13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
329
IRAGARPENA, Vitoria-Gasteizko ertzainetxe berria eraikitzeko obrak esleitu direla jakinarazten duena. (KBN C01/1/1995 esp.).
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 atalean xedatutakoaren arabera, 5.000.000 PTAko edo hortik gorako kontratuen esleipenak EHAAn argitaratu behar dira.
Ildo horretatik, Herrizaingo sailburuak, honako hau erabaki zuen 1995eko uztailaren 17an:
Vitoria-Gasteizko ertzainetxe berria eraikitzeko obren kontratua U.T.E. Dragados y Construcciones, S.A.-Promociones Inmobiliarias Aketxe, S.A. enpresari esleitzea mila bostehun eta berrogeita hiru milioi hamabost mila laurehun eta hirurogeita hamabost (1.543.015.475) pezetatan. Bi urtetan banatuko da:
1995. urtea: 653.714.491 PTA
1996. urtea: 889.300.984 PTA
Obrak burutzeko gehienezko epea 11 hilabetekoa izango da. Egitura, fatxada, instalazioak eta sotoko, behe eta lehenengo solairuetako akabaerak eta urbanizatze-lanak gauzatzeko epea 7 hilabetekoa izango da.
Lizitazioa, prozedura irekiaren bidezkoa eta lehiaketaz esleitutakoa, 1995eko martxoaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarpenez egin zen.
Erabaki honek amaitu egiten du administrazio bidea. Hori doakienek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez diezaiokete Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari.
Errekurtsoa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpenaren berri izaten den egunaren biharamunetik aurrera. Aurkapenaren gai izan den erabakia eman zuen organoari aldez aurretik jakinaraztea nahitaezkoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 14.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
<FONT SIZE=2>