230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasuna
5067
ESLEIPENA, Arantzazuko Ama ospitaleko O.R.L. zerbitzurako protesiak eskuratzeko lehiaketa publikoarena (espediente zka.: 110/20/1/00108/2302/0595).
Joaquín Estévez Lucas jaunak, Donostia-San Sebastiángo Arantzazuko Ama ospitaleko zuzendari kudeatzaileak, ondorengo hau erabaki zuen 1995eko irailaren 12an: Donostia-San Sebastiángo Arantzazuko Ama ospitaleko O.R.L. zerbitzurako protesiak eskuratzeko lehiaketa publikoa enpresa hauei esleitzea:
Enpresa Gutxi gorabeherako guztizko zenbatekoa
Didac Pastor (Diego Pastor) 117.800 PTA
Gaes Gabinete de Audioprótesis 18.746.000 PTA
Martimedic, S.L. 372.360 PTA
Gutxi gorabeherako guztizko zenbatekoa 19.236.160 PTA
Kontratazio honen esleipena aleko prezioak kontutan hartuta egin da, administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren 13. ataleko 6. idazatiaren arabera eta Kontratazio Arautegi Orokorraren 237. ataleko 1. idazatiaren arabera. Azken hau Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 173.1 a) atalak arautzen du.
Erabaki honek ez du administrazio bidea agortzen eta bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote, legezko interesdunek, Osakidetzako zuzendari nagusiari, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Donostia-San Sebastián, 1995eko abuztuak 31.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIGUEL ÁNGEL ABAD OLIVA.