Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
336

IRAGARPENA, autobabesketa gaiei buruzko publizitatea prentsan baita ere dibulgazio eta formazio mailako beste soporte batzutan egitea eta horren diseinua esleitu direla jakinarazten duena. (KBN C02/79/1995 esp.).

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 atalean xedatutakoaren arabera, 5.000.000 PTAko edo hortik gorako kontratuen esleipenak EHAAn argitaratu behar dira.

Ildo horretatik, Herrizaingo sailburuak, honako hau erabaki zuen 1995eko abenduaren 4an:

Autobabesketa gaiei buruzko publizitatea prentsan baita ere dibulgazio eta formazio mailako beste soporte batzutan egitea eta horren diseinuaren kontratua Pelcons, S.A. enpresari esleitzea hamabost milioi bederatziehun eta laurogeita hamasei mila bostehun eta berrogeita lau (15.996.544) pezetatan.

Lizitazioa, prozedura irekiaren bidezkoa eta lehiaketa publikoz esleitutakoa, 1995eko irailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarpenez egin zen.

Erabaki honek amaitu egiten du administrazio bidea. Doakienek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez diezaiokete Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari.

Errekurtsoa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpenaren berri izaten den egunaren biharamunetik aurrera. Aurkapenaren gai izan den erabakia eman zuen organoari aldez aurretik jakinaraztea nahitaezkoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 29.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala