13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
325
541/1995 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Zabalgarbi baltzuaren kapitala gehitzean parte hartzeko baimena ematen diona Energiaren Euskal Erakundari.
Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 147/1983 Legeko 44.2 atalean xedatzen denez, Jaurlaritzak, era guztietako baltzuak sortu eta horietan parte hartzeko baimena eman diezaieke zuzenbide pribatuko erakunde publikoei, beti ere, euren aurrekontuen pentzutan. Baimen hori dekretu-bidez emango da, Ekonomi eta Ogasun sailburuaren eta erakunde horien gainetik dagoen sailburuaren baterako proposamenez.
Zabalgarbi S.A. baltzuak 1.000.000.000 PTAtan gehitu du bere kapita. Dirukopuru horren %10a harpidetu eta ordaintzea erabaki zuen Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak 1995eko abenduaren 4an. Hori egiteko, baimena eskatu behar zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari, goiko idazatian aipatutakoaren arabera.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko abenduaren 29an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Atal bakarra.– Zabalgarbi, S.A. baltzuak gehitutako kapitalaren %10a harpidetu eta ordaintzeko baimena ematea Energiaren Euskal Erakundeari.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko abenduak 29.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.