13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
327
545/1995 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Mutrikuko (Gipuzkoa) Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatzeko eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko dena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Autonomi Elkarteak kultura ondareari dagokion erantzukizun osoa hartu zuen bere gain, Konstituzioaren 148.1.16 atalari jarraituz eta Autonomi Estatuaren 10.19. atalaren arabera. Era berean, ondare hori esportaziotik eta espoliaziotik babesteko Estatuak ezarritako arauak eta betebeharrak errespetatzeko konpromezua ere hartu zuen irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren arabera.
Kultura Ondarearen alorrean zeukan aginpide osoaz baliatuz, Euskal Kultura Ondarearen Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak (uztailaren 3ko 7/1990 Legea). Lege horrek arautzen ditu Euskal Autonomi Elkarteko Kultura Ondasun Sailkatuak izendatzeko bideak.
Euskadiko Monumentu Arkitektonikoaren Aholku Batzordea, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 6. atalean eta urriaren 23ko 284/1990 Dekretuan ezarrita dagoenez Euskal Autonomi Elkartean kultura ondareari dagozkion gaietan aholkulari den organoa, Mutrikuko Hirigune Historikoa Santiagoko Erromes Bidea mugatzeko irekitako espedientean sartzearen alde eta hirigune historiko hori kalifikatzeko espediente indibidualaren alde agertu da 1994ko ekainaren 10ean egindako bileran, historikoki eta arkitektonikoki balio handikoa delako.
Kultura sailburuak 1994ko ekainaren 20an emandako Aginduaren bidez eman zitzaion hasiera espedienteari (1994ko ekainaren 28ko EHAA eta 1994ko uztailaren 4ko GAO).
Egun horretan bertan espedientea jendaurrean jarri zen eta interesatuen alegazioak entzuteko epea ireki zen, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.3. atalean ezarritako moduan. Epe horretan Mutrikuko Udalak alegazio batzuk egin zituen.
Monumentu Multzoa babesteko araudian eta haren mugaketan egindako aldaketak garrantzia handikoak zirenez, espedientea jendaurrean jartzeko eta interesatuen alegazioak entzuteko epea ireki da berriz ere, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 1995eko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez (1995eko irailaren 25eko EHAA eta urte bereko irailaren 28ko GAO). Epe horretan ez da inolako alegaziorik aurkeztu.
Ondorioz, Kultura Ondarearen Legearen, hua da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.1. eta 12. ataletan ezarritakoari jarraituz eta Kultura Ondareko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusita, Kultura sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko abenduaren 29ko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
1. atala.- Mutrikuko Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Mutzo izendapenaz sailkatzea.
2. atala.- Aipatutako ondasuna deskribatzea, Kultura Ondareari buruz indarrean dagoen legediaren arabera eta Dekretu honen I. Eraskinean azaldutakoari jarraituz.
3. atala.- Dekretu honen II. Eraskinean ezarritako nondik norakoak ezartzea ondasunen mugatzat, III. Eraskinean azaldutako arrazoiak direla eta.
4. atala.- Mutrikuko Hirigune Historikoa babesteko araudia onartzea, Dekretu honen III. Eraskinean ezarritakoaren arabera. Garrantzi bereziko ondasunak ere Eraskinean bertan daude zehaztuta.
Lehena.- Kultura Sailak, Euskal Kultura Ondarearen Zentruaren bitartez, Kultura Ondasunen Erregistroan jasoko du Mutrikuko Hirigune Historikoa.
Hirugarrena.- Kultura Sailak honako hau eskatuko dio Mutrikuko Udalari: udal hirigintzako araudia egokitu eta moldatu dezala hirigune historikoa babesteko araudiaren arabera, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2. atalean ezarritakoa betetzeko.
Laugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da jende guztiak horren berri izan dezan.
Udal planeamendua Dekretu honetan ezarritako babes araudiari egokitzen ez zaion bitartean eta Eusko Jaurlaritzak aldeko txostena egiten ez duen bitartean, Monumentu Multzo izendapenaz eraginda dauden eremuetan egindako lanak dagokion Foru Aldundi aginpidedunak onartu beharko ditu, eta Foru Aldundiak baimena eman ondoren udalaren baimena lortu beharko da, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1. atalak ezartzen duen moduan.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1995eko abenduak 29.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Kultura sailburua,
M. CARMEN GARMENDIA LASA.
I. ERASKINA
HIRIGUNE HISTORIKOAREN DESKRIBAPENA
Mutriku Gipuzkoako kostaldean dago, Bizkaiako mugan. XII. mendearen hasieran sortu zen eta Hiri-Gutuna Alfontso VIII. eman zion. Fernando III.ak eta Alfontso X.ak berretsi zituzten bere eskubideak.
Herria kaiaren gainean dago, desnibelean, eta kaskoak Erdi Aroan muinoetan egiten ziren herrien trazaketa berbera dauka. Ardatz nagusia Erdiko Kalea da. Kale hori Beheko Plazatik hasten da, ifarraldean, eta herri osoa gurutzatzen du, Txurruka Plazaraino iritsi arte. Gainerako kaleak Erdiko Kalearen ekialde-mendebalde zentzuan daude. Beste kale estu batzuk gurutzatzen dituzte kale horiek, malda biziak dira, arranpla eta eskaileradunak.
Mutrikuko Hirigune Historikoak lur zatiketa gotikoa gordetzen du hein batean, eta XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako balio historiko-artistiko handiko jauregi eta etxeak daude bertan. Aipatzekoa da Jasokundeko Andre Mariaren Eliza ere, Silvestre Pérezek egindako obra neoklasikoa, Txurruka Plazan dagoena.
II. ERASKINA
FOTOLITOA
III. ERASKINA
MUTRIKUKO HIRIGUNE HISTORIKOARI, MONUMENTU MULTZO DEN ALDETIK EMAN BEHAR ZAION BABESERAKO ARAUTEGIA
I. ATALBURUA: BABES ARAUTEGIAREN IZAERA
1. atala.- Babes arautegi hau Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12. atalaren arabera osatu da eta Mutrikuko Hirigune Historikoa sailkatutako monumentu multzo izendatzeko hasitako espedientean oinarrituta dago. Araubidea, halaber, loteslea da lege horren 28.1 atalean eta 1992ko Lurraren Legearen testu bateratuaren 21. atalean ezartzen denaren arabera. Dena dela, planeamendurako baliabideek hala erabakita, ondarea babesteko neurri zehatzagoak ere ezarri ahal izango dira.
II. ATALBURUA: MUGAK
2. atala.- Eragite Esparrua
Mutrikuko Hirigune Historikoaren mugen barruan dauden gune eta etxe guztietarako erabiliko da ondoren zehaztuko den babes araubidea, monumentu multzo izendapenari atxikita dagoena.
3. atala.- Mugaketaren justifikazioa
Mutrikuko Hirigune Historikoaren monumentu multzorako hartu diren mugak herrian dauden muga fisikoek berek jartzen dituzte: ifarraldean Mutrikuko Kontearen eta Atxitxin kaleen atzealdeak, ekialdean kaia eta mendebaldean Jasokundeko Eliza eta inguruetan dauden espazio publikoak.
Hegoaldean mugak ez dira horren garbiak. Hori dela eta, Monumentu Multzoaren barruan sartzeko irizpidea etxeen tipologia izan da. Mugaketa Portu kalearen atzeko aldeko kalearen ardatzetik egitea erabaki da, Ibirriagako errebala eta Montalibet etxe azpiko aparkalekua sartzen dela. Trazaketak San Jose eta Felix Txurruka kaleetatik jarraitzen du. Zubiaga Plazako 1. eta 2. zenbakidun etxeak ere sartzen dira oso osorik, bai eta euskaltegia eta frontoia ere, udaletxeraino. Guztiaren mugaketa Txurruka Calbeton Plaza sartuz ixten da.
III. ATALBURUA: ARAUBIDE OROKORRA
4. atala.- Babeste-araubide honetan sartzen diren ondasunetan erabili beharreko hirigintza-planeamenduak, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 28.1 atalak aipatzen duen txostena beharko du eta bere baitan sartuko da, edozein iharduketak duen harmonizatze-maila eta oinarri berriko eraikinak ere bertan direla.
6. atala.- Leku publikoetan egiten den edozein egintzak bertako hiri-egitura eta izaerari egokitua izan beharko du, eta hiri-altzariek ere ingurua osatu eta berarekin bat etorri beharko dute.
7. atala.- Baimenei buruzko arautegiari, erabilerari, ihardunari, babesari, isunei, arau-hausteei eta gainerakoei dagokienez, 7/1990 Legearen esanetara daude edozein babes mailan sailkatutako eraikinak, babes berezia, erdi mailakoa edo oinarrizkoa dela.
8. atala.- Etxe bakar bat sailkatu edo inbentariatzeko espedientea ireki eta ezespen adierazia jasoko balu, eraikin hori azpiko babes mailan sailkatuko litzateke besterik gabe.
9. atala.- Sailkatutako kultura ondare mailako monumentu bakarka deklaratu diren edo gerora deklaratuko diren eraikin eta elementuek, deklarazio horren ondorioz dagokien babes araubide zehaztua bete beharko dute, agindu honetan zehazten dena laguntzazkoa izango delarik.
10. atala.- Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, 7/1990 Legearen 20. eta 35. ataletan eta 1992ko Lurraren Legearen testu bateratuaren 245. eta 21.1 ataletan ezarritakoa bete beharko dute babes araubide honen menpe dauden ondareen jabeek, kontserbazio, zaintza eta babesari dagokionez.
Babes araubide hau argitaratzen denetik, behar bezala kontserbartuta izan beharko dituzte jabeek beren ondareak, Euskal Kultura Ondarearen Legearen 36. atalaren 5. idazpuruan ezarritakoa kontutan hartuz.
11. atala.- Babes maila berezia, erdi mailakoa edo oinarrizkoa duten eraikinak eraldatu nahi izanez gero, proiektuarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira: eraikinaren momentuko egoera erakusten duten dokumentu grafiko zehatzak, oinplanoen, fatxaden eta ebakiduren kasuan 1/50 eskalan eta xehetasun arkitektonikoen kasuan 1/20 eskalan; argazki-dokumentazio osoa; plano historikoak; etab.; hori guztia proposatutako eraldaketaren egokitasuna frogatzeko.
IV. ATALBURUA: BABES MAILAK
12. atala.- Mugen barruko ondarea honako sailkapen eta babes mailen arabera antolatuko da:
- Babes berezia duten elementuak
- Erdi mailako babesa duten elementuak
- Oinarrizko babesa duten elementuak
- Elementu ordezkagarriak
- Bat ez datozen elementuak
- Hiri eremuak
Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.1.e) atalean ezarritakoa betez, erabateko garrantzia duten elementutzat hartuko dira babes berezia duten ondasunen sailean jasotako eraikinak.
13. atala.- Babes berezia
Apartekoak izan eta, arkitektura, arte, historia edo kultura aldetik berebiziko balioa edukitzeagatik, sailkatutako kultura ondare mailako monumentu izendatu diren eraikin eta herri-ondasunak jotzen dira babes berezia merezi duten ondasuntzat, baita aipatutako maila horretan sailka litezkeenak ere.
13.1.- Maila honetan jasotako eraikinetan babesa erabatekoa izango da eta, bertan egin daitezkeen zaharberritze lanetan, ezin izango da inola ere asmaketa berririk erantsi edo antolaketa berririk egin.
13.2.- Eraikin hauek ezin izango dira bota, ez osorik, ez horien zatirik ere. Salbuespen izango dira Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, 7/1990 Legearen 36. atalean ezarritakoak eta, orduan ere, beharrezkoa izango da eraikina oso-osorik zegoen zegoenean berreraikitzea.
13.3.- Eraikin hauetan eraginik duten lan guztietan, eraikinaren bolumen-ezaugarriak eta oinarrizko lerrokadurak errespetatu beharko dira eta adierazitako arau honek izango du lehentasuna hirigintza arautegian kontrajarriak izan daitezkeen arauen aldean.
13.4.- Eraikin hauek izan ditzaketen erabilerek bermatu egingo dute beren kontserbazioa eta, horrez gainera, ez dira inoiz Euskal Kultura Ondarearen Legearen III. idazpuruan ezarritako zehaztapenen aurkakoak izango.
13.5.- Eraikin hauetan baimena emango zaien lanek itxura eta egitura aldetik eredu diren elementuak gorde beharko dituzte eta irizpide hauen arabera egingo dira:
- Barruko nahiz kanpoko fatxaden lehengoratzea.
- Barruko espazioen lehengoratzea.
- Jausi edo botatako eraikin zatien lehengoratze tipologikoa.
- Espazioaren jatorrizko distribuzioa eta antolaeraren kontserbazio edo lehengoratzea.
- Eraikinarekin batera unitate bat osatzen duten lur eta eraikinen bereoneratzea: hala nola, patioak, klaustroak, plazak, ortuak edo lorategiak.
b) Honako egiturazko elementu hauek sendotu egingo dira eta berreskuraezinak diren zatiak ordezkatu; beti ere kokapena eta kotak aldatu gabe:
- Kanpoko eta barruko horma euskarriak.
- Solairu eta gangak.
- Eskailerak.
- Estalkia; jatorrizko estaltze-materiala jarri beharko da.
c) Kendu egingo dira, bai eraskin itsusgarriak, bai interesik gabekoak. Orobat, inguruaren edo eraikinarekin batera unitatea osatzen duten elementuen ezaugarri arkitektonikoekin bat ez datozen elementu berriak ez dira onartuko.
d) Baietsi egingo dira oinarrizko higiene eta osasun-instalazioak; beti ere, arestian esandakoa errespetatzen bada.
13.6. Babes araubide honek kategoria horretan sailkatutako eraikinetan erabilera publiko berririk onartzen ez duen kasuetan, horretan aginpidea duen Eusko Jaurlaritzaren erakundeak berariaz xedatutakoa bete beharko da.
13.7. Mutrikuko Hirigune Historikoaren monumentu multzotzat hartutako esparruan dauden elementuetatik, dokumentu honen eraskinaren 1. zerrendan aipatutakoak sartzen dira babes bereziko kategoria honetan.
14. atala.- Erdi Mailako Babesa
Erdi mailako babesa behar duten elementuen artean, inbentariatutako ondasuntzat hartutako monumentuak daude; baita, inguruaren itxuran garrantzi handia izateaz gainera, euskal kultura ondarearen osagai izan eta horretarako balio nahikoa duten elementuak ere.
14.1.- Eraikin hauek ezin izango dira bota, ez osorik, ez horien zatirik ere. Salbuespen izango dira Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. atalean ezarritakoak eta, orduan ere, beharrezkoa izango da eraikina oso-osorik zegoen zegoenean berreraikitzea.
14.2.- Eraikin hauetan eraginik duten lan guztietan, bolumen ezaugarriak eta eraikinaren ardatzak errespetatu beharko dira, eta adierazitako arau honek izango du lehentasuna hirigintza-arautegi aplikagarriaren aldean.
14.3.- Eraikin hauek izan ditzaketen erabilerek bermatu egin beharko dute beren kontserbazioa eta, horrez gainera, ez dira inoiz Euskal Kultura Ondarearen Legearen III. izenburuan ezarritakoen aurkakoak izango.
14.4.- Kategoria honetan sartzen diren eraikin eta elementuetan egin daitezkeen interbentzio baimendutakoek eraikinaren errekuperazioa bultzatuko dute, horren balio tipologikoa eta egiturazkoak errekuperatuz. Interbentzio horiek irizpide hauen arabera egingo dira:
a) Bere alderdi arkitektonikoa balioan jartzea eta, bere jatorrizko balioak lehengoratzeko, honako hauek erabiliko dira:
- Kanpoko nahiz barruko fatxaden bereoneratzea. Azken horien kasuan, zatiren bat aldatzea onartu egingo da; beti ere, fatxadaren konposizioaren batasuna hausten ez bada eta aparteko balio estilistikoa duten elementuak gordetzen badira.
- Barne espazioen bereoneratzea, beti ere kultura edo arkitektura aldetik balio berezikoak direnean.
b) 13.5 ataleko b), c) eta d) puntuetan adierazitakoak.
14.5.- Mutrikuko Hirigune Historikoan monumentu multzotzat hartutako esparruan, dokumentu honi erantsitako 2. zerrendan aipatutako eraikin eta elementuak sartzen dira erdi mailako babesa dutenen kategorian.
15. atala.- Oinarrizko Babesa.
Arkitektura, historia edo artearen aldetik balio nabarmenekoak izan gabe, tipologiari edo inguruari begiratuta ondare eraikiaren zati interesgarria osatzen duten elementuak izango dira babes maila honetan sailkatuko direnak.
15.1.- Eraikin hauek ezin izango dira suntsitu, ez osorik, ez horien zatirik ere. Salbuespen izango dira Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. atalean ezarritakoak.
15.2.- Elementu hauetan egin daitezkeen aldaketak, babes maila altuagokoetan egin daitezkeenez gain, jarraian zehazten direnak izango dira:
a) Fatxaden itxura aldatzen duten obra txikiak, baldin eta baoak aldatzeko edota berriak zabaltzeko badira eta etxeak zuen azalera erabilgarriaren distribuzioa eta fatxaden konposizio orokorra aldatzen ez badute.
b) Teilatua konpontzeko lanak. Kasu honetan petralak eta beste egiturazko elementu batzuk ere aldatu ahal izango dira, baina mantendu beharko dira bai itxura bai materialak.
c) Eraikinaren edozein elementu iragaizkaizteko lanak.
d) Fatxadetako arotzia, balkoietako hegalkinak, begiratokiak, erlaizak eta sarrerako ateak aldatzeko lanak. Kasu hauetan ordezkatutakoen material berberez egindakoak izango dira elementu berriak, baldin eta, hobe beharrez, besterik erabalitzen ez bada.
e) Hondatutako akabera-elementuren bat konpontzeko lanak, beti ere egiturazkoak edo euskarriak ez direnean.
f) Eraikinaren barruko aldeko egokitze lanak, eraikinaren banaketa-egituran eraginik ez dutenak, hala nola entokatze eta pintura lanak, zoladurak egin edo konpontzeko lanak, etxe barruko arotzia lanak, iturgintza lanak, berogintza eta ke-bideak, sukaldeak eta sanitarioak aldatzea eta oinarrizko instalazio teknologikoak eta higiene eta osasunerakoak jartzea.
g) Aurreko idazatietan zehaztutako lanen garrantzi berdina edo antzekoa duen edozein obra, beti ere eraikinaren higiene eta osasun baldintzak hobetzeko baldin bada eta inguruan edo etxearen ezaugarri tipologikoetan eraginik ez badu.
h) Egoera txarrean dauden egiturazko elementuak aldatzeko lanak, nahiz eta berriak beste material batzuekin eginak izan, eta etxearen estabilitatea eta segurtasuna areagotzeko helburuarekin egituraren eta zimentazioaren konposizioan egindakoak.
j) Bai eraskin itsusgarriak bai interesik gabeko edota eraikinaren berarekin unitatea osatzen duten elementuen edo inguruaren ezaugarri arkitektonikoekin bat ez datozen elementu berriak kentzea.
15.3.- Mutrikuko Hirigune Historikoan monumentu multzotzat hartutako esparruan, dokumentu honen eraskinaren 3. zerrendan aipatutako elementuak sartzen dira oinarrizko babesa dutenen kategorian.
16. atala.- Elementu Ordezkagarriak
Arkitektura, historia edo arte aldetik inolako baliorik erakusten ez duten eraikinei dagokienez edozein eratako iharduerak onartuko dira, ordezkatzea ere bai, ordezkoa aurretiaz dagoen inguruari egokitu eta bertan integratuz gero, 1992ko Lurraren Legearen testu bateratuaren 138. atalean agintzen den moduan. Hori egin ahal izateko honako baldintza hauek ere bete beharko dira.
16.1. Lursaila da Erdi Aroko hirigune historikoak eta, geroago, Berpizkunde garaian egindako hedapenak definitzeko erabili den elementurik behinenetako bat. Beraz, gaur dagoen dagoenean mantendu beharko da, bai formari bai neurriari dagokionez eta hori, lursail bat baino gehiagoz osatutako orubeetan ere horrela gorde beharrekotzat joko da.
Lursailaren frentearen erabateko urritasunak etxebizitza bat egiteko ematen ez duen kasutan, atari bakar bateko elkartze iharduna egin ahal izango da, beti ere ondorengo baldintza hauek beteaz:
- Eraikin bakar baterako, beti ere elkarren ondoan badaude, gehienera bi lursail baino ezin izango dira batu.
- Batutako lursailen neurria eta batura horren ondorioz sortzen diren etxeen aurreko aldeko frenteena planeamenduak ezarritakoa izango da, eta inoiz ez 10 m-tik gorakoa.
- Bateratutako lursailen arteko mehelina mantendu egin beharko da, gutxienez lehenengo solairuaren alturaraino.
- Bateratutako lursail bakoitzari dagokion fatxada zatiaren antolamenduari tratamendu diferentea eman ahal izango zaio.
16.2.- Hirigune historikoko ondare higiezinaren ordezkatze prozesu kontrolatu eta arrazionalaren ondorioz eraikitako etxeek gorde beharreko bolumen ezaugarriak hauek izango dira:
a) Teilatua bi isuraldekoa izango da, eta gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa, kalea eta kantoiaren elkargunean ere bai, hiri-jauregien eta nabarmenak diren eraikin bakartien eta abarren kaleekiko elkarguneetan izan ezik.
b) Mantendu egingo dira lehendik zeuden eraikinen teilategalerainoko eta gailurrerainoko altuerak, baldin eta inguruarekin bat datozelako kontserbatu beharreko eraikinak (oinarrizko babesekoak) baino altuagoak badira, hala bada, horiei egokituko zaizkie. Eraikin horiek baxuagoak badira, babeseko horietara egokitu ahal izango dira.
Mutrikuko Hirigune Historikoaren erakinek altuera desberdina daukate topografiaren arabera. Badira beheko solairua gehi beste bi solairu dituzten etxeak eta beheko solairua gehi hiru solairu gehi teilatazpiko solairua dutenak.
c) Teilategalak bai beren hegalduran eta bai beren ertzean ere, hirigunearen giro-balioaren adierazgarri direnen ezaugarriak izango dituzte. Inoiz ere ez dira 20 cm-tik gorako ertzak onartuko.
d) Fatxadaren itxura laua errespetatu egingo da eta hegal-zati mazizoak ez dira izango zilegi.
e) Behe solairuetan markesinak eta hegalak eraikitzea debekatu egiten da.
f) Solairuarteak eraikitzea debekaturik dago.
g) Lehendik dagoen behe solairuko altuera gorde egingo da, kale horretako giroa gordetzen duten (oinarrizko babesa) etxeena gainditzen ez badu behintzat, kasu horretan horiei egokituko zaio.
h) Teilatuetako planoaren gaindik ateratzen diren kasetoi eta bolumenak eraikitzea debekatu egiten da, tximiniak eta airezta-irteerak izan ezik.
16.3.- Hirigune historikoaren giro-balioa, besteak beste, konposizio-joko batek ematen duela ulertuz, fatxaden konposizioa emango dutenak hauek izango dira:
a) Bereziki hirigunearenak diren konposaketa-elementuak erabiltzea.
b) Fatxada kalera edo kantoira, bietara, eman ahal duten fatxaden tratamendu hierarkizatua.
c) Etxean egon dagoen bao eta mazizoaren erlazioaren eta proportzioaren sekuentzia-erritmoaren tratamendua, etxe horretan elementu interesgarria baldin bada.
d) Hala behar izanez gero, bere izaera lehengoratuz, lehendik dagoena gordetzea eta, beheko solairuko fatxaden aurreko aldeetan, elementu hori silarriz egina daukaten etxe guztientzat, leihoen ebakera bertikalari baimena ematen zaiola, beheko solairuen merkataritza-erabilerari erraztasuna emateko.
Erakusleihoak eta iragarkiak dagokien horma-zabalerara moldatu beharko dira eta berariaz debekatzen da neurriz goitik estutzea edo baoen irakurtze-planoa gainditzea. Plano horrekiko gutxieneko aldaketa 20 cm-koa izango da eta gehienekoa 40 cm-koa.
Lokaletara sartzeko ateak ez dira sartzen atal honetan ezarritako mugaketen barruan, NBE-CPI-91 delakoa bete ahal izateko.
e) Etxe batek kalera eta kantoirako fatxadaren aurreko aldeak dituenean, komunikabide bertikalaren nukleorako sarrera kalerako fatxadaren aurreko aldetik egingo da.
f) Silarrizkoa ez den fabrikaren kasuan edo bereizgarri diren harrizko elementuarenean (ataburuak, harkantoiak, ertzak etab.) beste edozein egoeran fatxaden akaberak egitea zarpeoan edo entokatuan.
Beheko solairuetan, fatxaden akaberak harrizkoak izango dira edo harrizko iztukuan, eta debekatu egiten dira pulitutako akaberak eta etxearen zokaloaren irakurketa, goiko solairuetatik desberdina ahal da izan.
16.4.- Etxeak ordezkatzeak ez du inola ere kalterik sortuko azalean nahiz lurpean gelditzen diren harresiaren hormataletan.
17. atala.- Bat ez datozen elementuak
Eraikinen eta inguruaren arteko bat etortzeaz dihardu 1992ko Lurraren Legearen testu bateratuaren 138.a) atalak. Beraz, babes arautegi honi dagokionez, elementu ezegokitzat joko dira atal hori betetzen ez duten higiezinak.
Ondoren adierazten diren egintzak ezegokiak dira. Beraz, kasu horietan eraikina inguruarekin bat ez datorrela ulertuko da:
-Erdi Aroko hirigune historiko bati dagokion lursail distribuzioaren ezaugarriak erabat aldatuz batu diren orubeak direnean.
-Hirigune historiko horretan ohikoak ez diren mehelinen artean eraikitako etxebizitza kolektiboak direnean.
-Hirigune historiko horretan ohikoak ez diren material, bolumen eta fatxadek emandako itxura ezegokiak ezartzen direnean.
17.1.- Bat ez datozen elementuetan iharduera hauek baietsiko dira: Lurraren Legearen testu bateratuaren 21. eta 245. ataletan eraikinen kontserbazioaz adierazitakoak eta ordezkapena, 16. atalean zehazten den bezala, hau da, mantenimendu eta konponketa lanak.
17.2.- Eraikin baten ezegokitasunaren arrazoia kanpoko akabera edo elementu jakinen bat denean, baietsi egingo dira elementu ezegoki horiek kentzeko behar diren obrak, edozein motatakoak direla ere. Bat ez datozen elementuak kendu ondoren ordezkagarritzat hartuko da eraikin hori.
17.3.- Mutrikuko Hirigune Historikoan monumentu multzotzat hartutako esparruan dauden eraikin eta elementuetatik, dokumentu honen eraskinaren 4. zerrendan aipatatutakoak jotzen dira ezegokitzat.
18. atala.- Hiri eremuak
Babesteko araubide honen ondorioetarako, eraiki gabeko guneak izan eta, erabilpen publikokoak izan edo ez, Hirigune Historikoaren hiri egituraren zatia direnak joko dira hiri eremutzat eta ondorengo hauek dira:
- Kaleak eta kantoiak
- Plazak eta parkeak
- Patio eta etxe atzeak
19. atala.- Hiri eremuek, Hirigune Historikoaren hiri sarea eratzen duten elementu gisa duten balio bereziagatik, planeamenduak, bereoneratze eta kontserbazioarako, neurri zehatzak antolatu beharko ditu eta hori izango da dokumentu honen 4. atalean aipatzen den txostenaren xede.
20. atala.- Kaleak eta kantoiak eta plazak eta parkeak, patioak eta etxe atzeak ere bai, ondo urbanizatuak egon behar dute eta planeamenduaren egitekoa da ezarri beharreko hiri-altzaritza mota erabakitzea eta baldintza bakarra hirigunearen izaerarekiko errespetua izatea da.
21. atala.- Kaleak eta kantoiak
21.1.- Kaleetan eta kantoietan egon dauden lerrokaketak gorde egingo dira eta inolako atzeraemangunerik ez da onartuko.
21.2.- Kaleetan egingo diren ihardunak, oinezkoentzat bihurtzera bideratuak izango dira edo kalerik gehienak bai gutxienez, halaber, lurgaineko aparkaleku-erabilera desagertzera ere.
21.3.- Kaleen eta kantoien hirigintza-ihardunek kontuan hartuko dute horien guztien zoladura.
21.4.- Zerbitzu guztiak lurrazpitik kanalizatzeari ekingo zaio eta inoiz ere ez zaio baimenik emango lurgaineko edo airetiko lineak egoteari.
21.5.- Kantoietan, oinezkoa ez den beste erabilpenik ez da onartuko eta berariaz galaraziko dira lurgaineko aparkamenduak.
21.6.- Hegal mailakoa izan edo ez, kantoiaren lerrokaketara edozein sartzeak, eraskin itsusgarriaren izaera izango du, etxeen teilategala izan ezik, eta inoiz ere 50 cm ezingo ditu gainditu.
22. atala.- Etxe atzeak eta patioak.
Etxe atzeei eta patioei buruzko ihardunak, gune horien eta etxe horien higiene eta osasun baldintzak bermatzera bideratuak izango dira, esaterako, argitze eta aireztatze bideak bezala izango zaizkie.
22.1.- Etxe atzearen zabalera orokorra 3 m inguruan jartzen da eta etxe multzo batetik bestera zertxobait aldatu ahal izango da bere ezaugarri berezien arabera.
22.3.- Etxearen atzeko aldearekiko edozein motako inbasioak, eraskin itsusgarritzat joko dira, hegalak edo behe solairuak izan, eta etxean edozein iharduna hasten denean kendu egin beharko dira eraskin horiek.
22.4.- Etxe atzeetako eta patioetako higiene-ihardunek beren zoladura hartu ahal izango dute eta bertan eragina duten bertako edo fatxada mugakidea duten beste etxeetako euri-uren ubideratzea ere. Halaber, edozein hiri-zerbitzu mota lurpetik eramatera bideratutako lanak ere zilegi izango dira.
22.5.- Etxesailen patioetako inbasioak itsusgarri-izaerakotzat joko dira, tailerretarako eta merkataritza-erabilpenetarako behe solairuetakoak barne direla eta horiek kentzeko erabiliko den kudeaketa sistema planeamenduaren eskuduntza delarik.
V. ATALBURUA: ZERRENDAK
1. zerrenda
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
- Galdona etxea (Txurruka plaza 6)
- Montilibet (Tranpa kale 16)
- Olezarra Jauregia (Barrenkale 4)
- Txurruka etxea. Gaztañeta etxea (Mutrikuko kontea, 9)
- Zabiel Jauregia (Erdikokale 28)
- Harresiak
2. zerrenda
- Itsas Etxea (Kaikale z/g)
- Udaletxea (Txurruka plaza)
- Txurrukaren estatua (Txurruka plaza)
- Kaikaleko etxeetako beheko eta lehen solairua, 2
- Anbulatorioa (Beheko Plaza)
- Suilangoa. Kaikaleko dorrea 5 (5. eta 6. solairuak izan ezik)
- Itxas Mendi. Luardo etxea (Barrenkale 12)
- Ezkutua (Beheko Plaza 11)
- Erdiko kale, 7. Mutrikuko kontea, z/g
- Sabinika Kaleko beheko solairua 2 eta 4
- Txurruka plaza 1, 2, 3, 7, kiosko azpian
- Kaikale, 2 (2. eta 3. solairuak), 7, 9, 11, 13
- Portu Kalea 3, 5, 7, 9
- Piñastegi plaza 3, 13
- Tranpa Kale 1, 2, 3, 4, 20, 22, 24
- Zubiaga plaza 1, 2, 3
- Euskaltegia (Zubiaga plaza 5)
- Sabanika 1, 3, 7, 9, 2, 4, 6 (begirategia), 8 (behea+begirategia)
- Barren Kale 3, 5, 10, 8, 6, 2
- Erdiko Kale 1, 3, 5, 9, 11, 19, 21, 23, 25, 27, 29, 31, 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 24, 26, 34, 36-38
- Beheko Plaza 1, 3, 5, 9, 11
- Arrantzaleen etxea (Beheko Plaza)
- Atxitxineko malda 3, 5, 7, 2, 4, 6
- Ipar Kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 2, 4
- Itsas Gain (Ipar Kale z/g)
- Atxitxin Kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 2, 4, 6, 8, 10, 12, 18, 20 - Gil Donearen Kalea 1, 3, 2, 4, 6, 8, 10
- Modesto Txurruka 13, 15, 17, 19
- Mutrikuko kontea 1 (bajo), 5-7, 11, 13, 15, s/n, 17, 2, 4, 6, 10, 12, 14, 20, 22
- S. Agustin Kalea 7 eta 9
- Ibirriaga kalea 1, 3, 5 (beheko aldea) eta 6
4. zerrenda
- Txurruka plaza 4
- Musika kioskoa (1. solairua) (Txurruka plaza)
- Portu Kalea 1
- Tranpa Kalea 7, 4 (begirategiak eta behea), z/g,
- Barren Kale plaza (z/g)
- (begirategia) Barren Kale 5
- Mutrikuko kontea 18.
- 1. solairuko balkoia (Atxikia Kalea 12)
- Erdiko Kalea 2, (3. solairua)
- Hegalkina (Sabanika 6)
- Ibirriaga kalea 12 eta 14
- S. Agustín Kalea 11
<FONT SIZE=2>