorde kudeatzailea sortu zen. 1996ko urriaren 15eko EHAAko 199. zenbakian argitaratu zen agindu hori. Geroago, agindu honen bidez egitea nahi den aldaketa argitaratzerakoan, 1996ko irailaren 30eko Aginduko testua bidali zen EHAAra berriro ere, informatika bidez hain zuzen. Eta ondorioz, 1996ko abenduaren 4ko EHAAko 234. zenbakian argitaratu egin zen.

Argi eta garbi dago akatsa egin dela; beraz, komenigarritzat jotzen da, irailaren 30eko Aginduaren bigarren argitalpena indarrik gabe uztea. 1996ko abenduaren 4an egin zen bigarren argitalpena.

Aldaketari dagokionez, Arrantzaleen Kofradien Bizkaiko Federazioaren jarduna bideratuko duen batzorde kudeatzailearen sorrera arautzeko markoa finkatzen da 1996ko irailaren 30eko Aginduaren bidez. Kudeaketa-aldiak federazio horretako karguak berritzeko hauteskundeetarako deialdia egin arte iraungo du. Kideak eta jarduera-erregimena, aipatu den agindu horretan xedatzen denari atxikiko zaizkio.

2. atalean xedatzen denaren arabera, honako hauek osatuko dute kudeaketa-batzordea: federatuta dauden 8 kofradietako lehendakariek (edo patroi nagusiek), Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko ordezkari batek (Arrantza zuzendaria), lege aholkulari batek eta idazkari batek. Arrantzaleen Kofradien Bizkaiko Federazioko gaurregungo idazkaria izango da idazkaritza-lana beteko duena.

Federazioko kide diren kofradien tamaina eta garrantzia kontuan harturik, eta kofradiek batzorde kudeatzailean ordezkotza egokiagoa izan dezaten, bidezko eta beharrezkotzat hartu da batzorde horren osaketa aldatzea, Bermeoko Kofradiako lehendakariordea ere batzorde kudeatzaileko kidea izan dadin.

Halaber, beharrezkotzat hartu da 1996ko irailaren 30eko Aginduaren 4.3. atala aldatzea, non ezartzen baita bileretara hiru bider jarraian edo bost bider aldika huts eginez gero, batzorde kudeatzaileko baxa emango zaiola halako kideari. Atal horretan jasotzen den sistemaren zurruntasuna kontuan hartuz, eta gogoan izanik, atal beraren laugarren lerroaldiak ezartzen duenez, bilerak baliozko izateko beharrezkoa dela batzordekideen erdiak eta bat gehiago ager daitezen, bidezkotzat hartu da ordezkapen sistema bat ezartzea, batzorde kudeatzaileko kideren bati baxa emanez gero, berak utzitako lekua betetzeko.

Horren guztiaren ondorioz, Euskal Autonomi Estatutuaren 10.21. atalaren ondorioz, atal horrek ezartzen baitu Euskal Autonomi Elkarteak eskumen esklusiboa duela arrantzaleen kofradien alorrean, eta Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioari entzunda, hauxe

XEDATU DUT:

1.atala.– Arrantzaleen Kofradien Bizkaiko Federazioko batzorde kudeatzailea sortzeko den 1996ko iraileko Aginduaren argitalpena, 1996ko abenduaren 4ko EHAAko 234. zenbakian egin zena, indargabetzea.

2. atala.– 1996ko irailaren 30eko Aginduaren 2. atalaren lehenengo lerroaldiari beste hau gehituko zaio, eta honela geratuko da idatzirik:

«Batzorde kudeatzailea honela osatuko da:

– Federatutako 8 kofradietako lehendakariak (edo patroi nagusiak).

– Bermeoko Kofradiako lehendakariordea.

– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari bat: Arrantza zuzendaria. Arrantza zuzendariak, batzordekide gisa, eskuordetza eman ahal izango dio horretarako izendatzen den pertsonari.

– Lege-aholkulari bat, batzorde kudeatzailearen lege-aholkulari jardungo duena.

– Eta idazkari bat. Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioan orain dagoen idazkariak beteko du kargu hau.»

3. atala.– 1996ko irailaren 30eko Aginduaren 4. atalaren hirugarren lerroaldiari bigarren lerroaldi hau erantsiko zaio:

«Batzorde kudeatzaileko kideren bati aipatutako arrazoi horrengatik baxa emanez gero, berak utzitako lekua Ondarroako Kofradiako eta/edo Lekeitioko Kofradiako lehendakariordeak beteko du.»

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 21a.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala