42. zk., 1996ko otsailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
1073
ERABAKIA, 1995.eko azaroaren 6koa, Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena, Industri Ingeniari Teknikoa- Elektrizitate Espezialitatea titulazioko ikasketa-planaren homologazioa argitaratzeko agindua ematen duena. Titulazio hori unibertsitate honetako Donostiako Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskolan emango da.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>1994.eko maiatzaren 12an Gobernu-Batzarreak Industri Ingeniari Teknikoa-Elektrizitate Espezialitatea titulazioko ikasketa-plana, unibertsitate honetako Donostiako Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskolan emango dena, onetsi zuen. Plan hori, bestalde, Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordearen Erabakiaren bitartez homologatu zen 1995.eko uztailaren 14an.
Azaroaren 27ko 1497/1987 Erret Dekretuaren 10.2. artikuluaren arabera (abenduaren 14ko "Estatuko Buletin Ofiziala") eta 1992.eko abenduaren 10eko Aginduaren 6.2. artikuluari jarraiki (abenduaren 23ko "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria"), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari dagokio aldatutako eta homologatutako ikasketa-planak Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Hori guztia kontuan hartuta,
Leioa, 1995.eko azaroaren 6a.
Errektorea,
JUAN JOSÉ GOIRIENA DE GANDARIAS Y GANDARIAS.
<FONT SIZE=2>