245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
6217
282/1996 DEKRETUA, abenduaren 3koa, txerri-aziendaren identifikazioa, zentsaketa eta saneamendua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
Txerri-aziendaren identifikazioa, zentsaketa eta saneamendua arautzen duen maiatzaren 7ko 305/1991 Dekretuko 11. atalean debekatu egiten da izaiki publiko bat jabe izan dadineko herrilurretan edo beste edozeinetan txerriek bazkalekua izan dezaten. Txerriek hedatu ditzazketen gaisotasunei aurre hartzea izan zen xedapen horren zergatia. <P ALIGN="JUSTIFY">
Euskal Autonomi Elkartean txerri-haziendak duen sanitate-egoera kontutan hartuta eta txerriek zuhaitzen fruituak probetxa ditzaketela jakinda, aholkagarria da, ezkurlarrea egiteari buruz eman zen debekua kentzea.
Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abenduaren 3an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Atal bakarra.– Txerri-aziendaren identifikazioa, zentsaketa eta saneamendua arautzen duen maiatzaren 7ko 305/1991 Dekretuko 11. atalari idazkera berri bat ematea. Honela gelditzen da:
«Titularitate publikopeko herrilurretan edo beste edozeinetan txerriak bazkatzea, Lurralde Historiko bakoitzean agintea duten foru organuek kasu bakoitzerako finkatu ditzaten baldintzen pean egongo da.»
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko abenduaren 3an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.