13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
338
IRAGARPENA, Telekomunikazioen Euskal Planaren aurreproiektua burutzea esleitu dela jakinarazten duena. (KBN C02/132/1995 esp.).
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 atalean xedatutakoaren arabera, 5.000.000 PTAko edo hortik gorako kontratuen esleipenak EHAAn argitaratu behar dira.
Ildo horretatik, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariak, honako hau erabaki zuen 1995eko abenduaren 5ean:
Telekomunikazioen Euskal Planaren aurreproiektua burutzeko kontratua Andersen Consulting enpresari esleitzea zortzi milioi eta seiehun mila (8.600.000) pezetatan.
Lizitazioa, prozedura irekiaren bidezkoa eta lehiaketa publikoz esleitutakoa, 1995eko azaroaren 15ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarpenez egin zen.
Erabaki honek ez du administrazio bidea amaituko. Beraz, doakienek, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote, hierarki mailan erabakia eman duen organoaren gainetik dagoenari, Estrategi eta Plangintza sailburuordeari alegia.
Erabakia eman zuen organoari edo errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoari aurkez dakioke errekurtsoa, hilabeteko epean. Aurkeztu ondorengo hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik eman, ezetsitzat joko da.
Ustezkoa zein adierazitakoa izan errekurtso arruntaren ezespena, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari. Aldez aurretik, aurkapenaren gai izan den erabakia eman zuen organoari jakinarazi beharko zaio.
Bi hilabetekoa izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko epea, errekurtso arruntaren adierazitako ebazpenakordioa jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Erabakia adierazitakoa ez bada urtebetekoa izango da epea, errekurtso arrunta aurkezten denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 29.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
<FONT SIZE=2>