230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasuna
5072
EDIKTUA, Osasuneko sailburuordearena, Ana Fuertes López-Casero andreak tartejarritako errekurtso arrunta ezesten duen 1995eko urriaren 16ko Erabakia jakinarazten duena.
Jarraian adierazten den erabakia jakinarazten saiatu izan arren, ezin izan da egin; hori dela-eta, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 atalean aurrikusitakoarekin bat etorriz, Ana Fuertes Lopez-Casero andrea, zeinen azken egoitza Deustuko Ribera, 24-1., 48014-Bilbo (Bizkaia) baita, jakitun ipinteko jendaurrera azaltzen da honako ediktu hau:
Erabakia, 1995eko urriaren 16koa, Osasuneko sailburuordearena, Ana Fuertes López-Casero Andereak tartejarritako errekurtso arrunta ezesten duena.
1995eko maiatzaren 23an Arabako Botikarien Kolegio Ofizialak emandako Erabakiaren bidez ezesten dira Laudioko Jesus Guridi Plazako 1 zk.ko lokalak, Ana Fuertes López-Casero andreari apirilaren 14ko 909/1978 Errege Dekretuaren 3.1.b) atalarekin bat etorriz baimendutako farmazi-bulegoa ezartzeko zirenak. Erabaki horren kontra Ana Fuertes Lopez-Casero andreak tartejarritako errekurtso arrunta ikusi da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.- Arabako Botikarien Kolegio Ofizialaren Gobernu Batzarraren 1993ko irailaren 7ko Erabakiak, 1994ko maiatzaren 30ean Sailburuordetza honen Erabakiaz berretsia izan zenak, Ana Fuertes LópezCasero andreari Laudioko udalerriko Lateorro Poligonoan farmazi-bulego berria irekitzeko baimena eman zion, apirilaren 14ko 909/1978 Errege Dekretuaren 3.1.b) atalean xedatutakoarekin bat etorriz.
Bigarrena.- 1995eko apirilaren 7an, Fuertes andreak Arabako Botikarien Kolegio Ofizialean aurkeztu zituen farmazi-bulego berria ezartzeko ziren lokalei buruzko agiriak; Laudioko Jesus Guridi Plazako 1ean kokatuta dauden lokalei buruzkoak, alegia.
Hirugarrena.- 1995eko maiatzaren 23an, Arabako Botikarien Kolegio Ofizialak Fuertes andreak proposatutako lokalak ezetsi egin zituen, hurbilen zegoen farmazibulegoarekiko500 metroko arauzko distantzia ez gordetzeagatik; eta eskatzaileari 30 eguneko epea eman zion araudian aurrikusitako distantzia, azalera eta banaketari buruzko betekizunen barruan egon zitekeen beste lokal bat aukera zezan.
Laugarrena.- Erabaki horren kontra Ana Fuertes López-Casado andreak errekurtsoa tartejarri zuen. Bertan, egindako neurketarekin ez zegoela ados adierazi zuen: bere ustez, neurketa hori azpi-pasagunearen irteerako arrapalatik egin behar zen, eta ez egin zen lekutik, hots, eskaileretatik.
ZUZENBIDE OINARRIAK
Lehenengoa.- Zalantzak daude, 1995eko maiatzaren 23ko Arabako Botikarien Kolegio Ofizialaren Erabakiak helegigarritasun autonomoa duen ala ez, erabaki horrek ez baitio ematen amaiera farmazi-bulego berria irekitzeko ihardunbideari, lokal zehaztu batean haren instalazioari edo baimena edo ezetza emanez. Aitzitik, gehiago da izapideko egintza bat, 1979ko azaroaren 21eko Aginduaren 6.2 atalean aurrikusita dagoena.
Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 atalaren arabera, inpugnazio autonomoa izan dezaketen izapide-egintzak dira, izan, ihardunbideari jarraitzea ezinezkoa egiten duten edo defentsa-gabezia sortzen duten egintzak. Gainerako izapide-egintzekiko aurkatasuna, interesatuek alegatu egin beharko dute, ihardunbideari amaiera emango dion erabakian kontuan hartua izan dadin, eta aipatutako egintzak administrazio-errekurtsoan inpugnatzeko, erabakiaren kontra errekurtso hori tartejartzen denean.
Oraingo kasu honetan ez dirudi egintza inpugnatuak prozedurari jarraitzea ezinezkoa egiten duenik, ezta Ana Fuertes andrea defentsarik gabe uzten duenik; horregatik, bada, zalantzan dago egintza horren kontrako errekurtso arrunta onar daitekeen.
Hala ere, jakinarazpenean interesatuari errekurtso arrunta egokitzat eman zaionez, aipatu errekurtsoa izapiderako onartzen da.
Bigarrena.- Fuertes andreak bere errekurtsoa kalifikatzen ez badu ere, errekurtso arruntatzat jo behar dugu, aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 eta 110.2 ataletan ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.- Osasun sailburuordeari dagokio oraingo errekurtso hau erabakitzea, ondoren aipatzen diren lege-xedapenetan xedatutakoari jarraiki: Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 1 ataleko lehenengo aldibaterako xedapena, farmazi-bulegoak baimentzeko ihardunbidearen egokitasunari buruzko uztailaren 20ko 209/1993 Dekretuaren 3 atala, eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituen uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren 4.1.g. atala.
Laugarrena.- Sailburuordetza honek, Miren Zuriñe Ibarretxe Campo andreak tartejarritako gorajotze errekurtsoan, 1991ko ekainaren 3ko Erabakian adierazi zuen moduan, oinarrizko irizpidea, 1979ko azaroaren 21eko Ministraritza-Aginduaren 9, 10 eta 11 ataletan behin eta berriz errepikatua, hauxe da: neurketa biderik laburrenetik egin behar dela, bidetzat jendeak beti darabilena jotzen delarik.
Jendeak gehien darabilen bidea, tren-geltokiko azpiko pasaguneko irteerako eskailerak direnez, eta gainera biderik laburrena denez, neurketa aipatu eskaileretatik egin behar da, eta ez errekurtsogileak adierazten duen arrapalatik.
Hori guztia dela-eta, aipatu lege-xedapenak eta aplikazio orokorrekoak diren gainerakoak ikusita, hauxe
EBABAKI DUT:
Lehenengoa.- Laudioko Jesus Guridi Plazako 1ean kokaturiko lokalak ezetsi dituen 1995eko maiatzaren 23ko Arabako Botikarien Kolegio Ofizialaren Erabakiaren kontra Ana Fuertes Lopez-Casero andreak tartejarritako errekurtso arrunta ezestea, aipatu erabakia oso-osorik baieztatzen delarik.
Bigarrena.- Oraingo erabaki hau interesatuei jakinaraztea, ondokook adieraziz: erabaki honek administrazi bidea agortu egin du eta bere kontra administrazio-arekiko auzi-errekurtsoa tartejar dezakete Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, dagokien Salan, jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epearen barruan, Sailburuordetza hau aurretiaz jakitun ipinita; baina, interesatuek egokitzat jotako bestelakoak ere egin ditzakete.
Vitoria-Gasteiz, 1995eko urriak 16.
Osasun sailburuordea,
JAVIER SÁENZ DE BURUAGA RENOBALES.