125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
3172
642/1996 ERABAKIA, ekainaren 3koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 549/1996 Erabakiaren errebokazio ez-osoa ofizioz bideratzen duena.
<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1576/1995 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Odontologo kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako deia egin zen. Erabaki hori, 1996ko urtarrilaren 15eko EHAAn, 10 zenbakian, argitaratu da.
Aipatutako deialdiaren 4.2 oinarri-arauan ezarritakoa betez, 1996ko maiatzaren 30ko EHAAn, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 549/1996 Erabakia argitaratzen da; erabaki horrek zerrenda hauxe onartzen du: Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Odontologo kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko deitutako leku-aldatze lehiaketarako onartutako eta kanporatutako izangaien behin-betiko zerrenda.
Erabaki horren hirugarren puntuan, leku-aldatze lehiaketarako epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenak agertzen dira.
Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Zera errebokatzea: batetik, Javier Ruiz Uriarte jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Odontologo kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko deitutako leku-aldatze lehiaketarako epaimahai kalifikatzailearen idazkari titular gisako izendapena, eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea haren izendapena argitaratzen duen Erabakaia.
Bigarrena.- M.ª José Nieto Ferreras anderea idazkari titular lez izendatzea, errebokatzen den pertsonaren ordez.
Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 3a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
FERNANDO ASTORQUI ZABALA.