13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
339
IRAGARPENA, ebakuatzeko arauei buruzko kartelak, P.V.C., Glasspack edo antzeko euskarrietan inprimatzea esleitu dela jakinarazten duena. (KBN C02/79/1995 esp.).
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 atalean xedatutakoaren arabera, 5.000.000 PTAko edo hortik gorako kontratuen esleipenak EHAAn argitaratu behar dira.
Ildo horretatik, Herrizaingo sailburuak, honako hau erabaki zuen 1995eko abenduaren 4an:
Ebakuatzeko arauei buruzko kartelak P.V.C., Glasspack edo antzeko euskarrietan inprimatzeko kontratua Gráficas Santamaría enpresari esleitzea hurrengo pasarteetan adierazten diren zenbatekoetan:
- Gutxienez gaztelerazko 10.000 unitate eta euskarazko
5.000 unitate dituen eredu bat .. ...212 PTA/unitateko.
- Gutxienez gaztelerazko 4.000 unitate eta euskerazko
2.000 unitate dituzten 2 eredu 212 PTA/unitateko.
- Gutxienez gaztelerazko 2.000 unitate eta euskerazko
1.000 unitate dituzten 8 eredu 212 PTA/unitateko.
- Gutxienez gaztelerazko 500 unitate eta euskerazko
500 unitate dituen eredu 1 212 PTA/unitateko.
Lizitazioa, prozedura irekiaren bidezkoa eta lehiaketa publikoz esleitutakoa, 1995eko azaroaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarpenez egin zen.
Erabaki honek amaitu egiten du administrazio bidea. Hori doakienek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez diezaiokete Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari.
Errekurtsoa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpenaren berri izaten den egunaren biharamunetik aurrera. Aurkapenaren gai izan den erabakia eman zuen organoari aldez aurretik jakinaraztea nahitaezkoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 29.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
<FONT SIZE=2>