Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 1996ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
1078

LEHIAKETA PUBLIKOA, "Txagorritxuko Larrialditarako Zerbitzuko ekipamendua" kontratatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 150/20/0/00090/1302/0296-S.C.

Kontratuaren xedea: "Txagorritxuko Larrialditarako Zerbitzuko ekipamendua".

Lizitaziorako aurrekontua: 18.500.000 PTA, ondoko loteetan banatuta:

1. lotea: Monitorizazio zentrala 14.500.000 PTA

2. lotea: Monitore desfibrilatzailea

pausu-markagailuarekin 3.500.000 PTA

3. lotea: arnas aparatu eramangarria 500.000 PTA

Burutzeko epea: 2 hilabete.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Osakidetzaren egoitza nagusian (Araba kalea, 11- 01006- Vitoria-Gasteiz) daude eskuragarri 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 17:00etara.

Behin-behineko fidantza: lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da Osakidetzaren Diruzaintzan (Araba kalea, 11- Vitoria-Gasteiz) administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatularen 17. puntuan zehaztutako behin-behineko fidantza jartzea. Abalen bitartez gauzatzen bada, ez da beharrezkoa izango Diruzaintzan ezartzea.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan I. eraskin gisa ageri dena.

Aurkezteko epea eta lekua: eskaintzak Osakidetzaren egoitza nagusian (Araba kalea, 11- 01006- Vitoria-Gasteiz) aurkeztu beharko dira, 1996ko martxoaren 26ko 12:00ak baino lehen.

Jendaurreko agertarazpena: 1996ko martxoaren 29ko 12:00etan irekiko dira eskaintzak Osakidetzaren egoitza nagusian.

Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako jardunbidearen araberako eskaintzarik jasotzen bada, 1996ko apirilaren 9ko 12:00etan egingo da agertarazpena.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko otsailaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ÁNGEL CANCELO CALVO.

<FONT SIZE=2><A NAME="Inisel"></A>


Azterketa dokumentala